18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

5. poligonoko 52. lurzatia banantzea. Jendaurreko informazioa

Aurizko Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

–5. poligonoko 52. lurzatitik 49,10 metro karratu bereizteko espedientea hastea, 1956ko irailaren 24ko bilkuran hartutako salmenta-erabakiaren arabera, eta aldatu eta katastroan behar bezala ezartzea, Udalak agindutako jasotze topografikoaren arabera.

–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Auritzen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2300723