18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Oltza Zendeako udalerrian zuntz optikoa zabaltzeko plana (Aratzuri, Asiain, Izu, Lizasoain eta Ororbia). Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2023ko urtarrilaren 11n, 8/2023 Ebazpena eman zuen, behin betiko onesteko Oltza Zendeako udalerrian zuntz optikoa zabaltzeko plana (Aratzuri, Asiain, Izu, Lizasoain eta Ororbia), Adamo Telecom Iberia SAUk sustatua.

Zuntz optikoa zabaltzeko planaren eduki osoa argitaratuta dago Gardentasun Atarian, Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/?x=sg7nxAQD2pwyFZABFP0QIwnR27oKpk60itzReHSI4qfeBpedmvVVRSDkbaQUlAhFNK6m1fcObKHSxj5jZuxKzQgtR3TWZs5xNirap1GdaY8XpyphpdK3gA

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oltza zendean, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2300684