18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Aldaketa, errege-bideko jabari publikoko espazio baten kalifikazio juridikoan, Legardo alderdian. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2022ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz hartu zuen erabaki bat, zeinak xedapen zatian honela baitio:

"Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea kalifikazio juridikoaren aldaketa, jabari publikoko espazio batena, hain zuzen ere errege-bideko 750,64 m²-ko zati batena, Lergardo alderdian. Zati hori jadanik ez da erabiltzen, eta jabari eta erabilera publikoko ondasun izatetik ondare-ondasun izatera pasatzen da, trukatu ahal izateko 1. poligonoko 356. katastro-lurzatiko 501,87 m²-ko zati batekin. Zati hori askoz ere interes publiko handiagokoa da, hormigoituta dagoelako eta de facto erabiltzen delako baserrirako sarbide gisa, eta beraz, berehala erabil daitekeelako inolako egokitzapen obrarik egin beharrik gabe. Eragiketa horri esker, gehitu ahal izanen dira 1/353 eta 1/356 lurzatiak, mugakide gisa geratuko baitira katastroan jasotako egungo errege-bidea kentzen denean, eta udal bideen sarean sartu ahal izanen da truke bidez lortzen den 1/356 lurzatiaren puska hori.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren biez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Sunbillan, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2300636