18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2023ko prezio publikoak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2022ko urriaren 14an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 1., 8. eta 11. arau fiskaletako aldaketak eta 3. eta 8. arau fiskalen eranskinak.

Hasierako onespena argitaratu zen 2022ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8an, eta iragan denez erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea inork halakorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira.

Ondotik, arau horien testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea bete beharrez.

Tafallan, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

1. ARAU FISKALA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA MUSIKA TRESNAK ALOKATZEKO

Oinarria

1. artikulua. Arau honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

Sortzapena

2. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da parte hartzeko izena ematen denean ikastaro bakoitzean, eta eskatzen denean musika tresna alokatzea. Parte-hartzaileek ordaindu beharko dute.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Musika Eskolan izena emateak berarekin ekarriko du inskripzio eskubideen tarifaren sortzapena (matrikula), bai eta beste tarifa batena ere, irakasgaien matrikulengatik, ikastaroaren iraupen osorako.

4. artikulua. Udal bulegoetan eginen da prezio publikoen diru-bilketa.

5. artikulua. Matrikularen prezioa deuseztatuko da bakar-bakarrik baldin Musika Eskolak uzten badu bertan behera ikastaroa.

6. artikulua. Ikasturtea hasitakoan izena emanez gero, matrikula osorik ordainduko da eta irakasgaiak hilabete naturaleko, barnean dela izena ematea gertatzen den hilabetea.

7. artikulua. Matrikula zabalduz gero, izena emateko eskubideak osorik ordaindu beharko dira eta irakasgaiak hilabete naturaleko, barnean dela izena ematea gertatzen den hilabetea. Halakorik gertatzen bada, ez da kobratuko jatorrizko irakasgaiaren tarifa matrikularen zabaltzea gertatzen den hilabetearen hasieratik.

8. artikulua. Baldin ikasturtea hasia dela (Nafarroako Gobernuak argitaratuko du noiz hasiko den ikasturtea) ikasleak Musika Eskola uzten badu, irakasgaien arabera ikasturte osorako ezarritako tarifak likidatuko dira, hura noiznahi ere utzita; salbuespena da bajaren eskaera urte horretako urriaren 1a baino lehen aurkeztea eta beste ikasle batek plaza betetzea; orduan, lehenak matrikularen zenbatekoa bakarrik ordaindu beharko baitu.

Ikasle batek baja ematen badu adierazitako epetik kanpo, baina ikasturtea hasi aurretik (Nafarroako Gobernuak argitaratuko du noiz hasiko den ikasturtea), matrikularen zenbatekoa bakarrik ordaindu beharko du.

9. artikulua. Irakasgaien tarifak 6 hilabetetan zatikatuko dira, denak zenbateko berekoak izanik, eta likidatu, berriz, ikastaroaren lehenbiziko 6 hilabeteetan. Aipatu likidazioak hilabete bakoitzeko lehenbiziko hamabostaldian eginen dira.

Tarifen aplikazioa

10. artikulua. Arau honetan agertzen diren murrizketak eskuratu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dute familia ugariaren txartela edo familia gurasobakarrarena.

11. artikulua. Aurreko ikastaroan Ohorezko Matrikula eskuratu duten ikasleek eskubidea izanen dute izena emateari (matrikula) dagokion eskubideen tarifa doan izateko.

12. artikulua. Irakasgaiak baliokidetzen direnean eta ikasleak ez badu klaseetara joan behar, ez da irakasgaien araberako hileko tarifarik kobratuko, eta bakar-bakarrik ordaindu beharko da izena emateko eskubideen tarifa (matrikula).

13. artikulua. Aurreko ikasturteetatik Musika Eskolari oraindik ordaindu gabeko prezio publikoak dituztenak ezin izanen dira matrikulatu. Baldin ikasle batek hiru hileko kuota ordaindu gabe baditu, Udalak baja ematen ahal dio Musika Eskolan.

ERANSKINA (PREZIO PUBLIKOAK), 3. ARAU FISKALARENA, ZEINAK ARAUTZEN BAITITU UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAK

2023ko tarifak

Janariaren tarifari dagokion prezio publikoa izanen da haietaz arduratuko den enpresarekin hitzarturiko adjudikazio prezioa: 8,02 euro/otordu (BEZa barne).

Baldin aurretik ezarritakoa ez den beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2023ko tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 23,03 euro da.

(Prezio hori atera da ordenantza honetako testuaren 10. artikuluan egindako arauketaren arabera).

8. ARAU FISKALA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA UDALAREN 0-3 URTEKOENDAKO HAUR ESKOLAKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUAK EMATEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraituz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta babes harturik haren 28. artikuluko baimena.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Udalaren 0-3 urtekoendako haur eskolako zerbitzuez baliatzen diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3.1. artikulua. Hilabete osoetan eta aitzinetik ordaindu beharko da prezio publikoa, eta Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

3.2. artikulua. Udalaren 0-3 urtekoendako haur eskolako zerbitzuaz baliatzen diren haurren gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek beren diru-sarreren eta ondarearen gaineko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, eta horrekin batera ziurtagiri guztiak, besteak beste, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren aitorpenak, ikasturtea hasi aitzineko urtekoak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko obligaziorik ez dutenentzat, honako hau aurkeztu beharko da:

–Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria, adierazten duena ez dela aurkeztu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena.

–Nafarroako Gobernuan aurkeztutako agiria, adierazten duena ezen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena ez aurkezteko arrazoia dela zerga horren subjektu pasibo izateko adina diru-sarrerarik ez izatea.

Tarifen aplikazioa

4.1. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak zehaztuko dira arau honen eranskinean ezarritakoaren arabera.

4.2. artikulua. Haur Hezkuntzako ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan. Tarifa hori eskolaldiari dagokion tarifa txikienaren parekoa izanen da, gutxienez.

4.3. artikulua. Haur Hezkuntzako ikastetxean 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren haurraren tarifan, eta eskolaldiari dagokion tarifarik txikiena hirugarren eta hurrengo seme-alabengatik.

4.4. artikulua. Ordenantza honi dagokionez, urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpeneko familia unitatearen zerga-oinarria zati matrikula egiten denean familiak dituen kide guztiak. Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu bereizi nahiz dibortziatzeko epaia dagoenean edo legezko neurriak daudenean ezkontzaz kanpoko seme-alabarendako. Kasu horietan haurraren zaintza eta ardura duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.

4.5. artikulua. Tarifak matrikula egiten denean ezarriko dira, eta aurtengo ikasturtean ezin izanen dira aldatu.

4.6. artikulua. Ikastetxean matrikulaturik dauden haur guztiek eskolatze kuota ordaindu beharko dute, baita justifikaturiko arrazoiengatik ikastetxera joaten ez badira ere. Matrikula egiteak, borondatezko baja eskatzen den kasuetan izan ezik, ikastetxera joatera eta ikasturtean hamaika hilabeteko ordaintzera behartzen du. Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aurrera ordainduko dira tarifak.

Ikasturte bakoitzeko matrikulazio-kuota uztaileko eskolatze-tarifaren zenbateko berekoa izanen da, dagokion errenta-tartean.

Ezarritakoa aldatzeko edozein proposamenen aurrean, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak dagokion txostena eginen du.

4.7. artikulua. Errentaren azkeneko aitorpena edo 5. artikuluko bigarren paragrafoan zehaztutako diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei, edo horiei aski irizten ez bazaie, Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako gehieneko kuota aplikatuko zaie.

ERANSKINA, 8. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA UDALAREN 0-3 URTEKOEN HAUR ESKOLAKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUAK EMATEKO

2022-2023 ikasturtea (arautua otsailaren 7ko 12/2022 FORU AGINDUAren bidez, Hezkuntzako kontseilariak eman baitzuen, zeinaren bidez ezartzen baita zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez).

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki erakunde interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala denean, finantzaketa araubidea.

Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu.

Udal titulartasunekoak diren 0-3 urteko Haur Hezkuntzako ikastetxeen finantzaketa arautzen duen uztailaren 1eko 16/2014 Foru Legeak ezartzen du, bere artikulu bakarrean, Nafarroako Gobernuak berari dagokion zatiaren ehuneko ehun ordainduko diela udalei ekitaldi ekonomiko bakoitzean, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduak udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeari buruz ezartzen dituen oinarrietan xedatuarekin bat.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.4 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntza, oro har, honenbestekoa izanen da: aplikatzekoa den urteko modulua ken toki erakundeak egin beharreko ekarpena eta ken familiek, eskolatze-tarifengatik, egin behar duten ekarpena (familien tarifa arautzen duen aginduak ezartzen duenaren arabera).

Beraz, bidezkoa da foru agindu bat onestea ezartzeko zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez.

Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin dio ezartzeari zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ezartzea zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez, bat etorriz foru agindu honen eranskinean ezarritako oinarriekin.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka toki erakunde interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galaraziko aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute foru agindu honen aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Foru agindu hau eta bere eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziora eta Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera.

Iruñean, 2022ko otsailaren 7an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

ERANSKINA

Oinarriak, ezartzen dituztenak familiek ordaindu beharreko tarifak, 2022-2023 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetako Haur hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan eskolatzeko

Lehenbizikoa.–Tarifak ordaintzea.

Tarifak ordainduko dira familiaren diru-sarreren eta aukeratutako ordutegi motaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapen Zerbitzuak onetsitako ordutegia izateko baldintzarekin. Familia bakoitzari aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, eranskin honen bosgarren oinarrian agertzen direnen artean dagokion taula hartuko da erreferentzia gisa. Betiere, hileko gehieneko tarifak honako hauek izanen dira:

HILEKO GEHIENEKO TARIFAK

Eskolatzea

Ordutegi osoko unitateak

173 euro

Jantokia

95 euro

Bigarrena.–Familia-unitatearen kontzeptua.

1. Honako hauek dira familia-unitateko kide konputagarriak, foru agindu honen ondorioetarako:

–Haurraren aita eta ama, legez bananduak ez badaude, edo zaintza eta jagoletza partekatua duten guraso dibortziatuak edo bananduak, edo adingabearen legezko ordezkariak.

–26 urtetik beherako seme-alabak, familiaren egoitzan bizi direnak eta lan errentarik jasotzen ez dutenak, baldin eta egoera hori frogatzen bada agiri ofizial baten bidez. Orobat, epai baten ondorioz ezgaitutako seme-alabak, guraso ahal luzatuaren edo birgaituaren mende daudenak.

–Banandutako bikotekideek zaintza partekatua badute eta berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria ez da familia-unitateko kidetzat hartuko ondorio hauetarako.

–Alargunak berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria familia-unitateko kidetzat hartuko da ondorio hauetarako.

–Gurasoak banantzen edo dibortziatzen baldin badira, gurasoetako batek edo legezko ordezkarietako batek baldin badu zaintza eta jagoletza, ez da kide konputagarritzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoa.

–Gurasoetako batek beste seme-alaba batzuen zaintza eta jagoletza partekatua badu, horien erdiak ere familia-unitateko kidetzat hartuko dira.

–Aplikatzeko tarifa kalkulatzeko bakarrik, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duen seme-alaba bakoitzeko, bi kontatuko dira, familia-unitatearen kideen kopurua zehazteko orduan.

–Harreran dauden adingabeen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko puntuetan xedatu dena.

2. Aurreko puntuan aipatzen diren inguruabar guztiak behar bezala frogatu beharko dira erakunde ofizialek emandako dokumentuen bidez: familia-liburua, erroldatze-ziurtagiria (2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa), bizikidetza-ziurtagiria, banantze-demanda jarri izanaren frogagiria, epai judizialak, errenta aitorpena edo inguruabar horiek frogatzen dituzten beste agiri ofizial batzuk.

–Baldin familia-liburuan ageri ez den seme-alabarik bada familia-unitatean, bestelako agiri ofizialen bidez frogatu beharko da; adibidez, jaiotza-agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

3. Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, familia-unitateko kidetzat hartuko dira bakarrik halakotzat akreditatuta daudenak matrikula egiten denean.

4. Matrikula egin eta gero, ez dira kontuan hartuko familia-unitateko kideen kopuruan izaten diren aldaketak, ikasturtea hasten den egunera arte gertatzen diren salbuespen hauekin: jaiotza, heriotza, adopzioa, harrera, ezgaitze judiziala edo guraso bakarreko familiaren akreditazioa edo gurasobakartasun-egoeraren akreditazioa. Edozein kasutan, egoera berria behar bezala frogatu beharko da. 5. Haur bati baja eman ondoan berriro matrikulatzen bada ikasturte berean, familia-unitatearen kide kopurua izanen da lehendabiziko matrikula egitean akreditatu zena.

Hirugarrena.–Familia-unitatearen eta per capita errentaren urteko errenta kalkulatzea.

1. Honako hau hartzen da PFEZaren aitorpena aurkeztu behar duen familia-unitateko kide bakoitzaren errenta indibidualtzat:

–Zerga-oinarriaren zati orokorra (507. laukia).

–Gehi kapital higigarriaren etekinen saldo positiboa (8810. laukia).

–Gehi ondare-eskualdaketen saldo positiboa (8808. laukia), salbu etxebizitza erosteko edo birgaitzeko jasotako dirulaguntzak (708. laukia).

–Gehi PFEZaren ondorioetarako salbuetsitzat jotzen diren gainerako errenta eskuratuak, hala nola ezintasun iraunkorreko pentsioak, baliaezintasun absolutukoak edo baliaezintasun handikoak, kalte-ordainak, loteria sariak, edo aitak edo amak seme-alaben mantenurako ematen dituen urteko sariak (529. laukia).

–Ken ezkontidearen aldeko konpentsazio pentsioagatik ordaindutako kopuruak eta elikagai-mantenurako urteko sariak, biak ere epailearen erabakiz ezarriak, eta bikotekide egonkorraren alde ordaindutako kopuru legez galdagarriak (511. eta 822. laukiak).

2. Familia-unitatearen urteko errentatzat hartzen da familia-unitatearen kide konputagarri guztiek 2021. urtean izan dituzten errenta edo diru-sarrera indibidual justifikatuen batura. Batura horri aurretiazko kuota diferentziala kenduko zaio, familia-unitateko kide konputagarrien PFEZaren aitorpenetakoa (578. laukia).

3. Ondorio praktikoetarako, familia-unitatearen urteko errenta kalkulatzeko, eragiketa hauek eginen dira 2021eko ekitaldiko PFEZeko laukiekin:

507. laukia + 8810. laukia + 8808. laukia - 708. laukia + 529. laukia - 511. laukia - 822. laukia -
578. laukia

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenerako aurkeztutako inprimakian 578. laukia agertzen ez bada, lauki horren balioa kalkulatuko da, kasua bada, 576. eta 577. laukien balioak batuz, betiere balio horiek positiboak badira.

4. Per capita errenta lortzeko, eragiketa hau eginen da: familia-unitatearen urteko errenta zati familia-unitateko kide guztien kopurua.

5. Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2021eko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko dira familia-unitatearen diru-sarrerak. Aitorpena egin beharrik ez bada, dagokion dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, edo, besterik ezean, diru-sarrerei buruzko zinpeko aitorpena eta/edo ikastetxearen titularra den toki erakundeak familiaren 2021. urteko diru-sarrerak kalkulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.

6. Interesdunek berek aurkezten ahal dute dokumentazioa, edo kasuan kasuko entitate titularrari baimena ematen ahal diote administrazio publikoen esku dauden beharrezko datuak biltzeko. Baimen hori eskabide baten bitartez eman beharko da, dokumentazioa aurkezteko ezartzen den epearen barrenean, eta adierazi beharko da agiria noiz eta zein organotan aurkeztu zen.

7. Ezartzen den epearen barrenean 2021eko errenta aitorpena edo diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei aplikatuko zaie, ikasturte osoan, matrikulatutako ordutegi motari dagokion kuota altuena.

8. 2021ean aitortutako diru-sarrerak nabarmenki murrizten direnean errenta jasotzen zuen familia-unitateko kideren bat hil delako, horren berri ematen ahalko da ikasturtea hasi baino lehenago, hala dela frogatzen duten agiriak erantsita betiere. Egun horretatik aurrera gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko 2022-2023 ikasturteko tarifa kalkulatzeko.

Laugarrena.–Kuotaren salbuespena.

1. Kuota ordaintzetik salbuestea baloratuko da haurra arrisku sozialeko edo psikosozialeko faktoreen menpe dagoenean eta garapenean atzerapena duenean, egoera ekonomikoaren eta familiarraren arabera. Nolanahi ere, salbuespen hori onartzeko, dagokion udalaren gizarte zerbitzuetako taldearen eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Arreta Goiztiarreko Zerbitzuaren edo, hala badagokio, NHBBZko Arreta Goiztiarreko Taldearen aldeko txostenak beharko dira.

2. Salbuespen-eskaera dagokion udalaren gizarte zerbitzuek edo Eskubide Sozialetako Departamentuko Arreta Goiztiarreko Zerbitzuak proposatu eta Hezkuntza Departamentuari igorriko diote, eta hark onartu edo ukatu eginen du, aurkeztutako txostenen arabera. Bidezkotzat joz gero, justifikazio zehatzagoa eska dezake igorritako proposamenari buruz.

3. Dagokion udalak eta Hezkuntza Departamentuak hartuko dute beren gain tarifa. Udalak ordainduko du jantokiari dagokion tarifa, eta Hezkuntza Departamentuak, eskolari dagokiona.

4. Ikasturtean zehar herri batetik bestera aldatzen bada haurraren bizilekua, udalerri berriko haur eskolan ere mantenduko da kuotaren salbuespena.

5. Kuota ordaintzeaz salbuetsita dagoen haur baten matrikula bere udalerrikoa ez den haur eskola batean egiten bada han haur eskolarik ez dagoelako edo haur eskolan ikaspostu hutsik ez dagoelako, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du jantokiari dagokion ordainketa.

Bosgarrena.–Murriztapenak.

1. Oro har, lehenbiziko oinarrian ezarritako tarifak per capita errentaren arabera murriztuko dira. Honako taula hauetan jaso dira ordaindu beharreko tarifak:

a) Ohiko familien kasuan:

PER CAPITA ERRENTAREN
ARABERAKO TARTEAK

ESKOLATZEA
ESKOLALDI MOTA

JANTOKIA

ESKOLATZEA + JANTOKIA
ESKOLALDI MOTA

Zenbateko
honetatik

Honaino

Osoa (7 ordu)

Osoa (7 ordu)

> 15.000

173

95

268

12.400,01

15.000

144

95

239

10.700,01

12.400

108

95

203

9.300,01

10.700

79

95

174

7.980,01

9.300

57

84

141

6.650,01

7.980

35

84

119

5,500,01

6.650

0

66

66

4.500,01

5.500

0

58

58

3350,01

4.500

0

56

56

< 3.350,01

0

52

52

b) Familia gurasobakarren eta gurasobakartasun-egoeran daudenen kasuan:

PER CAPITA ERRENTAREN
ARABERAKO TARTEAK

ESKOLATZEA
ESKOLALDI MOTA

JANTOKIA

ESKOLATZEA + JANTOKIA
ESKOLALDI MOTA

Zenbateko
honetatik

Honaino

Osoa (7 ordu)

Osoa (7 ordu)

> 15.000

154

84

238

12.400,01

15.000

127

84

211

10.700,01

12.400

95

84

179

9.300,01

10.700

69

84

153

7.980,01

9.300

0

66

66

6.650,01

7.980

0

66

66

5,500,01

6.650

0

52

52

4.500,01

5.500

0

42

42

3350,01

4.500

0

32

32

< 3.350,01

0

25

25

2. Haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe berean bi seme-alaba edo gehiago dituzten familiek –edo ikastetxe desberdinetan egonda, denak udal beraren titulartasunpekoak badira– %50eko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien eskolatze tarifan. Hirugarren edo hurrengo seme edo alabarentzat ezarritako eskolatze tarifa izanen da bigarrenarentzat ezarritako bera.

Bi senidek edo gehiagok jantokia erabiltzen dutenean, lehenbizikoak errentaren araberako tarifa ordainduko du, eta hurrengoei gutxieneko tarifa egokituko zaie.

3. Baldin eta, Hezkuntza Departamentuak (NHBBZ) eskatuta, hezkuntza-premia bereziak dituzten haurren matrikula bere udalerrikoa ez den haur eskola batean egiten bada, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du eskolatzearen eta jantokiaren ordainketa, kuota ordaintzetik salbuetsita egonez gero.

Seigarrena–Hasierako kuota.

Toki erakunde bakoitzak nahitaezko hasierako kuota bat ezarriko du. Kuota hori matrikulazioa egitean ordaindu beharko da, eta familiari dagokion eskolatze-tarifa 0 eurokoa bada, azken hilekoan konpentsatu edo itzuli eginen zaio.

Zazpigarrena–Tarifen doikuntza.

1. Tarifak ikastetxea 208 egunetan irekita egoteagatik sortuko dira (10,6 hilabete).

Matrikula ikasturtea hasi ondoren egiten bada, eskolatze eta jantokiko tarifak ordainduko dira haurra matrikulatzen denetik aurrera, eta ordainduko da hilabeteari dagokion tarifaren zati proportzionala.

2. Haurrek jantoki zerbitzua erabiltzen badute, oso-osorik ordaindu beharko dute jantoki zerbitzuari dagokion kuota, salbu kasu hauetan:

a) Erabiltzailearen borondateari egotzi ezin zaizkion kausak.

b) Egokitzapen aldian.

c) Hutsegite justifikatuak, betiere ikastetxeko zuzendaritzari haien berri eman bazaio menuaren hornidura eteteko behar adinako denborarekin.

Aipatutako kasuetan, familiek jantokiko laguntzaileei dagokiena ordainduko dute bakar-bakarrik; hau da, hileko tarifatik deskontatu beharko da menuaren edo cateringaren kostua, betiere familia bakoitzak ordaintzen duen tarifaren arabera kalkulatua.

3. Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzeagatiko tarifa: 5 euro eguneko, gehieneko tarifaren (95 euro) eta hileko zerbitzu-egunen (19 egun) arabera kalkulatua.

4. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzen hasten bada, jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuengatik eta Hezkuntza Departamentuak oniritzia emanik: araudiaren arabera dagokion tarifa aplikatuko da.

5. Familiek ekartzen duten janaria besterik hartzen ez duten umeek ez dute jantokiko kuota ordainduko aldi horretan.

Zortzigarrena.–Bajak.

1. Baja emanen da nahitaez kasu hauetan:

a) Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural jarraian iraganik, haurra ikastetxera ez azaltzea; orobat, ikastetxean hasi eta, jakinarazpen edo frogagiririk gabe, haurra ez agertzea hamabost egun naturalean jarraian. Entitate titularrak familiari idatziz jakinarazi beharko dio haurrari baja eman diola ikastetxean. Jakinarazpen hori egin eta hamabost egunera formalizatuko da baja. Familiak eskolatze kuota eta jantoki zerbitzukoa (menua eta, kasua bada, jantokiko laguntzailea) ordaindu beharko ditu baja formalizatzen den egunera arte, eta, horrez gainera, eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota.

b) Haurraren familiak bi hileko kuota ez ordaintzea.

Halako kasuetan, ez da hasierako kuota itzuliko.

2. Ikasturtean zehar borondatezko bajaren bat gertatzen bada, justifikatua izan edo ez, idatziz jakinarazi beharko zaio ikastetxeko zuzendaritzari hamabost egun natural lehenago. Kasu horietan, familiak baja formalizatzen den egunera arteko kuota ordainduko du; eskatzen denetik hamabost egun naturalera formalizatuko da baja.

Ikasturtean zehar baja justifikaturen bat gertatuz gero (semea edo alaba gaixotzea, bizilekua aldatzea, langabezia, ustekabeko diru-premia larria suertatzea edo ikastetxeko entitate titularrak horien antzekotzat jotzen duen bestelakoren bat), ordaindutako hasierako kuota itzuliko da.

Justifikatu gabeko bajen kasuan, familiak hileko kuota bat ordaindu beharko du, sortutako gastuak konpentsatzeko. Itxaron-zerrenda badago eta ikaspostu hutsa berehala betetzen bada, familiak ez du sortutako gastuak konpentsatzeko hileko kuota hori ordaindu beharko.

3. Jantokiko zerbitzua erabiltzeko borondatezko bajaren bat gertatzen bada, justifikatua izan ala ez, familiak jantokiko laguntzaileari dagokion zati proportzionala ordaindu beharko du baja formalizatzen den egunera arte (eskaera egin eta 15 egun naturalera).

Baja hartu ondoren jantoki zerbitzua berriz erabili nahi bada, ikastetxeak bitarte horretan mantendu duen laguntzailearen zati proportzionala ordaindu beharko da.

Bederatzigarrena.–Ikaspostua mantentzea.

Ikastetxean matrikula eginda ume bat ezin bada eskolara joan gaixo dagoelako edo bere gurasoetako bat, legezko ordezkarietako bat edo anai-arrebetako bat gaixo dagoelako, eskubidea izanen du eskolan ikaspostua gordetzeko, eskolatze-kuota ordainduz eta ezinbestekoa den denboran jantokiko laguntzaileari dagokion kuota ordainduz, betiere arrazoia dokumentu bidez frogatzen bada.

Eskolara ez joateko arrazoia desagertu ondoren haurra ikastetxera itzultzen ez bada, baja emanen zaio, eta itxaron-zerrendan dagoen lehenbizikoari eskainiko zaio postu hutsa.

Toki erakundeak eskumena izanen du familiak alegatzen duen arrazoia askitzat hartzeko edo ez hartzeko, baita tokiaren erreserba-denbora erabakitzeko ere.

Hamargarrena.–Ordaindu gabeko kuotak.

Entitate titularreko arduradunek eskatuko dituzte ordainduko gabeko kuotak, legez bidezkoa den prozeduraren bitartez.

Oharra: 2023-2024 ikasturterako, Nafarroako Gobernuak Foru Agindu edo Dekretuaren bidez zehazten dituen tarifak aplikatuko dira, haur eskola honi eraginen baitiote, bi alderdien artean sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

11. ARAU FISKALA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA TAFALLAKO UDALAREN TAFALLA KULTURGUNEKO ARETOAK ERABILTZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraituz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta babes harturik haren 28. artikuluko baimena. Tafallako Udalaren Tafalla Kulturguneko gela eta guneak erabiltzea da ordenantza honen xedea.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Pertsona fisikoek edo juridikoek, bai eta Udalaren baimena duten erakunde edo entitateek, Udalarena den Tafalla Kulturguneak bere esku dituen gelak erabiltzea da zerga-egitatea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Prezio publikoaren subjektu pasiboak dira aipatu lokalak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Prezio publikoaren sortzapena eta haren ordainketa

4. artikulua. Prezio publikoaren sortzapena baimena ematen den unean berean gertatzen da eta aretoa erabili baino 24 ordu lehenago, gutxienez, ordainduko da.

Erabilera

5. artikulua. Baimena ondoko erabilera arau hauei jarraituz emanen da:

1. Tafallako Udalaren Tafalla Kulturguneko gune eta gelak jabari eta zerbitzu publikoko udal ondasunak dira, batez ere kultur jardueretan erabiltzekoak, musika, antzerki, eszena, gorputz adierazpen eta plastika arloetan, eta tarteka, inguruabarren bat dela medio, beste jarduera mota batzuetan erabiltzen ahalko dira.

2. Tafallako Udalari dagokio instalazio honen funtzionamendua arautzea.

3. Kultur guneak erabiltzeko araubide ekonomikoa, Udalak dohainik erabiltzeko baimena ematen dituen kasuak salbu, indarrean dauden tarifei egokituko zaie; horiek arau fiskal honen eranskinean agertzen dira.

4. Tafallako Udalak kontratuak edo hitzarmenak egiten ahalko ditu partikular edo entitateekin instalazioen erabilera arautzeko, denboraldi luze eta/edo jarraian erabili behar direnean (hiru edo sei hilabetez, denboraldi batez, urte osoan, etab.). Horretarako baldintza ekonomikoak eta bestelakoak hitzarmen horretan arautuko dira.

5. Erabiltzaileen kontura izanen dira:

I.–Edozein tasa, kontribuzio edo zerga ordaintzea.

II.–Egile eskubideak ordaintzea, horrelakorik izanez gero.

III.–Administrazioaren permiso eta baimenak

IV.–Jarduera gauzatzeko behar diren elementuak muntatu eta desmuntatzea, betiere Udaleko langileek edozein unetan ematen dituzten oharrei kasu eginez.

6. Instalazioen erabilera publikorako orduak Udalak ezarriko ditu, prest dituen udal langileak eta eskaerak zenbat diren begiratuz.

7. Udalak antolatzen edo babesten dituen jarduerek erabiltzeko lehentasuna izanen dute beti entitate edo partikularrei emandako baimenen aurrean.

8. Oro har, instalazioak erabiltzen dituzten erakunde edo partikularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

I.–Erakunde antolatzaile guztiek beren gain hartuko dituzte eskatzen ahal zaizkien erantzukizun zibil, penal, administratibo zein laneko zergei buruzkoak, edo edozein tankeratakoak, eta beren ardura eta ez beste inorena izanen da erantzukizunak sorrarazitako kalte-galerak ordaintzea, Udala erabat salbu geldituko delarik.

II.–Erakunde antolatzaileak agintari eta erakunde eskudunei eskatu beharko dizkie egitekoa den jarduerarako behar diren baimen guztiak.

III.–Instalazioak erabiltzeko eskaerak hamar egun lehenago bederen aurkeztu beharko dira, Udalaren Bulego Bakarrean.

Presako kasuak: pertsonek nahiz entitateek Tafalla Kulturguneko lokalak erabili behar izan eta, arrazoi bereziengatik edo halako presa izateagatik, erregelamenduzko tramiteari segitu ez bazaio, beren eskabidea idatziz aurkeztuko dute Udalaren Bulego Bakarrean, gutxienez egun bat lehenago. Eskabide horretan aretoa zertarako nahi duten azalduko dute, baita presaren arrazoia ere.

IV.–Udalak ez du inongo erantzukizunik izanen jendeak egiten dituen gauzengatik, entitate antolatzailearena baita, oso-osorik, erantzukizun hori.

V.–Jarduera buruturik, erakunde antolatzailea arduratuko da instalazioak erabiltzeko prest geldi daitezen, jarduera hasi aurretik zuten egoera berean. Instalazioaren langile arduradunek eman beharko dute horren gaineko ikus-onetsia.

VI.–Erakunde antolatzaileek beren gain hartuko dute instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondamen edo kalteak konpondu edo ordaintzeko ardura, edozein izanagatik haien arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak aurkeztuko dio likidazioa, non ez den bera zuzenean egin behar diren konponketen kargu egiten, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.

VII.–Udaleko zerbitzu teknikoek edozein unetan ikuskatzen ahal dituzte jarduera egiteko instalazio osagarrien muntatze eta desmuntatze lanak, eta entitate antolatzaileek horren gainean egiten dizkieten ohar eta jarraibide guztiak onartu eta bete beharko dituzte.

VIII.–Halaber, Udalak eskatzen ahalko dio antolatzaileari erantzukizun zibileko poliza kontrata dezan, egin beharreko jardueraren ondoriozko edozein ustekaberi aurre egin ahal izateko.

9. Orokorrean, instalazioen barrenean ezin izanen da inongo publizitate eta propagandarik egin, Udalak kasu bakoitzean espresuki baimentzen duena izan ezik.

10. Baliabide teknikoak eta/edo ikus-entzunezkoak Udaleko langileek erabiliko dituzte, edo, bestela, Udalak kontrataturiko laguntzaile teknikoek, entitate antolatzaileak ekartzen dituen aditu behar bezala kreditatuekin koordinaturik eta Udalak bere adostasuna eman ondotik.

Salbuespenak

6. artikulua. Ezartzen diren kuotak ordaintzetik salbu daude ondoko jarduera hauek:

a) Tafallako Udalak eta herriko ikastetxeek antolatzen dituztenak.

b) Herrian egoitza soziala duten irabazi asmorik gabeko kultur eta gizarte elkarteek antolatzen dituztenak, Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan behar bezala erregistraturik badaude eta betiere eskakizunaren ekitaldia doakoa bada.

c) Nafarroako Gobernuak eta berarekin lankidetzan ari diren entitateek antolatzen dituztenak.

d) "Tafallako eskualdeko espazio berria kudeatzeko atxikimenduaren akordioa" sinatu duten udalek antolatzen dituztenak: Leotz, Beire, Berbintzana, Mendigorria, Murillo el Cuende, Oloritz, Pitillas, Puiu eta San Martin Unx.

e) Proiektu sozial, kultural edo kirol arlokoak finantzatuz Udalarekin lankidetzan jardun duten entitateek antolatzen dituztenak, Alkatetzak ebazpena eman baino lehen aurretiko txostenarekin justifikatu beharrekoak.

f) Kultura-ekitaldiak antolatzen dituzten pertsonak edo kolektiboak, eskaeraren xede den ekitaldia doan egiten denean.

g) Udalak berak antolatzen dituen jarduerak.

Tarifak

7. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2217555