18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

«Ura banatzeko sarea berritzea Zalaingo biltegiko giltzen ganberatik Berako Foru plazara» izenburuko proiektuko obrak egiteko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda jendaurrean

Buñuelgo Udalak, 2022ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza hori.

Onetsitako ordenana jendaurrean paratu zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 25ean, eta Udaleko iragarki-taulan. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Buñuelen, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

ORDENANTZA FISKALA, BUÑUELGO UDALAREN LURRAREN KONTRIBUZIOAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Izaera.

Lurraren kontribuzioa zuzeneko tributu erreal bat da, kargatzen dena ondasun higiezinen balioaren gainean, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko II. kapituluko 133.etik 158.era bitarteko artikuluei, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

2. artikulua. Zerga-egitatea eta ez ordaintzeko kasuak.

Zerga honen zerga-egitatea da edukitzea jarraian zerrendatzen diren eskubideen titulartasuna, landa- eta hiri-lurreko ondasun higiezinen gainean eta ezaugarri berezidun higiezinen gainean:

a) Kontzesio administratiboa, ondasun higiezinen gainean edo horiei lotutako zerbitzu publikoen gainean.

b) Azalera-eskubide erreal bat.

c) Gozamenerako eskubide erreal bat.

d) Aprobetxamendurako eta gozamenerako eskubidea, herri-ondasunen kontraprestazioaren bitartez.

e) Jabetza eskubidea.

Aurreko apartatuan ezarritako zerga-egitate bat gertatuz gero, bertan ezarritako ordenan, ondasun higiezina ez zaio lotuko hor jasotako gainerako modalitateetako araubideari.

Zerga honen ondorioetarako, ondasun higiezintzat joko dira Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legean horrelakotzat jotzen direnak.

Baldin higiezin bera badago udal-mugarte batean baino gehiagotan, zerga honen ondorioetarako, joko da honako hau dela udal horietako bakoitzari dagokion ordainarazpena: udalerriaz gaindiko balorazio txostena edo udaletako balorazio txostenak aplikatzearen ondorioz ateratzen den balioa.

Jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 34. artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak), Nafarroako Gobernuak onets dezake udalerriaz gaindiko balorazio txosten partzial bat, ezartzeko behar diren metodo eta parametroak, balio bat esleitu ahal izateko bi udal-mugarte edo gehiago ukitzen dituzten azpiegiturei.

Zerga hau ez ordaintzeko kasuak:

a) Errepideak, bideak, lur gaineko bestelako bideak eta jabari publiko hidraulikoko ondasunak, baldin badute erabilera edo aprobetxamendu publikoa eta doakoa. Zergari lotuta egonen dira itzaleko bidesaria delakoaren menpeko autobiak eta gainerako azpiegiturak.

b) Honako ondasun higiezin hauek, baldin badira kokatuta dauden lurretako toki-erakundeen jabetzapekoak:

1. Jabari publikokoak izanik, erabilera publikoa dutenak.

2. Jabari publikokoak izanik, loturik daudenak Udalak zuzenean kudeatzen duen zerbitzu publiko bati, salbu baldin badira hirugarrenei kontraprestazio bidez laga zaizkien ondasun higiezinak.

3. Ondare ondasunak eta herri-ondasunak, salbu eta hirugarrenei laga zaizkienak kontraprestazio bidez.

3. artikulua. Salbuespenak.

Ondasun hauek zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

–Foru erkidegoaren, Estatuaren, autonomia erkidegoen edo toki-erakundeen jabetzakoak direnak, baldin zuzenean atxikita badaude defentsa nazionalari, herritarren segurtasunari edo hezkuntza, osasun edo espetxe zerbitzuei.

–Unibertsitate ikasketak ematen dituzten zentroetarako eraikinak eta lursailak, bai eta araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten itunpeko ikastetxeetarako direnak ere.

–Eliza katolikoarenak eta legez onartutako elkarte konfesional ez-katolikoenak, baldin eta elkarte horiekin egina badago Espainiako Konstituzioaren 16. artikuluak aipagai dituen lankidetza-hitzarmenetako bat, eta, betiere, hitzarmeneko irizpideekin bat.

–Espainiako Gurutze Gorriarenak.

–Atzerriko gobernuenak, erabiltzen dituztenak ordezkaritza diplomatiko edo kontsularrerako edo erakunde ofizialak paratzeko, elkarrekikotasunik bada edo halaxe ezarrita badago nazioarteko hitzarmenetan.

–Nazioarteko hitzarmenen arabera salbuespena aplikagarri zaien erakunde edo entitateenak.

–Trenbideek okupatutako lursailak eta lursail horietan dauden eraikinak. Eraikin horiek izan behar dute geltokiak, biltegiak edo trenbideak ustiatzeko nahitaezkoak diren bestelako zerbitzuak. Hortaz, ez dira ordaintzetik salbuetsita egonen ostalaritza, ikuskizun, merkataritza eta aisialdirako establezimenduak, enplegatuen etxebizitzak, zuzendaritzaren bulegoak eta industria instalazioak.

–Urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean, berariaz eta banan-banan kultura-intereseko ondasun deklaratutakoak, edo kultura-intereseko monumentu edo lorategi historiko deklaratutakoak, errege-dekretu bidez, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 9. artikuluan ezarritako moduan, eta Espainiako ondare historikoaren osagai gisa inskribaturik daudenak 12. artikuluan aipatutako Erregistro Orokorrean; bai eta lege horren lehenbiziko, bigarren eta bosgarren xedapen gehigarrietan jasotakoak ere.

Salbuespen horrek ez ditu barnean hartuko eremu arkeologiko, leku eta multzo historikoak mugatzen dituen perimetroaren barnean kokatutako hiri-ondasun guztiak, baizik eta, soil-soilik, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Arkeologia guneetan, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 20. artikuluan aipatutako hirigintza-plangintzako tresnan babes bereziko objektu gisa sartutakoak.
  • Gune edo multzo historikoetatik, berrogeita hamar urtekoak edo gehiagokoak direnak eta Hirigintza Plangintzako Erregelamenduaren 86. artikuluan ezarritako katalogoan babes integraleko objektu gisa jasota daudenak, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 21. artikuluan ezarritako moduan.

–Subjektu pasibo bakoitzak udal-mugarte batean dituen ondasun guztiak, baldin katastro-balioen batura 1.202,02 eurotik beherakoa bada. Zenbateko hori eguneratzen ahalko da Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan.

–Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak eta bere helburuak betetzeko sortu dituen entitate juridikoek ez dute zergarik ordainduko erabilera edo zerbitzu publikoko ondasunengatik.

–Salbuetsita egonen dira lurraren kontribuzioa ordaintzetik Plangintza orokorrerako mankomunitateak, eskualdeak eta mankomunitateak, bai eta berek beren helburuak betetzeko sortutako entitate juridikoak ere, Udala haien parte denean.

–Foru lege bidez ezarritako beste guztiak.

4. artikulua. Subjektu pasiboak.

Subjektu pasiboak dira, zergadun gisara, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak eta entitateak, zerga honen ondorioetarako direnak zerga-egitate bat sortzen duen eskubidearen titularrak.

Subjektu pasiboa izanen da, betiere, zerga sortzen den egunean eskubidearen titularra dena. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraikiz titular aldaketa eginez gero, ez da kontuan hartuko horren ondoriozko aldaketa juridikoa zer unetan sartzen den katastroan.

Ondasun higiezin baten gainean kontzesiodun bat baino gehiago baldin badira, kanonik handiena ordaindu behar duena izanen da zergadunaren ordezkoa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da deusetan galarazi gabe subjektu pasiboek duten ahalmena jasandako tributu-karga jasanarazteko zuzenbide komuneko arauei jarraikiz.

Era berean, zergadunaren ordezkoak ahalmena izanen du kuota likidoaren zatia beste kontzesiodunei jasanarazteko, bakoitzak ordaindu beharreko kanonen arabera dagokien neurrian.

Udalak zergaren kuota likido osoa jasanaraziko die honako hauei: zergaren subjektu pasibo izan gabe haren jabari publikoko ondasunak edo ondare ondasunak erabiltzen dituztenei kontraprestazio bat tartean dela.

5. artikulua. Zerga-oinarria.

Zerga honen zerga-oinarria izanen da ondasun higiezinen katastro-balioa. Balio hori kalkulatzeko, aditzera emateko eta aurkaratzeko, jarraikiko zaio Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legeari, deusetan galarazi gabe martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 143.5 artikuluan xedatua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Katastro-balioak legez ezarritako kasuetan eta moduan berrikusi, aldatu eta eguneratzen ahalko dira.

6. artikulua. Likidazio-oinarria.

Zerga honen likidazio-oinarria hau izanen da: zerga-oinarrian legez ezarritako murriztapenak –eta bereziki ordenantza fiskal honetako 7. artikuluan aipatzen dena– egitetik lortzen den emaitza.

7. artikulua. Murriztapenak oinarrian.

Balorazio txosten oso bat onesteagatik, katastro-balioen aldaketa kolektiboa egiten bada eta, horren ondorioz, balio guztien batez bestekoa igotzen bada aurreko balioen batez bestekotik %25 baino gehiago, Udaleko osoko bilkurak ahalmena izanen du zergaren zerga-oinarrian murriztapenak onesteko, bat etorriz martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 138. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea)

8. artikulua. Tributu-kuota, karga-tasa eta errekargua.

Zerga honen kuota osoa izanen da zerga-oinarriari hurrengo apartatuan aipatzen den karga-tasa aplikatu ondoriozkoa.

Karga-tasa izanen da %0,25etik 0,50era bitartekoa.

Hori dena, deusetan galarazi gabe ezarrita dagoena otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen 9. xedapen iragankorrean eta azken xedapenetako bigarrenean (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformari buruzko Foru Legea).

Karga-tasa bakarra izanen da udal-mugarte osorako: osoko bilkurak urte bakoitzerako onetsitakoa.

9. artikulua. Hobariak.

Zergaren kuotan %90eko hobaria, urbanizazioko, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xede diren higiezinentzat, baldin ez badaude ibilgetuko ondasunen artean.

1. Zergaren kuotan %90eko hobaria izanen dute urbanizazioko, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xede diren higiezinek, baldin ez badaude ibilgetuko ondasunen artean.

Aurreko paragrafoan ezarritako onurei buruzko erabakiak alderdi batek eskatuta hartuko dituzte toki-erakundeek.

2. Hobariaz gozatzeko epeak urbanizazio edo eraikuntzarako denbora hartuko du barrenean, eta beste urte bat obrak amaitzen diren urtetik.

3. Betiere, aurreko atalak aipatzen duen epea ez da hiru urtetik goitikoa izanen, urbanizazio eta eraikuntza lanak hasiz geroztik.

Zergaren kuotaren %90era arteko hobaria, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean subjektu pasiboentzat.

4. Zergaren kuotaren %90erainoko hobari bat izaten ahalko da, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren subjektu pasiboentzat edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboentzat.

Hobari hori aplikatuko zaie, orobat, kotizazio gabeko pentsioak dituzten zergadunei, eta errenta bermatuaren edo bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren hartzaile direnei.

Hobari hori jasotzeko, subjektu pasiboaren errentek, salbuetsiak alde batera utzita, ezin izanen dute gainditu lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau, eta tarte desberdinak kontuan hartzen ahalko dira errentaren arabera, ehuneko 90eraino gehienez.

Hobaria aplikatzeko, baldintza izanen da gehienez ere bost urte igaro izana udalerriko balorazio txosten osoa onetsi zenetik edo azken berrikuspena egin zenetik .

Hobari hori izateko, egunean egon beharko da zorren ordainketan, udalarekiko, komunitate autonomoarekiko eta Estatuarekiko.

Subjektu pasiboak egiaztatu beharko du herrian gutxienez 5 urte bizitzen egon dela.

Zerga-hobaria lortzeko oinarri den ondasunak bizigarritasun zedula izan beharko du.

Hobari hori urtekoa eta erregutua da, eta zerga-onura horren titularrak higiezin bakar baterako soilik erabiltzen ahalko du, eta eskatzen den ekitaldi bakoitzean aplikatuko da soilik, baldin eta betetzen badira aitortua izateko baldintzak zergaren sortzapen egunean, eta eskaera egiten bada, hobariaren aplikaziorako eskatutako urtea bukatu baino lehen. Era berean, ez da gainditu behar une bakoitzean indarrean dagoen araudi orokorrak baimendutako gehieneko hobari kopurua.

Eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu beharko du, nahitaez:

Etxebizitzarako hobaria, ohiko bizilekua denean familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren subjektu pasiboentzat edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboentzat:

a) Hobaria lortu nahi den ondasun higiezina identifikatzeko eskabidea, adierazita posta-helbidea eta katastroko erreferentzia, eta deklaratuta familia-unitatearen ohiko bizilekua dela.

b) Administrazio eskudunak emandako ziurtagiria, titulua edo txartel ofiziala, ziurtatzen duena dagokion ekitaldirako zerga sortzen den unean (urtarrilaren 1a) subjektu pasiboa dela familia ugari baten titularra, edo guraso bakarreko familia batena edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia batena.

c) Familia-unitateko kide guztien PFEZaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia (PFEZa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga) edo, bestela, Foru Ogasunaren ziurtagiria, adierazten duena aitorpena ez dutela egin ez zeudelako egitera behartuta. Bestela, familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko deklarazioa aurkeztuko du eskatzaileak, agiri bidez frogaturik.

d) Udaleko eta, hala egokituz gero, autonomiako eta Estatuko zerga administrazioarekin egunean egotearen ziurtagiria.

e) Hobaria zer ondasunetarako eskatu den, ondasun horren bizigarritasun zedula.

Etxebizitzarako hobaria, ohiko bizilekua denean kotizazio gabeko pentsioak dituzten subjektu pasiboentzat edo errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera hartzen duten subjektu pasiboentzat:

a) Hobaria lortu nahi den ondasun higiezina identifikatzeko eskabidea, adierazita posta-helbidea eta katastroko erreferentzia, eta deklaratuta familia-unitatearen ohiko bizilekua dela.

b) Familia-unitateko kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia edo, bestela, Foru Ogasunaren ziurtagiria, adierazten duena aitorpena ez dutela egin ez zeudelako egitera behartuta. Bestela, familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko deklarazioa aurkeztuko du eskatzaileak, agiri bidez frogaturik.

c) Udaleko eta, hala egokituz gero, autonomiako eta Estatuko zerga administrazioarekin egunean egotearen ziurtagiria.

d) Hobaria zer ondasunetarako eskatu den, ondasun horren bizigarritasun zedula.

Subjektu pasiboa ez da beharturik egonen agiriak aurkeztera, baldin Udalari lehendik eman badizkio beste izapide batzuetan. Kasu horretan, inguruabar hori eskabidean jaso beharko da, eta adierazi beharko da zer prozeduratan aurkeztu ziren.

Ohiko etxebizitzaren helbidea aldatzeak berekin ekarriko du hobaria jasotzeko eskubidea galtzea, eta higiezin berrirako eskatu beharko da, egokitzen ahal bazaio.

Subjektu pasiboek nahitaez jakinarazi beharko dute gertatzen den aldaketa oro, baldin eta eragina badu hobari honen ondorioetarako.

Hobari horiei aplika dakizkieken gainerako alderdi funtsezko edo formalak (ehunekoak, tarteak eta abar) berariaz osoko bilkurak zehaztu behar ditu ekitaldi ekonomiko bakoitzerako (ordenantzaren eranskina). Hobariak ez dira aplikatuko, baldin urte bakoitzerako berariazko erabakirik hartzen ez bada.

Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota osoaren %50erainoko hobaria, baldin higiezinetan ezarri badira eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak.

5. Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota osoaren %50erainoko hobaria ezartzen ahalko da, baldin higiezinetan ezarri badira eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak.

Hobari hori jasotzeko, subjektu pasiboaren errentek, salbuetsiak alde batera utzita, ezin izanen dute gainditu lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau, eta toki-erakunde bakoitzak tarte desberdinak hartu ahal izanen ditu kontuan errentaren arabera, ehuneko 90eraino gehienez.

Hobari hori aplikatzeko baldintza izanen da beroa sortzeko instalazioek edukitzea administrazio eskudunak homologatutako kolektoreak, autokontsumorako instalazioak izatea eta kokatuta dauden higiezinaren izaera etxebizitzarako izatea.

Subjektu pasiboak egiaztatu beharko du herrian gutxienez 5 urte bizitzen egon dela.

Zerga-hobaria lortzeko oinarri den ondasunak bizigarritasun zedula izan beharko du.

Hobari hori urtekoa eta erregutua da, eta zerga-onura horren titularrak higiezin bakar baterako soilik erabiltzen ahalko du, eta eskatzen den ekitaldi bakoitzean aplikatuko da soilik, baldin eta betetzen badira zergaren sortzapen egunean aitortua izateko baldintzak, eta eskaera egiten bada hobariaren aplikaziorako eskatutako urtea bukatu baino lehen. Era berean, ez da gainditu behar une bakoitzean indarrean dagoen araudi orokorrak baimendutako gehieneko hobari kopurua.

Eskatzaileak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du, nahitaez:

a) Eskabidea, non identifikatuko baita zer higiezinetan instalatu diren eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak, adierazita posta-helbidea eta katastroko erreferentzia.

b) Familia-unitateko kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia edo, bestela, Foru Ogasunaren ziurtagiria, adierazten duena aitorpena ez dutela egin ez zeudelako egitera behartuta. Halakorik ezean, eskatzaileak aurkeztuko du zinpeko deklarazioa familian lortutako diru-sarrera gordinei buruz, eta agiri bidez egiaztatuko du. c) Ziurtagiria, egiaztatzen duena egunean dagoela Udaleko eta, hala badagokio, autonomia erkidegoko eta estatuko zerga-administrazioarekin.

c) Kolektoreak dauzkan aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistema ezartzeari dagokion fakturaren kopia.

d) Instalazioaren homologazioari buruzko administrazio eskudunaren egiaztagiria.

e) Hobaria zer ondasunetarako eskatu den, ondasun horren bizigarritasun zedula.

f) Zinpeko deklarazioa, instalazioa –kontserbazioaren eta erabileraren ikuspegitik– indarrean dagoela dioena, hobaria eskatzen den urteari dagokionez.

g) Obra-lizentzia eskatu izanaren egiaztagiria edo, hala badagokio, obraren erantzukizunpeko adierazpena.

Subjektu pasiboa ez da beharturik egonen agiriak aurkeztera, baldin Udalari lehendik eman badizkio beste izapide batzuetan. Kasu horretan, inguruabar hori eskabidean jaso beharko da, eta adierazi beharko da zer prozeduratan aurkeztu ziren.

Hobari horiei aplikatzekoak diren gainerako alderdi funtsezko edo formalak zehaztea (ehunekoak, tarteak eta abar) berariaz dagokio osoko bilkurari ekitaldi ekonomiko bakoitzerako (ordenantzaren eranskina). Hobariak ez dira aplikatuko, baldin urte bakoitzerako berariazko erabakirik hartzen ez bada.

10. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

Zerga sortuko da zergaldiaren lehen egunean.

Zergaldia urte naturalari dagokio. Dena dela, kuota epe laburragoetan zatikatzen ahalko da.

Kargaturiko ondasunetan gertatzen diren aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoak eraginkorrak izanen dira deklaratu beharra sortu eta hurrengo zergaldian. Deklaratu beharra adierazten da Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroari buruzko Foru Legean.

Balorazio txosten bat onesten bada edo ondasun bat ondasun berezi gisa kalifikatzen bada edo deskalifikatzen bada, aldaketa juridiko horren ondoriozko balioak eraginkorrak izanen dira Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroari buruzko Foru Legean xedatutakoaren arabera.

11. artikulua. Ordainketarako afekzioa.

Edozein arrazoirengatik 2/1995 Foru Legearen 134. eta 137. artikuluetan aipatzen diren eskubideen titulartasuna aldatzen den kasuetan, titular berriak bere gain hartuko ditu zerga-zor eta errekargu guztiak, ordaintzeke gelditu direnak eskubide horien xede diren ondasun higiezinengatik.

Zerga-akzioa lotutako ondasunen aurka deribatzeko, beharko da erregelamenduz jakinarazitako administrazio-egintza. Eskuratzaileak ordainketa egiten ahal du, uzten ahal du jarduketak aurrera jarrai dezala, edo erreklamazioa aurkezten ahal du, egindako likidazioaren aurka edo deribazio horren bidezkotasunaren aurka.

Deribazioaren muga izanen dira zerga honengatik ordaintzeke dauden zerga-zor eta errekargu guztiak, titulartasunean aldaketa izan duten ondasunei dagokienez.

12. artikulua. Zerga kudeatzea eta berrikustea.

Udalak kudeatuko du zerga, katastroko datuetatik abiatuta. Katastroa eratuko da jarraituz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroari buruzko Foru Legearen 9. eta 21. artikuluei, eta bertan ondasun higiezinei buruzko informazio hau bilduko da: ondasunaren identifikazioa eta kokalekua, titularraren identifikazioa eta egoitza fiskala, katastro-balioa, eta zerga ordainarazteko behar diren gainerako datuak.

Udalak, 1. apartatuan agertzen diren datuetan oinarrituta, urtero, martxoaren 31 baino lehen, behar diren likidazioak egin eta, tributu-zorrak zein diren zehaztuta, kobrantza-agiriak igorriko ditu, espresuki adieraziz zerga-tasa aplikatu zaion ondasunaren katastro-balioa. Ordenantza honen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera murriztapenik aplikatu behar bada zerga-oinarrian, inguruabar hori aipatu eginen da, bai eta murriztapen horiek noiz arte aplikatuko diren ere. Kobrantza-agirietan adierazita egonen da, halaber, tributu-zorra non, zer epetan eta zer modutan ordaindu behar den, bai eta aurkaratze bideak zein diren ere.

Katastroan alta eman ondorengo likidazioek ez dute jakinarazpen indibidualik beharko, eta kolektiboki jakinarazten ahalko dira horren berri emanen duten ediktuen bidez, baldin eta aurreko zergaldikoen berdin-berdinak badira edo izan diren aldaketak orokorrak badira. Ediktuetan adierazita egon beharko du zer egunetan bukatzen den aldizkako ordainagiria ordaintzeko epea eta zer errekurtso jar daitezkeen likidazioen aurka.

Kasuren batean frogatzen bada, kobrantza-agiriak igorri ondoren, subjektu pasiboa ez dela katastroan titular gisa agertzen zena zergaren sortzapeneko egunean, eginiko likidazioak behin-behinekotzat hartuko dira, eta egin behar ez ziren diru-sarrerak itzuli eginen dira.

Subjektu pasiboek ahalmena izanen dute egin zaien likidazioa aurkaratzeko, eta, horretarako, erabiltzen ahalko dute 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan zehazten diren bideetako edozein (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zerga-oinarriari dagokionez, eta ez bada ondasunaren balioa errekurritu, zeina adierazi edo jakinaraziko baitzen Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, likidazioaren aurkako errekurtsoan ere aurkaratzen ahalko da katastro-balioa, baina soilik aldaketaren bat izan bada aurre-aurreko zergaldiko lurraren kontribuzioaren zerga-oinarri gisa hartu zen katastro-balioarekin alderatuta, eta balio-aldaketa hori ez bada izan aldaketa orokorren ondorio.

Apartatu honetan aurreikusitako errekurtsoren bat jartzeak ez du etenen aurkaratutako egintzaren betearazpena.

Udalean zerga-oinarriaren kontra berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Udalak Nafarroako Zerga Ogasunari eskatuko dio ondasunaren katastro-balioari buruzko txosten loteslea, eta eten eginen da errekurtsoa ebazteko epea, harik eta txosten hori toki-erakundeari igorri arte. Txostena jasotzen denean berriz irekiko da epea eta, errekurtsoarekin batera, prozeduran sortzen diren auzi guztiak ebatzi beharko dira.

Nafarroako Administrazio Auzitegiak ez du eskumenik ebazteko toki-erakundeek lurraren kontribuzioaren zergaren gainean ematen dituzten egintzen aurka jartzen diren gora jotzeko errekurtsoak, baldin eta zerga-oinarriari buruzko aurkaratzearen xedea bada Nafarroako Zerga Ogasunak ondasun higiezin horri ezarritako balioa.

Zergadunek ez baldin badute betetzen Nafarroako Lurralde Aberastasunari eta katastroei buruzko Foru Legean ezartzen den katastroko aldaketaren aitorpena egin beharra, egindako aldaketa katastroan jaso ondoren, preskribitu gabeko aurreko zergaldiei dagokien zerga ordainaraziko da.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, itzuli eginen dira subjektu pasibotzat hartu behar ez zenak oker egindako diru-sarrerak, baina, betiere, preskripzio epea errespetatuko da diru-itzulketa hori egiteko.

Auzirik baldin badago ondasunaren inguruan edo kargapean jarritako eskubidearen titularraren inguruan, zerga-administrazioak titulartzat hartzen ahal ditu katastroetan agertzen direnak, eta behin-behineko likidazioak igortzen ahalko dira. Gero, epaileek epai irmoa emandakoan edo beste edozein moduren bidez auzia bukatutzat jotakoan, behin-behineko likidazio horiek zuzenduko dira edo behin betiko bihurtuko.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, eta indarrean segituko du berariaz aldatzen edo indargabetzen den arte. Ordenantza fiskal hau zati batean aldatuz gero, aldatzen ez diren artikuluek indarrean segituko dute.

ERANSKINA

2023. urterako aurreikusitako hobarien aplikazioaren zehaztapena

Zergaren kuotaren hobaria, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua bada subjektu pasiboentzat

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak:

–Onuradunak:

  • Familia ugari edo guraso bakarreko familia baten titular diren edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboak.
  • Kotizazio gabeko pentsioak hartzen dituzten subjektu pasiboak.
  • Errenta bermatua jasotzen duten subjektu pasiboak.
  • Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten subjektu pasiboak.

–Hobariak:

  • Kuotaren %90eko hobaria, 2.500 eurotik beheitiko per capita errenta duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboentzat. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.
  • Kuotaren %25eko hobaria, 2.500 euroko per capita errenta edo handiagoa duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboentzat. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, baldin eta higiezinetan ezarri badira eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak.

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak:

–Hobariak:

  • Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %90, 2.500 eurotik beheitiko per capita errenta duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboentzat. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.
  • Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %25, 2.500 euroko per capita errenta edo handiagoa duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboentzat. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Iragarkiaren kodea: L2217501