18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Urbanizazio proiektua, 1. poligonoko 356., 357. eta 358. lurzatietan. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkateak, 2023ko urtarrilaren 9ko alkatetzaren ebazpen baten bitartez, erabaki zuen indarrik gabe uztea 1. poligonoko 356., 357. eta 358. lurzatiak urbanizatzeko proiektuaren hasierako onespena (2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 24koa), Emilia Arcos Herasek sustatua, proiektuan aldaketa funtsezkoak izan baitira, eta erabaki du berriz ere hasiera batez onestea eta ondorengo tramiteak egitea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 74. artikuluarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Fontellasen, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2300744