18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

25173E/2022 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten baitira landunei zuzendutako prestakuntza programak egiteko. DDBN identifikazioa: 665799.

Nafarroako Gobernuak borondate argia azaldu du jarduera ekonomikoa sustatzeko eta enplegua sortzeko behar diren jarduketei heltzeko, jardunbide egokiak bultzatuz elkarrizketan eta lankidetzan oinarrituta. Horrela langileen enplegagarritasunaren hobekuntza zainduko da, horixe baita enplegurako lanbide heziketaren sistemaren azken helburua.

Irailaren 9ko 30/2015 Legeak, lan arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema arautzen duenak, eta lege hori garatzeko uztailaren 3an emandako 694/2017 Errege Dekretuak sistemaren erreforma integralari ekin diote, esparru juridiko berria ezarriz prestakuntza arloko ekimenentzat.

694/2017 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren bidez ezarri ziren administrazio eskudunen prestakuntza eskaintza finantzatzeko dirulaguntza publikoak ematea arautzeko oinarriak. Agindu horrek araututako prestakuntza eskaintzaren ekimenen artean, administrazioek landunentzat egin ekimena aurreikusten da, zeharkako prestakuntza programen bidez garatu dena.

Agindu horretan aurreikusitakoa garatzeko, deialdi honetako dirulaguntzen xede dira zeharkako prestakuntza programak, bai eta ekonomia sozialeko bazkide eta langileentzako zeharkako prestakuntza programak, langile autonomoentzako zeharkako programak eta desgaitasuna dutenentzako zeharkako prestakuntza programak ere.

Aurreko urteetan, deialdi honen aurrekontu betearazpenaren ehunekoak hauen izan ziren: %75,14, lehenik, 2019ko deialdian; %83,12, berriz, 2020koan; eta %78,75, azkenik, 2021ekoan. 2023rako dirulaguntzaren deialdi honen helburua da aurrekontuaren %80 gauzatzea.

Deialdi horietan programatutako prestakuntza 2019an amaitu zuten pertsonen ehunekoari dagokionez, ikastaroa hasi zuten pertsonen %83,69k amaitu zuten; %79,36k, 2020an; eta %86,21ek, 2021ean. Oraingo deialdi honetarako helburua da gutxienez ikasleen %85ek bukatzea prestakuntza ekintza.

Bestalde, deialdi honen bidez murriztu nahi da lanbide-arlo jakin batzuetan dagoen segregazio horizontala, hala nola Eraikuntza eta Obra Zibilean, Elektrizitatea eta Elektronikan, Energia eta Uran, Instalazioa eta Mantentze-lanetan, eta Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanetan; izan ere, emakumeak parte-hartzaile guztien %10 baino gutxiago dira haietan. Hala, aurreikusten da gutxienez 50 emakumek egitea lanbide arlo horien prestakuntza.

Deialdi honek zuzeneko eragina du 2021-2024ko Nafarroako Enplegu Planaren barne harturiko O.E.2.2.4 helburuan ("Irismena hobetzea, prestakuntza lurralde guztietara eta talde guztietara zabalduz), neurri hauetan: "prestakuntza eskaintza optimizatu eta arrazionalizatzea lurraldeko beharrak kontuan hartuta" eta "emakumeek ordezkari gutxi dituzten sektoreekin lotutako prestakuntzan parte har dezaten bultzatzea".

Deialdi honetako dirulaguntzak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 3.4.a) artikuluaren araberakoak dira (Estatuari dagokio horien araudi osoa edo oinarrizkoa ezartzea, eta osoki zein partzialki kudeatzeko eskumena, berriz, beste administrazio publiko batzuei), baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 1 artikuluaren araberakoak ere.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi hau arautuko duten oinarriak onestea, ebazpen honen I. eranskinean jasotakoak, bai eta gainerako eranskin guztiak ere.

2. Dirulaguntza publikoen deialdia onestea 2023an finantzatzeko landunei zuzendutako prestakuntza programak.

3. 1.160.000 euroko gastua baimentzea, 2023ko aurrekontuan "Landunen lanbide heziketarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950002 96200 4819 242104 partidaren baliokidea izateko gaitzen den partidaren kargura.Gastua honela banatuko da:

  • 905.000 euro, zeharkako prestakuntza programetarako.
  • 100.000 euro, ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako zeharkako programetarako.
  • 100.000 euro, langile autonomoentzako zeharkako programetarako.
  • 50.000 euro, desgaitasuna duten langileentzako zeharkako programetarako.
  • 5.000 euro emakumeak bertaratzeko beketarako.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta bere laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko abenduaren 15ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da prozedura arautzea dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitatean landunei zuzendutako prestakuntza programak finantzatzeko.

2.–Entitate onuradunak.

2.1. Prestakuntza entitate publikoak edo pribatuak izaten ahalko dira oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradun, titulartasun pribatuko lanbide heziketako ikastetxe bateratuak barne, baldin eta kasuan kasuko Prestakuntza Entitateen Erregistroan inskribaturik badaude dirulaguntzaren xede diren prestakuntza espezialitateak irakasteko; horrez gain, prestakuntza ekintzaren berri emateko jarduerak egin baino lehen, Nafarroako Foru Komunitatean behar bezala inskribatutako instalazioak eduki beharko dituzte eskatutako prestakuntza espezialitateak emateko.

Halaber, inskribatuak dauden prestakuntza entitateen elkarteek ere parte hartzen ahalko dute deialdian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat. Elkarte horren eraketa agiri pribatu batean jaso beharko da, eta bertan elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahalen jabe. Kasu horretan, berariaz adieraziko dira, laguntzaren eskabidean, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, baita haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako preskripzio epea iragan arte.

Entitate batek prestakuntza eman nahi baldin badu inskribatutakoez bestelako instalazioetan, adierazi beharko du, ekintzen berri emateko jarduerak egin aurretik, zer instalazio edo lokal erabiliko dituen prestakuntza emateko, eta hura eskura duela dioen akordioa edo kontratua aurkeztu beharko du. Kasu guztietan, eskatutako prestakuntza ekintzetarako inskribaturik egon beharko dute instalazio horiek, entitate eskatzaileen instalazioentzat ezarritako epe beretan.

2.2. Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatutako inguruabarren batean dauden pertsonak edo entitateak.

2.1 oinarrian sartutako elkarteak ezin izanen dira onuradun izan baldin eta hura osatzen duten entitateren batek debeku horietakoren bat badu.

3.–Prestakuntza programak eta prestakuntza ekintzak.

3.1. Deialdi honen babesean, dirulaguntzak ematen ahalko dira prestakuntza programa hauek gauzatzeko:

a) Zeharkako prestakuntza programak, osatuta daudenak zeharkako gaitasunak lortzeko jarduera ekonomikoko zenbait sektoreri zuzendutako prestakuntza ekintzez.

b) Ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako zeharkako prestakuntza programak.

c) Langile autonomoentzako zeharkako prestakuntza programak.

d) Gutxienez %33ko desgaitasun aitortua duten langileentzako zeharkako prestakuntza programak.

3.2. Eranskinean aipatutako prestakuntza ekintzez osatutako prestakuntza programak gauzatzeko dirulaguntzak ematen ahalko dira.

3.3. 2023rako diruz lagundutako prestakuntza programak egiten ahalko dira emakidaren egunetik 2024ko ekainaren 30era bitarte.

3.4. Prestakuntza ekintza guztien erreferentzia izanen da irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa, eta horien iraupena, edukiak eta emateko baldintzak bertan ezarritakoak izanen dira.

3.5. Prestakuntza ekintza guztiek III. eranskinean adierazitako digitalizazio orduak eman beharko dituzte, eranskin horietan kasuan kasuko prestakuntza espezialitaterako adierazitako modalitatean. Eranskin horretan kasuan kasuko prestakuntza espezialitaterako adierazitako modalitatea mistoa denean, modalitate presentzialean edo teleprestakuntzan ematen ahalko dira digitalizazio orduak.

Jarduketa horiek teknologia digital berriak lan ingurunean integratzeari eta horiek duten eraginari buruzkoak dira (zerbitzu berriak sortzea, lanbide-profilak aldatzea edo sortzea, lan prozesuak aldatzea, komunikabide berriak sortzea, etab.).

Prestakuntza horrek zerikusia izan beharko du irakasten diren prestakuntza espezialitateekin. Prestaketa lanetan, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak horretarako prestatutako erreferentziazko materialak erabiliko dira.

3.6. Modalitate presentzialean eman beharreko prestakuntza ekintzak modalitate hibridoan ere ematen ahalko dira; modalitate horretan, ikasle batzuk modalitate presentzialean joaten dira prestakuntza jarduerara, eta beste batzuek aldi berean, ikasgela birtualaren bidez egiten dute.

3.7. Prestakuntza ekintzak modalitate presentzialean edo hibridoan ematen direnean, astean 40 ordukoak izanen dira gehienez, eta 8 ordukoak eguneko gehienez. Ekintza bakoitzeko 30 parte-hartzaile izanen dira gehienez.

Teleprestakuntzaren modalitatean, gutxienez tutore bat izan beharko da 80 parte-hartzaileko. Tutore-irakasleek prestakuntza edo esperientzia izan beharko dute modalitate horretan.

Ekintza mistoetan muga horiek errespetatu eginen dira, prestakuntza emateko modalitatearen arabera.

3.8. Ikasgela birtualaren bidez emanen den prestakuntzak baldintza hauek bete beharko ditu:

–Ikasgela birtuala erabiltzen ahalko da modalitate presentzialeko prestakuntza ekintzetan edo modalitate mistoko edo teleprestakuntzako ekintzen zati presentzialean.

–Ondorio horretarako, honako hau hartzen da ikasgela birtualtzat: tutore-prestatzaileak eta ikasleak harremanetan egoteko ikaskuntza ingurune bat, non denbora errealean elkartzen diren, ezagutzak trukatzeko aukera ematen duen komunikazio sistema telematiko eta sinkrono baten bitartez, ikasgelan parte hartzen dutenei ikasteko aukera emanik.

–Ikasgela birtualaren bitartez emanen den prestakuntza egituratzean eta antolatzean kontuan izan behar da une oro bermatu beharra dagoela prestatzaileak eta parte hartzen duten ikasleak konektatuta egonen direla modu sinkronizatuan, eta komunikazioak bi noranzkokoak izanen direla.

–Ikasgela birtualaren aplikazioak sortutako konexioen erregistro bat edukiko da, eta bertan identifikatuko dira, baliabide horren bidez garatutako prestakuntza ekintza bakoitzerako, ikasgelan parte hartzen duten pertsonak, haien datak eta konexio denborak. Horrez gainera, prestakuntzaren frogak gorde beharko dira (taldeko saioen pantaila argazkien edo grabazioen medioz, adibidez).

–Erakunde onuradunak ikasgela birtualerako esteka eta sarbide gakoak emanen dizkie Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko teknikariei, prestakuntza jarduketa kontrolatzeko eta jarraipena egiteko.

–Irakasleek sinadura orria aurkeztu beharko dute egunero, prestakuntzan parte hartu dutenen izenak adierazita.

3.9. Teleprestakuntzako plataformak online ikasteko sistema bat izan beharko du, ikasleen prestakuntza kudeatzeko eta segurtatzeko behar besteko ahalmenekoa. Baldintza hauek bete beharko ditu, gutxienez:

–Aplikatzekoa den arau teknikoan adierazitako fidagarritasun, segurtasun, irisgarritasun eta elkarreragin mailak izatea.

–Ikasle guztiak aldi berean sartzea ahalbidetzea, segurtatuta plataformaren banda zabalera uniformea dela kurtsoaren etapa guztietan.

–Plataforma erabiltzeko behar diren lizentziak izatea.

–24 × 7 eskuragarri egotea.

–Backupa, sistema eroriz gero datu guztiak berreskuratzen ahalko direla bermatzeko behar den aldizkakotasuna duena.

–Ikasleen eta egiten dituzten jarduera guztien erregistroak, eta txostenen edizioa.

Entitate onuradunak plataformarako sarbidea emanen die Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langile teknikoei; horretarako, gako bat emanen die, prestakuntza ekintza guztien kontrola eta jarraipena egin ahal ditzaten.

Teleprestakuntza plataformari dagokionez, oinarri arautzaile hauetan jaso ez den orotarako, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2014ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren I. eranskina beteko da (Teleprestakuntza plataformaren eta ikaskuntza eduki birtualaren baldintza teknikoak, profesionaltasun ziurtagiria lortzera bideratuta ez dauden eta teleprestakuntzako modalitatekoak diren prestakuntza espezialitateetarako). Aipatutako ebazpenaren bidez, teleprestakuntzako modalitatean eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren kudeaketa esparruan enplegurako lanbide prestakuntza ematen duten prestakuntza zentro eta entitateen akreditazioa eta inskripzioa arautzen dira.

4.–Irakasleei ordaintzea.

4.1. Irakasleen kostuek barnean hartzen dituzte prestakuntza ekintza ematearen ondoriozkoak, bai eta irakaslanaren prestakuntza, jarraipena eta kontrola, irakaskuntza ebaluatzea, tutoretzak, joan-etorriak eta prestakuntza jarduerako irakasleek egotzitako beste edozein ere.

Oinarri honetan aipatzen den orduko kostua kostu gordina da, hau da, barnean hartzen ditu zergak, kenkariak edo legez egin beharreko beste edozein gastu.

4.2. Irakasleen orduko kostua 40 eurokoa edo hortik gorakoa izanen da modalitate presentzialean edo hibridoan, eta 30 eurokoa edo hortik gorakoa teleprestakuntzaren modalitatean. Modalitate mistoan, kasuan kasuko kostuak aplikatuko dira, zenbat ordu eman diren modalitate presentzialean edo hibridoan eta teleprestakuntzan.

Kopuru horrek ez du zerikusirik prestakuntza ekintzaren mailarekin, prestakuntza amaitzen duten pertsonekin edo erakundeari azkenean ordaintzen zaion dirulaguntzarekin.

4.3. Era berean, irakasleen kostuak izanen dira, prestakuntza ekintza bakoitzerako, entitate onuradunak prestakuntza amaitu ondoren aurkeztu beharreko justifikazio memorian eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren %35, gutxienez.

Orduko kostua kalkulatzeko, eskatutako dirulaguntzaren %35 zatituko da ikastaroko ordu guztien kopuruarekin.

Eskatutako dirulaguntzan akatsen bat badago, irakasleen kostuak kalkulatzeko, akatsa zuzendu ondoren ateratzen den zenbatekoa hartuko da kontuan.

4.4. Prestakuntza ekintza batean irakasle bat baino gehiago badago, baliteke horietako bakoitzak kostu desberdina izatea entitatearentzat. Nolanahi ere, irakasle guztien guztizko gastuak eskatutako dirulaguntzaren %35ekoa izan beharko du gutxienez, eta irakasle bakoitzaren orduko kostuak, gutxienez, aurreko puntuan adierazitakoa izan beharko du.

4.5. Oinarri honetan aipatutako kostuak gutxieneko kostuak dira. Prestakuntza entitateak portzentaje eta orduko kostu handiagoak ordaintzen ahalko dizkie irakasleei.

4.6. Oinarri honetan adierazitakoa betetzen ez bada, entitateari eskatuko zaio hilabeteko epean zuzentzeko. Zuzentzen ez bada, entitateari eskatuko zaio eskatutako dirulaguntzaren %35 itzul dezala, gehi dagozkion berandutze-interesak, likidatutako dirulaguntza ordaindu zen egunetik itzulketaren ebazpena ematen den egunera artekoak.

4.7. Oinarri honetan adierazitakoa noraino bete den kontuan hartzen ahalko da etorkizuneko deialdien balorazioan.

5.–Dirulaguntzen zenbatekoa.

5.1. Prestakuntza programa bakoitzeko ematen den dirulaguntzaren zenbatekoa ez da 11.1 oinarrian adierazitakoa baino handiagoa izanen.

Prestakuntza ekintza bakoitzagatik emanen den dirulaguntza ez da III. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak baino handiagoa izanen parte-hartzaileko eta prestakuntza orduko.

Digitalizazio orduetarako emanen den dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izanen ditu gainditu III. eranskinean adierazitako modulu ekonomikoak, parte-hartzaile eta prestakuntza ordu bakoitzeko, dagokion prestakuntza espezialitaterako.

5.2. Modalitate mistoan (presentziala edo hibridoa eta teleprestakuntza) prestakuntza modalitate mota bakoitzaren ordu kopuruaren arabera aplikatuko dira moduluak.

5.3. Muga bat ezartzen da prestakuntza programa bat finantzatzeko, programa motaren eta erakunde eskatzailearen arabera. Muga hori entitate eskatzaile bakoitzari aplikatuko zaio, kontuan hartu gabe banaka edo beste entitate batzuekin elkartuta aurkezten den.

Salbuespen gisa, eta prestakuntza gehienak Iruñean eta Iruñerrian ez egiteko, entitate bakoitzari finantzatzen ahalko zaio eskualdekoa ez den prestakuntza programa bat eta eskualdeko prestakuntza programa bat baino gehiago, baldin eta eremu desberdinetan egiten badira.

Eskualdeko prestakuntza programen kasuan, dirulaguntzak erabiliko dira, soilik, modalitate presentzialean, mistoan edo hibridoan egiten diren prestakuntza ekintzez osatutako prestakuntza programak egiteko.

Zeharkako prestakuntza programen kasuan, eskualdeko zazpi programa hauek ezartzen dira. Eskualdeko programak dira enplegu agentziei esleitutako herrietan ematen direnak hasieratik bukaerara:

–Agoizko eskualdea.

–Altsasuko eskualdea.

–Doneztebeko eskualdea.

–Lizarrako eskualdea.

–Lodosako eskualdea.

–Tuterako eskualdea.

–Tafallako eskualdea.

6.–Prestakuntza programetako parte hartzaileak.

6.1. Honako hauek hartzen ahalko dute parte deialdi honetan aurreikusten diren prestakuntza programetan:

a) Zerbitzu ordainduak ematen dituztenak administrazio publikoetako prestakuntza akordioen aplikazio eremutik kanpoko enpresetan edo entitate publikoetan, baldin eta Gizarte Segurantzan lanbide prestakuntza gisa kotizatzen badute.

b) Egoera hauetako batean daudenak: aldizkako langile finkoak, lanik gabeko aldietan; prestakuntza aldian langabeziara pasatzen diren langileak; edo enplegu erregulaziora pasatzen diren langileak, enpleguaren etete aldian daudenean.

c) Besteren kontura ari diren nekazaritzako langileen sistema bereziari atxikita egon eta lanik gabeko aldietan Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuak daudenak; langile autonomoen araubide bereziari atxikitakoak (mutualitate profesional batekoak diren autonomoak barne); itsasoko langileen araubide bereziari atxikitakoak; eta lanbide prestakuntzarengatik kotizatzen ez duten Gizarte Segurantzako gainerako langileak.

d) Kooperatibetako, lan sozietateetako eta ekonomia sozialaren arloko bestelako enpresa eta entitateetako bazkideak eta langileak.

e) Langabeak, enplegu zerbitzu publikoetan lan eskatzaile gisa inskribaturik badaude. Nolanahi ere, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 5.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, ez da beharrezkoa izanen lan eskatzaile gisa inskribaturik egotea baldin eta arau espezifiko batek hala aurreikusten badu, eta, zehazki, Gazteen Bermearen Sistema Nazionalean inskribaturik daudenen kasuan, urriaren 15eko 18/2014 Legean aurreikusitakoaren arabera (lege hori hazkundeari, lehiakortasunari eta efizientziari buruzko presako neurriak onesteari buruzkoa da).

Deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza ekintzetan langabeak gehienez ere %30 izanen dira prestakuntza programa osoan, programaren barruko prestakuntza hasten duten pertsonen kopuru osoarekin alderatuta.

Langabetzat hartzeko, prestakuntzaren hasieran duten lan egoera hartuko da kontuan.

f) Administrazio publikoetako langileei dagokienez, 3.1.a) oinarrian aurreikusitako prestakuntza programetan parte hartzen ahalko dute, baina gehienez ere plan bakoitzean parte hartzen dutenen %10 izanen dira.

g) Prestakuntza entitatearen plantillako pertsonek entitateak kudeatzen dituen prestakuntza ekintzetan parte hartzen ahal dute, betiere gainditu gabe programaren parte-hartzaile guztien %10eko muga eta plantilla guztiaren %10eko muga.

6.2. Eskatzaileek behin baino ezin izanen dute parte hartu prestakuntza ekintza bakoitzean.

Parte hartzeko eskabideak entitate onuradunek gordeko dituzte, eta prestakuntza ekintzen ebaluazio, jarraipen eta kontrolerako organo eskudunen eskura egonen dira.

6.3. Entitate onuradunak hautaketaren ardura izanen du –berdintasun eta objektibotasun irizpideei jarraikiz eginen duena–, baita parte-hartzaileek prestakuntza ekintzan sartzeko baldintzak edo hura egiteko oinarrizko gaitasunak dituztela segurtatzeko ardura ere, kasuan kasuko ekintzaren errekerimenduen arabera.

6.4. Pertsona hauek izanen dute lehentasuna prestakuntzaren sarbidean: aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteen menpean dauden langileak (baldin Enplegua babesteko zenbait neurri sozial hartu zituen irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzetan badaude), emakumeak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzutik igorritako pertsonak, desgaitasuna duten pertsonak, kualifikazio apaleko pertsonak, 45 urtetik goitikoak, 30 urtetik beheitikoak, luzaroko langabeak eta enpresa txiki eta ertainetako langileak.

Kualifikazio apaleko pertsonatzat hartuko dira ikastaroa hasten denean ondoko kotizazio taldeetako batean daudenak: 06, 07, 09 edo 10. Langabeak edo langile autonomoak badira, hauetako bat ere ez dutenak hartuko dira: lanbide txartela, 2. edo 3. mailako profesionaltasun ziurtagiria, lanbide heziketako titulua edo unibertsitateko titulua.

Iraupen luzeko langabetzat hartuko dira hautaketa egin aurreko 540 egunetan gutxienez 360 egunez langabezian egon eta enplegu zerbitzu publikoetan enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon direnak.

6.5. Ikasleek prestakuntza ekintzetara joan beharra dute, eta haiek aprobetxatu. Prestakuntza ekintzan parte hartzeak dituen betebeharren berri emanen die parte hartzaileei entitate onuradunak. Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:

a) Hilabete batean hirutan baino gehiagotan huts egitea bidezko arrazoirik izan gabe.

b) Prestakuntza ekintza ez aprobetxatzea.

c) Prestakuntza ekintza normaltasunez egitea trabatzea.

d) Begirune edo adeitasun falta irakasleekiko, ikaskideekiko edo prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko langileekiko.

e) Prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko instalazioak eta ekipamenduak behar bezala ez erabiltzea.

f) Prestakuntza ematen duen zentro edo entitateko funtzionamendu araudian jasotzen den beste edozein.

6.6. Prestakuntza ekintza bidezko arrazoirik gabe uzten duten ikasleek ezin izanen dute izena eman ez eta parte hartu ere Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako beste prestakuntza batean harik eta 3 hilabete pasatzen diren arte aurreko prestakuntza uzten denetik. Kanporatutako ikasleen kasuan, epe hori 12 hilabetekoa izanen da, ikaslea kanporatzen denetik zenbatzen hasita.

6.7. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza ekintza bat kautelaz eteten ahal du, prestakuntza normaltasunez emateko eragin nabarmena duten irregulartasunak atzematen direnean.

7.–Bekak eta laguntzak.

7.1. Prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten langabeak martxoaren 28ko TME/368/2019 Aginduaren IV. kapituluan ezarritako beken eta laguntzen onuradun izaten ahalko dira, baldin betetzen badituzte arau horretan eta oinarri honetan ezarritako betebehar eta baldintzak.

Langabetzat joko da prestakuntzaren hasieran langabezian eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta dagoena enplegu zerbitzu publikoetan. Bestela, ez da beka edo laguntzarik jasotzeko eskubiderik izanen. Era berean, beka eta/edo laguntza jasotzeko eskubidea eten eginen da langabea lanean hasten bada.

Bekak eta laguntzak zuzeneko kontzesioko araubidearen arabera emanen dira, irailaren 9ko 30/2015 Legearen 6.5.d) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Entitate onuradunak langabeei informazioa emanen die eskuratzen ahal dituzten laguntzei eta bekei buruz eta horiek eskuratzeko eskatzen diren betebeharrei buruz, eta bekak eta laguntzak eskatzeko ereduak helaraziko dizkie. Nafarroako Atarian egonen dira eskuragarri (www.nafarroa.eus), tramiteen atalean dagoen deialdiaren fitxan, bekei eta laguntzei buruzko informazioa, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskabide ereduak.

Langabeek prestakuntza ekintza bukatu aurretik eskatu beharko dute laguntza edo beka, eta eskatutako dokumentazioa ere orduan aurkeztu beharko dute.

Entitate onuradunak ikasleen eskabideak eta frogagiriak bidaliko ditu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura 10 egun naturaleko epean, prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik hasita, honako hauekin batera: ikasleak prestakuntzara bertaratu direla frogatzeko agiriak eta eskatutako laguntzari edo bekari buruzko dokumentazioa.

Bi hilabete baino gehiago irauten duten prestakuntza ekintzen kasuan, entitateak tarteko bidalketa bat egiten ahalko du, eskabidearekin eta prestakuntzara bertaratu izanaren frogagiriekin eta eskatutako bekari edo laguntzari buruzko dokumentazioarekin, hots, epe horri dagozkionekin.

7.2. Bekak eta laguntzak:

a) Emakumeak bertaratzeko beka.

Honako lanbide arlo hauetako prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten emakumeei dagokie: Eraikuntza eta Obra Zibila; Elektrizitatea eta Elektronika; Energia eta Ura; Instalazioa eta Mantentze-lanak; eta Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak. Bekaren zenbatekoa 9 eurokoa izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean parte hartzen badu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enplegurako lanbide prestakuntzaren sistemaren barnean diruz lagundutako lanbide arlo horietako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan, haietako batengatik kobratuko du beka hau.

b) Desgaitasuna duten pertsonentzako beka.

Ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat, betiere Estatuko edo autonomia erkidegoko entitateak egiaztaturik. Bekaren zenbatekoa 9 eurokoa izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan parte hartzen badu enplegurako lanbide prestakuntzaren sistemaren barnean, haietako batengatik kobratuko du beka hau.

c) Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako beka.

Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei dagokien beka da, eta egoera hori honako hauen bidez egiaztatuko da: administrazio eskudunek edo harrera zentroko gizarte zerbitzuek emandako ziurtagiria, ebazpen judiziala, babes agindua edo fiskaltzaren txostena. Bekaren zenbatekoa 10 eurokoa izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan parte hartzen badu, haietako batengatik bakarrik kobratuko du beka hau.

d) Garraiorako laguntza.

Prestakuntza ekintzetara joaten diren langabeek eskubidea izanen dute garraio publikorako laguntza jasotzeko. Ikasleek izena emana duten enplegu agentziaren datu basean ageri den helbidea hartuko da kontuan, nahiz eta jakinarazpenetarako emandako helbidea beste bat izan. Kontuan hartzen ahalko da zein helbidetan bizi ohi den, baldin eta helbide hori ez badator bat aipaturiko datu basearekin eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiaztatzen ahal badu.

Prestakuntzara joateko hiri garraio publikoaren sarea erabiltzen badute, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 1,5 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute.

Beharrezkoa balitz hiriarteko garraio publikoa erabiltzea, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 15 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen lukete. Hiriarteko lekualdaketan garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua garraio txartelen bitartez frogatuko da.

Langabearen ohiko helbidetik zentrora joateko garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu prestakuntza ekintzarako egokia, norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntzarako eskubidea izaten ahalko da. Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du. Norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntza kilometroko 0,19 eurokoa izanen da, muga honekin: 15 euro bertaratze egun eta ikastaro bakoitzeko.

e) Mantenurako laguntza.

Goizez eta arratsaldez egiten diren jardueretan parte hartzen duten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, baldin eta horixe bada prestakuntza ekintzaren ohiko ordutegia (eta ez salbuespenezkoa), eta bizilekua ekintza ematen den herritik 20 km-ra baino gehiagora badute. Laguntza horren zenbatekoa 12 eurokoa izanen da ikastaroko egun bakoitzeko.

f) Ostaturako eta mantenurako laguntza.

Laguntza horretarako eskubidea izanen da, garraio sarea dela-eta, joan-etorriak klaseak hasi aurretik eta bukatu ondoren egunero egin ezin direnean eta langabearen bizilekua ekintza ematen den herritik 90 km-ra baino gehiagora dagoenean. Betiere, inguruabar hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko organo kudeatzaileak aztertu beharko du. Gehienez ere 33,33 euro hartzen ahalko da egunean kontzeptu horrengatik. Gainera, langabeak hasieran eta bukaeran ohiko bizilekutik egiten dituen joan-etorrien zenbatekoa kobratzen ahalko du; gehienez ere 30 euro, biak baturik. Laguntza hori ez da bateragarria izanen norberaren ibilgailuan edo hiriarteko garraioan egindako joan-etorrietarako laguntzarekin.

Ostatuko gastu erreala errentamendu kontratuaren bidez, fakturaren bidez edo froga balioa duen beste edozein agiriren bidez frogatuko da.

g) Kontziliaziorako laguntza.

12 urtetik beherako seme-alabak edo mendekotasuna duen 2. gradurainoko ahaideren bat dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, horiekin bizi badira, eta prestakuntza ekintza hastean betebehar hauek betetzen badituzte:

–Lan eskaintza egoki bati ere uko egin ez izana.

–Lanbide sustapeneko, prestakuntzako edo moldaketako jardueretan parte hartzeari uko egin ez izana, langabezia subsidioa edo kotizaziopeko prestazioa agortzen denetik hilabeteko epean.

Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren (OAEAP) %75etik gorako errentarik ez izatea. Ulertuko da betebehar hori betetzen dela baldin familia-unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, kideen kopuruarekin zatiturik, OAEAParen %75 gainditzen ez badu, martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren 22. artikuluarekin bat.

Kontziliaziorako laguntzaren zenbatekoa eguneko OAEAParen %75ekoa izanen da, ikaslea ikastarora bertaratzen den egun bakoitzeko.

7.3. Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da prestakuntza ekintza bakoitzean hilean hirutan baino gehiagotan huts eginez gero justifikaziorik gabe. Nolanahi ere, ez da eskubiderik izanen prestakuntza ekintzara agertzen ez den egunei dagozkien garraio eta mantenurako laguntzak jasotzeko, ez eta justifikatu gabeko hutsegiteei dagozkien bekak eta kontziliaziorako laguntzak jasotzeko ere.

Modalitate hibrido, mistoko edo teleprestakuntzako modalitateko prestakuntza ekintzak direnean, garraiorako, mantenurako eta ostaturako laguntzak soilik jasoko dira langabeek aurrez aurreko prestakuntza ekintzetara agertu behar duten egunen kontura.

8.–Eskabideak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea.

8.1. Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), "Tramiteak" atalean dagoen deialdiaren fitxan, "Tramitatu" aukeratuta. Horretarako, fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabiliko da.

8.2. Aurkezten den eskabide bakoitzak prestakuntza programa bakar bat izan beharko du.

Entitate berak ezin izanen du finantzaketarik eskatu, deialdi honen kargura, 3.1 oinarrian aurreikusten direnei erreparatuz mota bereko prestakuntza programa bat baino gehiago gauzatzeko. Salbuespena da eskualdeko programa baterako finantzazioa eskatzea, beste programa bat eskatzen ahalko baita, 5.3 oinarrian ezarritakoarekin bat. Muga hori entitate eskatzaile bakoitzari aplikatuko zaio, kontuan hartu gabe banaka edo beste entitate batzuekin elkartuta aurkezten den.

Entitate batek aurreko paragrafoan ezarritako eskabideen muga betetzen ez badu, aurkeztutako azken eskabidea bakarrik hartuko da kontuan.

8.3. Entitate eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen hauek egin beharko ditu:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako egoera bakar batean ere ez dagoela dioen adierazpena, horrek onuradun izatea galaraziko bailioke.

b) Helburu bererako eskatu edo harturiko dirulaguntzen adierazpena.

c) Behar adina instalazio eta giza baliabide badituela dioen adierazpena, irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoko espezialitateen prestakuntza emateko.

d) Entitate eskatzailearen adierazpena, adierazten duena eskabidean emandako informazioa eta datuak benetakoak direla.

Eskabidea sinatzean hartuko dute indarra adierazpen horiek.

8.4. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskabidea sinatzen duten pertsonak edo pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.

b) Entitateak eskatutako prestakuntza programaren laburpen-memoria-aurrekontua, Nafarroako Atariko deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera.

c) Entitateek prestakuntza eman nahi badute inskribatutako instalazioak ez diren beste batzuetan, horiek erabiltzeko akordioa edo kontratua aurkeztuko dute.

d) 10.2 oinarriko berdintasunaren irizpidea frogatzea, hala badagokio.

e) Aurrekoaz gain, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak beste zeinahi dokumentu edo informazio eskatzen ahalko du, baldin eta espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen badu.

Ez da beharrezkoa izanen dokumentu horiek igortzea, aurrez beste edozein administraziotan aurkeztu badira. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen dokumentu horiek, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak elektronikoki lortu beharko ditu bere sare korporatiboen bidez edo kontsulta eginez datu bitartekotzarako plataformetan edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuen bitartez.

8.5. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8.6. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, egiaztatzen bada eskabide bakarra aurkezten dela Tuterako eskualdeko programetan, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak entitateari aukera ematen ahal dio aurkeztutako programa handitzeko, betiere 11.1 oinarrian adierazitako eskualdeko mugak gainditu gabe.

9.–Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

9.1. Dirulaguntzarako eskabidea aurkeztuta, horrek deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei errekerimendua egiten ahalko zaie akatsak zuzen ditzaten, 10 eguneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren informazioak edo agiriak aurkeztuz, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskabideari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

9.2. Ez dira tramitera onartuko deialdi honetan ezarritako epean aurkezten ez diren eskabideak; horrelakoetan, ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

10.–Balorazio irizpideak.

10.1. Balorazio irizpideak aplikatzeko, 2021eko ekitaldiko datu bateratuak hartuko dira kontuan.

10.2. Aurkeztutako eskabideen balorazio teknikoa egiteko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan, gehienez ere 70 puntu lortu arte:

A) Entitate eskatzaileak programa garatzeko duen gaitasun frogatua: 35 puntu gehienez, honela banatuta:

2.1. oinarrian aurreikusitako elkarteen kasuan, prestakuntza emanen duen entitateak eskabidea egiteko unean duen gaitasuna baloratuko da.

A.1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren inkestetan lortutako puntuazioa.

Irizpide honetan 15 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Baloratuko da zer puntuazio lortu duen entitate eskatzaileak 2021ean amaitutako prestakuntza ekintzetan parte hartu duten pertsonei egindako inkestetan (ekintza horiek sartuta daude landunei zuzendutako prestakuntza ekintzetarako programen deialdietan; Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen ditu).

Kalkulua inkestetako 3 baliotik 4 baliora arteko tartea kontuan hartuta eginen da. Ezarritako tartearen gutxieneko balioari (3) ez zaio punturik emanen, eta gehieneko balioari (4), berriz, 15 puntu. Hainbanaketa proportzionala eginen da 3tik 4ra doan tarte horretan.

Entitate bat ez bazen onuradun izan landunei zuzendutako prestakuntza programak emateko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 2021ean emandako dirulaguntzetan, urte horretan kontzeptu horrengatik lortutako batez besteko puntuazioaren ehuneko 75 emanen zaie.

A.2. Kaudimen finantzarioa.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: entitate eskatzaileak prestakuntzaren arloan edozein administrazio publikotatik lortu dituen dirulaguntzen bolumena zati entitatearen negozio bolumen osoa (bi kasuetan 2021eko ekitaldia hartuko da aintzat). Portzentajea %50 eta %10 bitartean dagoenean, 1-10 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean.

Entitate baten 2021eko ekitaldiko negozio bolumena 0 bada, ez zaio punturik emanen.

A.3. Berdintasuna.

Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: 5 puntu emanen dira, baldin eta eskabidea aurkezteko egunean entitate eskatzaileak egiaztatzen badu baduela berdintasun plan bat indarrean, Nafarroako Gobernuaren Hitzarmen Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan erregistratuta, edo, bestela, adierazten badu gauzatu dituela genero berdintasunaren arloko hiru neurri gutxienez, honako esparru hauetakoren batean: 1. Hautapen eta kontratazio prozesua; 2. Lanbide sailkapena; 3. Prestakuntza; 4. Lanbide sustapena. 5. Lan baldintzak, gizonen eta emakumeen soldata auditoretza barne; 6. Erantzunkidetasuna, bizitza pertsonaleko, familiarreko eta laneko eskubideei dagokienez; 7. Emakumeen ordezkaritza neurriz beherakoa; 8. Ordainsariak; eta 9. Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzioa.

A.4. Eraginkortasuna dirulaguntzaren kudeaketan.

Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira.

Eraginkortasuna baloratuko da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntzaren kudeaketan (dirulaguntzaren xedea: landunei zuzendutako prestakuntza programak 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean gauzatzea; abenduaren 29ko 4538E/2020 Ebazpenean eta urriaren 11ko 4465E/2021 Ebazpenean araututa daude horiek).

Emandako dirulaguntzaren %90 gutxienez gauzatu duten erakundeei 5 puntu emanen zaizkie. Uko partzialen kasuan, dagokion deialdian ezarritako epean egin badira, gauzapena kalkulatzeko, uko egitearen ondoriozko dirulaguntzaren zenbatekoa hartuko da erreferentziatzat.

Kalkulua honela eginen da: ordaindutako dirulaguntza zati emandako dirulaguntza.

B) Prestakuntza ekintzen alderdi teknikoak: 35 puntu gehienez ere, honela banatuta:

B.1. Lehentasunezko pertsonak.

Irizpide honetan 15 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: lehentasunezko pertsonen portzentajea %30 eta %90 bitartean dagoenean, 0-15 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean.

6.4 oinarrian adierazitakoak hartuko dira lehentasunezko pertsonatzat. Programan lehentasunezko pertsonatzat hartutako parte-hartzaileen kopurua zehazteko, parte-hartzaile bat kolektibo batekin baino gehiagorekin identifikatzen ahal bada, behin baino ez da zenbatuko.

B.2. Parte-hartzaileen lurralde eremua.

Irizpide honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuari dagozkion parte-hartzaileen portzentajea %50 eta %90 bitartean dagoenean, 1-20 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean.

Pertsona horiek Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuari dagozkiola ulertuko da komunitate horretan bizi badira.

10.3. Honako zigor hauek ezarriko dira baldin eta gauzatzen ez bada Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak landunei zuzendutako prestakuntza programak 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean egiteko emandako dirulaguntza (abenduaren 29ko 4538E/2020 Ebazpenean eta urriaren 11ko 4465E/2021 Ebazpenean araututa daude horiek):

–Emandako dirulaguntzaren %10era arteko ez-gauzatzeak: ez dago penalizaziorik.

–Emandako dirulaguntzaren %10 baino gehiagoko ez-gauzatzeak: 0-10 tarteari dagokion puntuazioa kenduko da, proportzioan.

Kalkulua honela eginen da: ordaindutako dirulaguntza zati emandako dirulaguntza.

10.4. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak segimendu eta kontrol jardueretan atzematen badu zerbait ez dela bete, kontuan hartuko da eskabide bakoitzaren azken balorazioa zehazteko orduan, dirulaguntzen deialdien kasuan kasuko II. eranskinean adierazten den moduan.

10.5. Balorazio teknikoaren ondorioetarako, ezin izanen da aldaketarik egin aurkeztutako programetan behin eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan.

11.–Adjudikaziorako irizpideak.

11.1. Dirulaguntzak nori eman erabakitzeko, aurkeztutako eskabideen artean dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen dituztenak alderatuko dira, horien artean lehentasun hurrenkera bat ezartzearren, 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat. Programa mota bakoitzerako finkatu den kreditu erabilgarria gainditu gabe, laguntzak esleituko zaizkie ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu, eta ezarritako irizpideak aplikatuta balorazio handiena lortzen duten eskabideei:

a) Zeharkako programak esleitzean:

Lehenik, desgaitasuna duten langileentzako zeharkako prestakuntza programak esleituko dira.

Bigarrenik, ekonomia sozialeko bazkide eta langileentzako zeharkako prestakuntza programak esleituko dira, 50.000 euroko mugarekin programa bakoitzeko.

Hirugarrenik, langile autonomoentzako zeharkako prestakuntza programak esleituko dira, 50.000 euroko mugarekin programa bakoitzeko.

Esleipen hori eginda, aurrekontu erabilgarririk badago, zenbateko horrekin eskualdekoak ez diren zeharkako programetarako eskuratzen ahal den zenbatekoa handituko da.

Laugarrenik, ordena honetan, eskualdeko zeharkako prestakuntza programak esleituko dira, muga hauekin:

–Agoizko eskualdea: 10.000 euro.

–Altsasuko eskualdea: 15.000 euro.

–Doneztebeko eskualdea: 15.000 euro.

–Lizarrako eskualdea: 20.000 euro.

–Lodosako eskualdea: 20.000 euro.

–Tafallako eskualdea: 20.000 euro.

–Tuterako eskualdea: 100.000 euro.

Gainera, Tuterako eskualdeko programetan 50.000 euroko muga ezartzen da entitate bakoitzerako.

Eskualdeko programak esleitzean, lehendabizi eskualdeko programa bakar bat bai, baina eskualdekoa ez den bakar bat eskatu ez duten entitateei emanen zaie, gero eskualdeko programa bat baino gehiago bai, baina eskualdekoa ez den bakar bat eskatu ez dutenei, eta, bukatzeko, eskualdekoa ez den programa bat eskatu dutenei.

Baldin eta, eskualdeko lehen esleipen hori egin eta gero, aurrekontu erabilgarria gelditzen bada eskualderen batean, zenbateko hori dirulaguntzarik jaso ez duten gainerako eskualdeetako programak diruz laguntzeko erabiliko da. Ordena honi jarraikiz eginen da esleipena, eskualdeko aurrekontua eta eskualdeko eskabideak agortu arte: Tutera, Lodosa, Altsasu, Lizarra, Tafalla, Doneztebe eta Agoitz. Balizko erronda bakoitzean programa bakarra emanen da eskualde bakoitzeko.

Esleipen hori eginda, aurrekontu erabilgarririk badago, eskualdekoak ez diren zeharkako programetarako (3.1.a) oinarrian zehaztuak) eskuratzen ahal den zenbatekoa handituko da aurrekontu horrekin.

Azkenik, eskualdekoak ez diren zeharkako prestakuntza programak esleituko dira, 50.000 euroko mugaren programa bakoitzeko.

Baldin, azken esleipen hori eginik, aurrekontu erabilgarririk badago, hasieran dirulaguntzarik jaso ez duten programak esleituko dira, ordena honetan:

–Eskualdeko zeharkako prestakuntza programak, ordena honen arabera: Tutera, Lodosa, Altsasu, Lizarra, Tafalla, Doneztebe eta Agoitz. Balizko erronda bakoitzean programa bakarra emanen da eskualde bakoitzeko.

–Langile autonomoentzako zeharkako prestakuntza programak.

–Ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako zeharkako prestakuntza programak.

–Desgaitasuna duten langileentzako zeharkako prestakuntza programak.

11.2. Onuradunak izanen dira soilik eskatutako programa motan balorazio handiena lortu duen entitatearen puntuazioaren %50 gutxienez lortu duten eskabideak. Kasua bada, eskualdeko programak eta eskualdekoak ez direnak bereiziko dira.

Programak diruz lagunduko dira baldin eta aurrekontu erabilgarria behar adinakoa baldin bada eskatutako dirulaguntzaren %30 gutxienez finantzatzeko.

Aurrekontu erabilgarria eskatutako dirulaguntzaren gutxienez %30 finantzatzeko nahikoa ez denean, aurrekontu horrek handitu eginen du, hala badagokio, beste prestakuntza programa batzuk finantzatzeko erabilgarri dagoen zenbatekoa, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera.

Hurrengo esleipen prozesuetan, zegokiena baino zenbateko gutxiagoko esleipena jaso duten prestakuntza programek izanen dute lehentasuna, dirulaguntza teorikoa bete arte. Kasu horretan, esleipen berria emandako prestakuntza programa gisa zenbatuko da, eremu eta erronda bakoitzeko prestakuntza programa baten muga betetzeari dagokionez.

11.3. Puntuazio berdina badago, eskabidea erregistroan sartu den ordena kronologikoa aplikatuko da berdinketa hausteko irizpide gisa.

12.–Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.

12.1. Norgehiagokako araubidea erabiliko da laguntzak emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan adierazitako moduan.

12.2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da eskabideak ebazteko eskumena duen organoa.

12.3. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari dagokio.

12.4. Eskabideak baloratzeko ebaluazio batzorde bat eratuko da, kide hauek osatua:

a) Batzordeko burua: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordeko kideak: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko bi teknikari; horietako bat batzordeko idazkaria izanen da.

Ebaluazio batzordeak txosten loteslea eginen du. Bertan, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eskabideen ebaluazioaren emaitza zehaztuko da zerrenda batean, puntuazio handienetik puntuazio txikienera ordenatuta.

12.5. Ebaluazio batzordearen txostenean aurreikusitako dirulaguntzaren zenbatekoa eskabidean adierazitakoa baino txikiagoa denean, 10 eguneko epea emanen da alegazioak aurkez ditzaten. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, aurreikusitako dirulaguntza mantenduko da. Edonola ere, eskabidearen balorazio teknikoan kontuan hartutako baldintzak errespetatu beharko ditu entitate onuradunak.

12.6. Instrukzio organoak, ebaluazioaren emaitza eta, kasua bada, geroko alegazioak ikusirik, ebazpen proposamen bat eginen du, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari bidaliko dio ebatz dezan.

12.7. Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskabidea.

13.–Entitate onuradunen betebeharrak.

13.1. Deialdi honetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrak galarazi gabe, entitate onuradunek betebehar hauek ere izanen dituzte:

a) Diruz lagundutako prestakuntzan parte hartzen duten pertsonei bermatzea prestakuntza ekintzak doakoak direla.

b) Ikasleei honako hauen gaineko informazioa ematea: prestakuntzaren hedadura; eskubideak eta betebeharrak; eta, halakorik bada, aurreikusitako kontratazioen oinarrizko baldintzak.

c) Dirulaguntza emateko oinarri den prestakuntza jarduera egitea, deialdi honetako baldintzen eta betebehar formal eta materialen arabera, bai eta eman beharreko dirulaguntza zehazteko oinarri izan ziren onarpen baldintzen arabera ere.

d) Deialdi honetan jasotako edozein jardueratara joateak dakarren arriskua estaltzea; horretarako, frankiziarik gabeko poliza bat kontratatu beharko du, edo, bestela, horren berme gutuna. Estaldura hau izan beharko du gutxienez: laguntza medikoa, farmazeutikoa eta ospitalekoa, ikastaroaren ordutegiaren barruan gertatutako edozein istriputarako; horren barnean dago bisitak egiteko irteera baimenduak eta ohiko bizilekutik ikastaroa ematen den tokira joateko behar den denbora (joan-etorriak edozein garraiobidetan izaten ahal dira). Gutxieneko kalte-ordaina 36.000 eurokoa izanen da heriotzagatik eta 72.000 eurokoa baliaezintasun iraunkorragatik, baldin eta egoera horiek sortzen badira ikastaroan, irteeretan, bisitetan eta in itinere joan-etorrietan gertatutako istripu baten ondorioz.

e) Irakasleei hilero saria ordaintzea.

f) Entitate onuradunak emanen dio parte-hartzaile bakoitzari ebaluazio positiboarekin gainditutako prestakuntzaren diploma. Agiri hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanen du, IRIS aplikazioaren bidez.

g) Prozeduraren instrukzio fasean behar den informazioa eta dokumentazioa aurkeztea; prestakuntza ekintzak gauzatzea eta dirulaguntza justifikatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako formatu, epe eta bideak erabilita; eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea parte-hartzaileek prestakuntza ekintzetan parte hartu dutela frogatzen duten agiriak, behar bezala sinatuak, bai eta haien ikaskuntzaren ebaluazio kontrolak eta egindako prestakuntza jardueraren erregistroak ere, prestakuntza teleprestakuntza modalitatean eman bada.

h) Aurreko deialdietan emandako eta ordaindutako diru zenbatekoen itzulketak egin edo, hala badagokio, bermatu izana, baldin eta itzulketa hori betearazpen bidera jo aurreko erreklamazioaren bitartez edo itzulketaren egokitasunari buruzko ebazpenaren bitartez eskatu bazaio, eta ebazpen irmo bat baldin badago, salbu eta egintza eten bada.

i) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk hartu diren, harturiko funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen. Diru-sarrera horiek bateraezinak dira xede bereko dirulaguntzarekin. Beraz, harturiko zenbatekoan gutxituko da.

j) Nafarroako Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko tributu betebeharrak egunean izatea.

k) Kontabilitate bereizia edo kontabilitate kode egokia eramatea, diruz lagundutako jarduerarekin egindako transakzio guztiei dagokienez, eta kontabilitateko datuak erregistratu eta biltegiratzeko sistema informatizatua izatea.

l) Dirulaguntzaren xede den jarduera egin dela eta jasotako funtsak erabili direla frogatzen duten agiriak gordetzea, gutxienez 4 urteko epean, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketen ondorioetarako. Epe hori zenbatuko da entitate onuradunak aipaturiko frogagiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori iragan gabe haien jarduera eten edo bertan behera uzten duten entitateek, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari igorri beharko diote aipaturiko dokumentazioaren kopia, dirulaguntzaren frogagiriak aurkezteko betebeharra galarazi gabe.

m) Oinarri honetan berariaz aurreikusi ez den orotan, beteko dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, enplegurako lanbide prestakuntzaren gaineko araudiak eta aplikagarri diren gainerako arauek ezarritako betebeharrak.

Prestakuntza ekintzak osorik edo partez gauzatzeko hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin kontratu bat sinatzen den kasuetan, erakunde onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen.

13.2. Gardentasun betebeharrak:

13.2.1. Entitate eta pertsona juridiko onuradunak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera, hain zuzen ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dagoena, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Horretarako, inguruabar horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek, Nafarroako Gobernuko erregistro orokor elektronikoaren bidez, aipaturiko foru legearen 12.4 artikuluan adierazten den informazioa aurkeztu beharko dute telematikoki, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari zuzendua eta entitatearen legezko ordezkariak sinatua, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, honako hau adieraziz:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzeko jasotako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Atal honetan ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da, ez guztizko batura.

Informazio hori ez da eman beharrik izanen, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuta badago.

13.2.2. Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreko apartatuko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Aurreko bi puntuetan aipatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, adierazpen eredu normalizatu bat egonen da eskuragarri Nafarroako Atariko Tramiteen atalean (www.nafarroa.eus).

Gardentasun betebeharrak ez betetzeak ekar lezake 500 eurotik 5.000 eurora arteko hertsapen isunak jartzea aipaturiko foru legearen 12.5 artikuluan adierazitako moduan.

14.–Prestakuntza gauzatzea eta haren hasiera jakinaraztea.

14.1. Entitate onuradunak gauzatuko ditu prestakuntza programak, martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

14.2. Prestakuntza talde bakoitzaren hasiera IRIS aplikazio informatikoa erabiliz jakinaraziko da, prestakuntza ekintza hasi baino 2 egun natural lehenago, gutxienez.

Hasieraren berri eman ondoren ekintza aldatu edo bertan behera utziz gero, taldea/ekintza hasteko aurreikusitako data baino lehenago jakinarazi beharko da, salbu eta tokia, eguna nahiz ordutegia aldatzea edo ekintza eten eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuta badaude eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo taldea/ekintza hasi ondoren gertatzen bada.

Aurretik aipatutako epeetan jakinarazi ezik, ez egintzat joko da prestakuntza taldea, salbu eta aurreikus ezineko arrazoiengatik gertatu bada, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean komunikaturik.

14.3. Prestakuntza ekintza hasten duten parte-hartzaileen zerrendaren berri emateko, IRIS aplikazio informatikoaren bidez eginen da, prestakuntza ekintzaren orduen %25 eman baino lehen.

14.4. Prestakuntza ekintza hasi ondoren ikaspostu hutsik badago edo norbaitek bere tokia uzten badu, beste pertsona batzuk sartzen ahalko dira joandakoen ordez, baldin eta prestakuntza ekintzak irauten duen denboraren %25 gainditu ez bada.

14.5. Entitateak 2023ko irailaren 30a baino lehen uko egiten badio emandako dirulaguntza gauzatzeari, eta hurrengo deialdietan kontuan hartzen bada emandako dirulaguntza ez dela gauzatu, uko egin ondorengoko dirulaguntza hartuko da erreferentziatzat.

15.–Gastu diruz lagungarriak.

Prestakuntza entitateak bete beharko du martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren 13. artikuluan gastu diruz lagungarriei buruz ezarritakoa, dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa modulu ekonomikoen bidez egin ala ez.

16.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

16.1. Dirulaguntzaren justifikazioa moduluen bidezko egiaztapen modalitatean eginen da.

16.2. Entitate onuradunek ez dute kontabilitatean edo merkataritzan garrantzia duten liburu, erregistro eta agiriak aurkeztu beharrik, ez eta egindako gastuak justifikatzeko bestelako dokumentaziorik ere. Hala ere, jasotako funtsen aplikazioaren frogagiriak gorde beharko dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol jardueren xede izan daitezkeen bitartean, bai eta hori eskatzen duen beste edozein legezko betebeharri erantzuteko ere.

16.3. Dirulaguntzaren azken justifikazioa aurkeztu baino lehen, entitateak honako hauek eskatzen ahalko ditu:

a) Dirulaguntzaren aurrerakina, entitate onuradunak funtsen hornidura behar duela frogatuz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraituz. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

–Diruzaintzako fluxuen aurreikuspenen gaineko ziurtagiria, entitateak egina.

–Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatu eta/edo eskuratu diren maileguen zerrenda, banku entitateen ziurtagiriak gehituta.

–Funtsen beharra dagoela dioen txostena, non adieraziko baitira entitateak une horretan dituen banku kontuen saldoak.

–Funts horniduren beharra frogatzen duen beste formularen bat.

Prestakuntza ekintza hasi aurretik, ordainketa aurreratua aurreikusten ahalko da, gehienez ere emandako zenbateko osoaren %25 izanen dena. Halaber, %35 gehiago ere ordaintzea aurreikusten ahal da, prestakuntza ekintzaren hasiera egiaztatu ondoren. Halaber, onuradunak eskaturik, aurrerakin bakar bat ordaintzen ahalko da, emandako zenbatekoaren %60koa gehienez, prestakuntza ekintzaren hasiera egiaztatu ondoren.

Onartutako prestakuntza gauzatzen hastea joko da dirulaguntza ekintzaren hasieratzat.

b) Justifikazio partzialaren bidez ordaintzea. Entitate onuradunak gauzatutakoaren memoria teknikoa aurkeztu beharko du. Entitateak justifikatutako zenbatekoa ordainduko da, ez besterik.

Aurrerakinaren eta justifikazio partzialarekin egindako ordainketaren baturak ez du inola ere gaindituko guztira emandakoaren %60; gainerako %40a diruz lagundutako jarduera bukatu, justifikatu eta egiaztatu ondoren pagatuko da.

16.4. Dirulaguntzaren azken likidazioa egiteko, entitate onuradunak frogagiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1. Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko jarduketa memoria bat, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak azalduko dituena. Halaber, emaitzak eta kalitatearen ebaluazioaren balorazioa jasoko ditu, 17.1 oinarrian ezarri bezala.

2. Justifikazio memoria ekonomiko bat, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

a) Entitate onuradunaren egiaztapena edo, hori ez bada, adierazpen bat modulutzat hartutako unitate fisikoen kopuruari buruz (prestakuntza bukatzen duten parte hartzaileak eta prestakuntza orduak).

b) Dirulaguntzaren zenbatekoa, jarduketa memorian adierazitako jardueren datuetan eta oinarri arautzaileetako moduluetan oinarriturik kalkulatua.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru sarreren xehetasuna, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

16.5. Dirulaguntza justifikatzeko epea hilabetekoa izanen da gehienez ere, prestakuntza programa bukatu eta biharamunetik hasita.

Dirulaguntza justifikatzeko ezarritako epea iragaten bada aurreko ataletan adierazitako agiriak aurkeztu gabe, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak entitate onuradunari eskatuko dio agiri horiek aurkez ditzala, 15 eguneko epean. Epe hori luzaezina izanen da. Epe horietan justifikaziorik ez aurkezteak berekin ekarriko du justifikatu gabeko gastu eta ordainketak kobratzeko eskubidea galtzea edo 19. oinarrian aurreikusitako itzulketa prozedura hastea.

16.6. Justifikatutako gastua ez bada iristen aurreratutako edo justifikazio partzialaren bidez ordaindutako zenbateko osora, bidezkoa izanen da frogagiri bat aurkeztea erakusteko diru sarrera bat egin dela Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren alde, aurreratutako edo justifikazio partzialaren bidez ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa. Diru sarrera horren bitartez entitate onuradunak uko egiten dio laguntza zati horri.

16.7. Aurkeztutako frogagiriak egiaztatuta, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea bukatzeko eta likidatzeko ebazpena emanen du, 3 hilabeteko gehieneko epean, dokumentazio hori aurkeztu eta biharamunetik hasita. Hala badagokio, errekerimendua eginen du justifikatu gabeko zenbatekoak edo dirulaguntzaren baldintzekin bat etortzen ez direnak itzultzeko. Kasu horietan dagozkion berandutze-interesak aplikatuko dira, azken ordainketaren egiazko datatik likidazio ebazpenaren egunera arte doan epearen gainean kalkulatuta.

16.8. Dirulaguntzaren zenbatekoa finkatze aldera, eta ekintza presentzialen nahiz modalitate hibridoaren kasuan, ikasle batek prestakuntza bukatu duela joko da prestakuntza ekintzako orduen %75era edo gehiagotara joan bada, digitalizazio orduak barne daudela. Prestakuntza ekintzak teleprestakuntzako modalitatearen bidez eman badira, ikasle batek ekintza bukatu duela joko da haren ikaskuntzaren jarraipena egiteko aldian-aldian egiten diren kontrolen gutxienez %75 eginez gero, konektatuta egon den ordu kopurua gorabehera.

16.9. Justifikazioaren ondorioetarako, ekintza presentzialetan nahiz modalitate hibridoan, ulertuko da langabeen kasuan prestakuntza ekintza bukatu dutela baldin eta ekintza bertan behera utzi behar izan badute lana, beka bat edo lanekoak ez diren praktikak aurkitzeagatik, bai eta egiaztatutako gaixotasunagatik edo istripuagatik baja hartu badute ere, baldin eta aipatutako kasuetan, gutxienez, prestakuntza jardueraren %25 egin badute. Prestakuntza ekintzak teleprestakuntzaren modalitatean eman badira, pertsona horiek egina izan beharko dute, gutxienez, beren ikaskuntzaren jarraipena egiteko aldian aldiko kontrolen %25, edozein dela ere konektatuta egon diren ordu kopurua.

Ezin dira 15 egun natural baino gehiago pasatu langabeak prestakuntza ekintza uzten duen egunetik kontratua, beka edo lanetik kanpoko praktika hasten duen egunera arte.

16.10. Prestakuntza ekintza presentzialetan eta modalitate hibridoan egiten diren ekintzetan, aurreko apartatuan ezarritakoez bestelako arrazoiengatik bertan behera uzten badira, prestakuntza orduen %25 eman ondoren, desbideratzeak onartuko dira prestakuntza ekintzak hasi dituzten parte-hartzaileen kopuruaren %15era artekoak, prestakuntza ekintza bakoitzeko. Prestakuntza ekintzak teleprestakuntzaren modalitatean eman badira, prestakuntza ekintzaren iraupenaren %25aren ondoren utzi beharko dira bertan behera.

Ekintza presentzialetan eta modalitate hibridoan, ulertuko da hasita daudela prestakuntza ekintza hasi zenetik %25eko epearen barnean egun batean parte hartu duten pertsona guztiak. Prestakuntza ekintzak teleprestakuntzaren modalitatean eman badira, ulertuko da hasita daudela prestakuntza ekintza hasi zenetik %25eko epearen barnean prestakuntza plataforman sartu diren pertsona guztiak.

Dirulaguntzak justifikatzeari begira prestakuntza ekintza bukatu duten pertsonak nor diren zehazteko oinarri honetan ezarritakoa ez da aplikatuko eskuratutako gaitasun profesionalak ebaluatu eta egiaztatzearen ondorioetarako, bat etorrita abuztuaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin.

17.–Prestakuntzaren ebaluazioa, kontrola eta jarraipena egiteko plana.

17.1. Entitate onuradunek beren prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola eginen dituzte. Horretarako, lagin adierazgarri bat hartu beharko da, prestakuntza jaso duten taldeen %5ekoa, gutxienez. Lagin horrek barnean hartuko ditu prestakuntza programako ekintzak, bai eta programan agertzen diren ikaskuntza modalitate guztiak ere.

17.2. Parte-hartzaileek prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatuko dute. Ebaluazio hori egiteko, "Kalitatea ebaluatzeko galde sorta" erabiliko da, Nafarroako Atariko tramiteen atalean den eredu normalizatua baliatuta (www.nafarroa.eus).

Entitate onuradunek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari igorri beharko diote parte-hartzaileen galde sorta guztien tabulazioa biltzen duen fitxategiaren (edo fitxategien) kopia bat, egin diren ekintzen kalitatea aztertu ahal izateko. Galde sortan jasotako galdera bakoitzaren tabulazioa bi modutara aurkeztuko da: batetik, programako prestakuntza ekintzetan eratzen den talde bakoitzeko, eta bestetik, programa osoari buruzkoa.

17.3. Entitateak 16.4.1 oinarrian aipatzen den ebaluazio memorian bilduko ditu emaitzak, balorazioa eta, hala bada, hartutako neurriak, oinarri honetan aipatzen diren kontrol eta ebaluazio jarduketei buruz.

17.4. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jarraipen eta kontrolerako lan hauek egiten ahalko ditu:

a) "Denbora errealeko" jarduketak. Atal honetan sartzen da prestakuntza jardueraren jarraipena egitea ematen den tokian bertan, ebidentzia fisikoak eta testigantzak bilduz jarduera egin bitartean, prestakuntzaren arduradunak, ikasleak eta irakasleak elkarrizketatuz, honako hauen gaineko egiaztapen teknikoa egiteko asmoz: prestakuntza ekintza nola egiten den, edukiak, parte-hartzaileen benetako kopurua, instalazioak eta baliabide pedagogikoak. Horrez gainera, begiratuko da ea argitalpenetan eta bestelako hedabideetan adierazi den jarduerak Nafarroako Gobernuak finantzatu dituela.

b) "Ex post" jarduketak. Prestakuntza ekintzak bukatu ondoren egiten ahalko dira, entitate onuradunei, prestakuntzaren arduradunei, ikasleei eta/edo irakasleei eginen zaizkien elkarrizketen bidez jasoko diren froga fisikoak, lekukotzak eta agiriak erabiliz, honako hauen gaineko egiaztapen teknikoa egiteko, besteak beste:

–Prestakuntza ekintzak egin direla.

–Parte hartzaileen benetako kopurua.

–Parte hartzaileei prestakuntzaren ziurtagiria edo diploma eman zaiela.

–Irakasleei ordaindu zaiela.

Horretarako, entitate onuradunei edozein dokumentazio eskatu edo kanpoko auditoretza egiten ahalko die, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren iritziz lan horiek betetzeko bidezkoa bada.

Kontrolerako ekintza horien ondorioz ez-betetzeak antzematen badira, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak entitateei eskatuko die ez-betetzeak sortu dituzten egoerak zuzentzeko.

Ez-betetzeak kontuan hartzen ahalko dira hurrengo urteetako deialdien balorazioan.

18.–Azpikontratazioa.

18.1. Entitate onuradunek ezin izanen dute hirugarrenekin azpikontrataziorik egin esleitutako prestakuntza jarduera gauzatzeko. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat hartuko irakasleen kontratazioa. Irakasleen kontratazioa aipatzen denean, pertsona fisikoen kontratazioa baizik ez da ulertu behar.

Ebaluazioa eta kontrola ez dira prestakuntza jardueratzat hartzen, eta, horren ondorioz, hirugarren batek egiten ahal ditu.

Ez da azpikontrataziotzat hartuko entitate onuradunak berak diruz lagundutako prestakuntza programa aurrera eramateko bere gain hartu behar dituen bestelako gastuak kontratatzea.

18.2. Entitate onuradunak baliabideak izan beharko ditu prestakuntza programaren plangintza eta koordinazio eginkizunetarako eta, betiere, diruz laguntzen den jarduera gauzatzeko erantzukizun guztia hartuko du administrazio publikoaren aurrean. Hala hark nola kontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol organismoen eginkizunak egoki betetzen direla.

19.–Ez-betetzeak eta dirulaguntzen itzulketa.

19.1. Deialdi honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako betebeharrak eta laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak berekin ekarriko du dirulaguntza osorik edo partez kobratzeko eskubidea galtzea, eta, kasuan kasuko itzulketa prozeduraren ondoren, jasotako dirulaguntza osorik edo partez itzuli beharra, bidezko berandutze-interesak eta guzti (ordainketa agintzen denetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera artekoak).

19.2. Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:

a) Prestakuntza programa ez betetzea.

Emandako dirulaguntzaren %25 baino gutxiago erabiltzen bada, erabateko ez-betetzetzat joko da, eta, horren ondorioz, dirulaguntza ezeztatuko da, eta, hala badagokio, aurretik jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira. Emandako dirulaguntzaren zati bat bakarrik erabiltzen bada (betiere %25 baino gehiago), emandako dirulaguntza hein berean murriztuko da.

b) Lehentasunezkotzat jotako pertsonen portzentajea ez betetzea.

Programa diruz laguntzeko balorazioan lehentasunezkotzat jotako pertsonen portzentajea betetzen ez bada, programa horri dagokion azken likidazioaren zenbatekoa murriztuko da, lortutako eta egin gabeko puntuen proportzioan. Kalkulatuko da zer portzentaje izan duten puntu horiek entitatearen azken balorazioan, eta ehuneko hori kenduko da azken likidaziotik.

c) Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuari dagozkion pertsonen portzentajea ez betetzea.

Programa diruz laguntzeko baloratu diren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuari dagozkion pertsonen portzentajea betetzen ez bada, programa horri dagokion azken likidazioaren zenbatekoa murriztuko da, lortutako eta egin gabeko puntuen proportzioan. Kalkulatuko da zer portzentaje izan duten puntu horiek entitatearen azken balorazioan, eta ehuneko hori kenduko da azken likidaziotik.

d) Ikasle langabeen portzentajea ez betetzea.

Likidazio ondorioetarako, parte hartzen duten langabeak %30 baino gehiago badira, portzentaje horretatik goiti parte hartzen duten langabeak kenduko dira, parte hartzea ezarritako mugaraino iritsi arte. Arau orokor gisa, likidazioaren kalkuluan kalte gutxien ekartzen duten pertsonak kenduko dira.

e) Administrazio publikoetako langileen ehunekoa ez betetzea.

Likidazioaren ondorioetarako, 3.1.a) oinarrietan aurreikusitako prestakuntza programetan parte hartzen duten guztietatik, %10 baino gehiago administrazio publikoetakoak baldin badira, ehuneko hori gainditzen duten parte-hartzaileak baliogabetuko dira, haien partaidetza muga horretara iritsi arte. Arau orokor gisa, likidazioaren kalkuluan kalte gutxien ekartzen duten pertsonak kenduko dira.

f) Prestakuntza entitateko plantillako langileen ehunekoa ez betetzea.

Likidazioaren ondorioetarako, programako parte-hartzaile guztien %10eko muga gainditzen bada, inola ere gainditu gabe prestakuntza entitateko plantillako langile guztien %10eko muga, ehuneko hori gainditzen duten parte-hartzaileak baliogabetuko dira, haien partaidetza muga horretara iritsi arte. Arau orokor gisa, likidazioaren kalkuluan kalte gutxien ekartzen duten pertsonak kenduko dira.

g) Ebaluazio eta kontrol jarduketak ez betetzea.

Baldin 17.1 oinarrian ezarritako ebaluazio eta kontrol jarduketa horiek egiten ez badira, honako murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Ebaluazio eta kontrol jarduketak gutxienez prestakuntza taldeen %2,5ean egin ez badira, azken likidazioan %3ko murrizketa aplikatuko da.

–Ebaluazio eta kontrol jarduketak prestakuntza taldeen ehuneko 2,5etik ehuneko 5era egin badira, azken likidazioan ehuneko 1,5eko murrizketa aplikatuko da.

19.3. Dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatu dela jakitean hasiko da ofizioz dirua itzultzeko prozedura, oinarri arautzaile hauetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

19.4. Apartatu honetan ezarritako itzuli beharrak ez du galarazten Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean "dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei" buruz ezarritakoa.

19.5. Kobratzeko eskubidea galtzeagatik edo dirulaguntzari espresuki uko egiteagatik liberatutako kopuruak erabiltzen ahalko dira hasiera batean dirulaguntzarik jaso ez zuten entitateei dirulaguntza emateko, puntuazioaren araberako hurrenkeran eta beste deialdi baten beharrik gabe.

20.–Datuen babesa.

20.1. Entitate eskatzaileek eta entitate onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

20.2. Entitate eskatzaileen, onuradunen eta parte-hartzaileen identifikazio datuak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta, horri dagokionez, entitate eta pertsona interesdunak honako hauetan aitortzen zaizkien eskubideez baliatzen ahalko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorra, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta gainerako garapen arauak.

Deialdi honek ezartzen duena betetzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; eta garapenerako gainerako arauak, hari aurka egiten ez dioten heinean. Entitate onuradunen ardura izanen da prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonei aipaturiko erregelamenduaren 13. artikuluan adierazitako informazioa ematea.

21.–Aplikatu beharreko araudia.

21.1. Oinarri hauetan aurreikusten ez den orotan, honako hauetan xedatutakoa aplikatuko da: martxoaren 28ko TMS/368/2019 Agindua (agindu horren bidez uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen da, zeinaren bidez garatzen baita irailaren 9ko 30/2015 Legea, hots, lan arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema arautzen duena, administrazio eskudunen prestakuntza eskaintzari eta horren finantzaketari dagokionez, eta ezartzen dituena hura finantzatzera bideratutako dirulaguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak); azaroaren 25eko TES/1109/2020 Agindua (agindu horren bidez martxoaren 28ko TMS/368/2019 Agindua aldatzen da, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen duena, zeinaren bidez garatzen baita irailaren 9ko 30/2015 Legea, hots, lan arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema arautzen duena, administrazio eskudunen prestakuntza eskaintzari eta horren finantzaketari dagokionez, eta ezartzen dituena hura finantzatzera bideratutako dirulaguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak); irailaren 9ko 30/2015 Legea, lan arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema arautzen duena; eta uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua, irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duena. Aplikagarri izanen dira, orobat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea; Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, eta arlo honetan aplikatzekoa den beste edozein arauzko xedapen. Halaber, aplikagarriak izanen zaizkio Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea.

22.–Dirulaguntzen publizitatea.

22.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

Datu horiek, orobat, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak argitaratuko ditu bere webgunean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Entitate onuradunek berariaz aipatu behar dute Nafarroako Gobernuaren eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioaren finantzabidea informazio, argitalpen, material didaktiko eta ziurtagiri guztietan, baita zerbitzuak eta ekintzak egiten diren toki guztietan ere.

Horretarako, Nafarroako Gobernuaren logotipoa lehentasunezko toki batean agertu beharko da, eta ezin izanen da inola ere izan entitate sustatzailearena edo antolatzailearena baino txikiagoa. Kasu guztietan, otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuan deskribatutako ezaugarri teknikoak errespetatuko dira. Foru dekretu horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena.

22.2. Entitateak deialdi hau jakinarazi eta zabaltzeko erabiltzen dituen dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egin beharko da, emakumeak diskriminatzen dituen edozein eredu edo estereotipo sexista baztertu, eta berdintasun balioetan, presentzia orekatuan eta rolen eta genero identitateen aniztasunean oinarritutako irudia sustatu.

23.–Errekurtsoak.

Pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute oinarri arautzaile hauen aurka eta haien aplikazioaren ondoriozko egintzen aurka, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoarekin. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.

II. ERANSKINA

Ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko penalizazioen araubidea

Aurkitutako ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko penalizazioen araubide hau ezartzen da, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, deialdi honen oinarri arautzaileetan ezarritakoari jarraikiz, egiten dituen jarraipen eta kontrol jarduketen esparruan:

1. Ez-betetzeengatiko penalizazioa deialdiaren baremoan lortutako puntu kopuru osoaren %40koa izanen da gehienez, honako mailaketari jarraikiz:

–Ez-betetze arin bakoitzagatik: %1eko penalizazioa.

–Ez-betetze astun bakoitzagatik: %15eko penalizazioa.

–Ez-betetze oso astun bakoitzagatik: %20ko penalizazioa.

2. Aipatutako ez-betetzeak metagarriak izanen dira, eta, denak batera, ezin dira sekula izan baremoan lortutako puntu kopuru osoaren penalizazioaren %30etik gorakoak.

3. Aurkitutako gabeziak zuzenduz gero, 1) puntuan aurreikusitako penalizazioa %50 murriztuko da.

4. Hauek izanen dira ez-betetze arinak:

–Onartutako pertsonen eskabiderik ez izatea.

–Emandako material didaktikoaren hartze-agiririk ez izatea.

–Prestakuntza jardueraren egun aldaketak, ordutegiak, emateko lekuak, irakasleak eta tutoreak ez jakinaraztea.

–Lanekoak ez diren praktiken kasuan:

  • Praktiketan dauden ikasleen kontrolerako eta segimendurako orrietan ez egotea haien sinadurarik (PNL-4), edo jarduera deskribatu gabe egotea.
  • Praktiketan dauden ikasleen kontrolerako eta segimendurako orrietan, jarduera ez egotea deskribaturik (PNL-4).
  • Praktiketatik salbuestea zilegi ez izatea.
  • Salbuespena eskatzeko aurkeztutako agiriak ez izatea egokiak.
  • Jasota ez egotea praktikei egindako ukoak, kasua bada.

5) Hauek izanen dira ez-betetze astunak:

–Irakasleei ez ordaintzea 4. oinarrian zehaztutakoaren arabera.

–Ikasleen aseguruaren estaldura nahikoa ez izatea.

–Kontratatutako aseguruari dagokion aldia nahikoa ez izatea.

–Bertaratze-kontrolaren orriak ez bidaltzea egunero Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura.

–Ikasleari "gai" kalifikazioa ematea nahiz eta prestakuntza modulu bakoitzeko orduen %75era ez bertaratu.

–Praktikak egiteko hitzarmenik ez izatea.

6) Hauek izanen dira ez-betetze oso astunak:

–Ikasleek asegururik ez izatea.

–Bertaratze kontroletan ikasleen sinadura faltsuak egotea.

–Bat ez etortzea jatorrizko sinadurak eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gordailura bidalitakoak.

–Praktiken kasuan, sinadurak bat ez etortzea ikasleen ebaluazioa egiteko dokumentuan ageri den bertaratze kopuruarekin (PNL-5).

III. ERANSKINA

Zeharkako prestakuntza programetako prestakuntza ekintzak

III. eranskina.–Zeharkako prestakuntza programetako prestakuntza ekintzak.

Deskargatu III. eranskina (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2217614