18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko dirulaguntzen deialdia - 2023. Laburpena

DDBN (identif.): 670766.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/670766).

Baztango Udalak, 2023ko urtarrilaren 10eko 2023/12 Ebazpenaren bitartez, erabaki ditu 2023an Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko dirulaguntzaren oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

–Baztango udalerrian errolda izatea edo eta beste udalerri batean koiunturalki erroldatua egon baina horren arrazoia kanpoan ikasketak burutzea dela justifikatzea, baldin eta aurreko errolda Baztanen izan bada.

–2022/23 ikasturtean azkeneko kurtsoan matrikulaturik egotea.

–Baztango udalarekin zorrik ez izatea.

Bigarrena.–Xedea.

Baztango udalak Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko dirulaguntza proposatzen du. Master akaberako lanak ere onartzen dira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Aitzineko ataletan heldu diren baldintzak betetzen dituzten eta beren burua deialdirat aurkeztu nahi duten ikasleek, I. eranskinean heldu den bezala, eskaria egin beharko dute hilabeteko epean deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina Baztango Udaleko erregistroan.

Baztanen, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2300788