18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

368E/2022 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeei (udal eta kontzejuei) dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena, Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntza-DBHko ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko obra proiektuak egin ditzaten. DDBN identifikazioa: 664502.

Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez ezarri zen, orokorrean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra, eta prozeduraren kontrol eta gardentasun hobean aurrera egiteko beharrari erantzuten dio, publikotasun, lehia eta objektibotasun printzipioen arabera.

Hori baino lehenago, urtarrilaren 25eko 13/1990 Foru Dekretuak berariaz arautu zuen "Eskolaurreko eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikastetxe publikoak eta Udal Musika Eskolak eta Kontserbatorioak hobetzeko, zabaltzeko eta birmoldatzeko obra proiektuak gauzatzeko Nafarroako udal eta kontzejuentzako dirulaguntzen kontzesioa". Foru dekretu horren xedea laguntzen sistema orekatua eta koordinatua ezartzea izan zen eta, beraz, deialdi bakoitzaren esparrua eratzeko administrazioaren irizpideak eta bideak ezartzea.

2023ko ekitaldian, deialdiaren jomugatzat hartuko dira ikastetxearen funtzionamendurako funtsezkoak diren obrak, hezkuntza jarduera normaltasunez garatzeko presako esku-hartze saihestezina eskatzen dutenak. Era berean, laguntzak bideratuko dira segurtasunaren arloko indarreko araudira egokitzeko eta ikastetxeetako irisgarritasuna hobetzeko lanetara.

Toki erakundeek aukera izan dezaten beren titulartasuneko ikastetxe publikoen eraikin eta instalazioak hobetzeko inbertsio proiektuetarako laguntzak eskuratzeko, nahitaezkoa da ebazpen bat ematea, dirulaguntzen deialdia onetsi eta laguntzak banatzeko oinarriak ezar daitezen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako toki erakundeei (udalei eta kontzejuei) dirulaguntzak emateko deialdi bat onestea 2023ko ekitaldian inbertsio proiektuak gauza ditzaten beren titulartasuneko unibertsitate-mailaz kanpoko ikastetxe publikoen eraikin eta instalazioak hobetu eta birmoldatzeko. Dirulaguntzak 2023rako gastu aurrekontuan "Obrak udal jabetzako ikastetxeetan" kontzepturako ezartzen den 410001 41800 7609 325100 partidaren kargura ordainduko dira, gehienez 1.200.000 euro, kreditu nahikoa eta egokia dagoen bitartean.

2. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14. artikuluan xedatutakoa betez, deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Obren Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

4. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

5. Ebazpen honen aurka, administrazio publiko interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 29an.–Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Eneko Ardaiz Ganuza (108/2019 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).

ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeei (udalei eta kontzejuei) dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza-DBH) eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak hobetu eta birmoldatzeko obra proiektuak gauza ditzaten 2023an

1.–Helburua.

Ebazpen honetan jasotzen diren dirulaguntzak Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntza-DBHko ikastetxe publikoetako udal eraikin eta instalazioak hobetu eta birmoldatzeko proiektuak finantzatzeko erabiliko dira.

2.–Onuradunak.

Dirulaguntza hauek eraikin horien titularrak diren toki erakundeek eska ditzakete.

Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako egoeraren batean dauden erakundeak.

3.–Xedea.

Ondotik zehazten diren jarduketak dira diruz lagungarriak, 2023ko ekitaldian egiten badira Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzakoetan, Bigarren Hezkuntzakoetan eta Lehen Hezkuntza-DBHkoetan:

a) Eraikinak edo instalazioak hobetu edo birmoldatzeko obrak, presako esku-hartze saihestezina beharrezkoa denean nahitaezko instalazioak izateagatik ikastetxearen eguneroko funtzionamendu egokia bermatzeko, eta zehazki hauek:

–Egituraren segurtasuna.

–Eraikina irazgaiztea.

–Berokuntzaren instalazioa.

–Elektrizitatearen instalazioa.

–Iturgintzaren eta saneamenduaren instalazioa.

b) Espazioak eta instalazioak segurtasun arloko indarreko araudira egokitzeko obrak. Halaber, energia aurreztu eta efizientziaz erabiltzeko jarduketak, bai eta beharrezkoak direnak ere espazioak egokitzeko, ikastetxearen funtzionamendua hobetu dadin.

c) Hezkuntza espazioak irisgarritasun unibertsalaren arloko indarreko araudira egokitzeko obrak, Eraikingintzaren Kode Teknikoaren Segurtasun, Erabilera eta Irisgarritasun agirietan eta arlo horretan aplikatu beharreko indarreko foru arauetan jasota dagoen bezala, bai eta eskola eremuko edo eraikineko sarbideak egokitzekoak ere.

Salbuespenez, dirulaguntza jaso dezakete 2022ko ekitaldian egindako obrek, presakoak eta nahitaez egin beharrekoak izan badira, udalak eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen presako deklarazio formala egin badu eta departamentu honi jakinarazi. Eskaera horiek baloratzeko, deialdi honen 8. oinarrian ezarritako irizpideak eta puntuazioak erabiliko dira.

Deialdi honetan, gehienez 1.200.000 euro berdindu arte eman daitezke dirulaguntzak, banaketa honen arabera: 700.000 euro a) eta b) ataletako jarduketetarako, eta 500.000 euro c) ataleko jarduketetarako.

Aurrekontuko dirua agortzen ez bada c) epigrafeko eskaerei heltzeko, zenbateko erabilgarria baliatuko da a) eta b) epigrafeetako gainerako eskaerei heltzeko, eta alderantziz.

Esku-hartzearekin zuzenean lotutako elementu edo lanen kostua izanen da soilik diruz lagungarria. Proiektua eta obren zuzendaritza gauzatzeko aholkularitza teknikoaren ordainsariak diruz lagungarriak dira baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

Ez da dirulaguntza honen xede izanen ekipamendua erostea, ezta eraikinaren eta bertako instalazioen ohiko mantentze-obrak egitea ere. Muga horretatik kanpo daude eraikinetako eremu komunetan zerbitzu irisgarriak sortzeko beharrezkoak diren bitartekoak. Adibidez, honako hauek:

• Plataforma jasotzaileak.

• Indukzio magnetikoko begizta-sistemak edo parekoak, mostradore eta ekitaldi-aretoetarako.

• Eraikinaren seinaleztapenerako eta informaziorako plakak, panelak eta materialak (irisgarritasuna ematen duten sistema teknologikoak barne, hala nola QR kodeak edo antzekoak, bluetooth balizak, etab.).

• Garbiketako kabina irisgarrien eta aldageletako kabina irisgarrien bitarteko eta mekanismo osagarriak.

Balio erantsiaren gaineko zerga gastu diruz lagungarritzat hartuko da deialdi honen ondorioetarako, udalak ezin badu berreskuratu edo konpentsatu.

4.–Dirulaguntzen portzentajea eta gehieneko zenbatekoak.

Ikastetxe bakoitzeko, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 60.000 eurokoa da, jarduketa diruz lagungarri guztiak hartuta.

Dirulaguntzen portzentajeak, ikastetxe motaren edo helburu duten jarduketaren forma zehatzaren arabera, honakoak izanen dira:

1. Obrak Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzen dituzten egoitza edo instalazioetan: diruz lagundutako obraren zenbatekoaren %65 gehienez.

2. Obrak Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek partekatuz erabiltzen dituzten egoitza edo instalazio komunetan: diruz lagundutako obraren zenbatekoaren %80 gehienez.

3. Obrak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek soilik erabiltzen dituzten egoitza edo instalazioetan: diruz lagundutako obraren zenbatekoaren %100 gehienez.

4. Obrak Pirinio aldeko udal ikastetxeetako egoitza edo instalazioetan: diruz lagundutako obraren zenbatekoaren %95 gehienez, edo diruz lagundutako obraren zenbatekoaren %100 gehienez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek soilik erabiltzen dituzten egoitza edo instalazioetako obren kasuan.

5. Ezaugarri soziodemografiko bereziak dituzten herriei arreta ematen dieten ikastetxeetako egoitza edo instalazioetan egiten diren obrak, horietan lerro osoa ez badute, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria aplikatuz: diruz lagundutako obraren zenbatekoaren %80 gehienez, edo diruz lagundutako obraren zenbatekoaren %100 gehienez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek soilik erabiltzen dituzten egoitza edo instalazioetako obren kasuan.

5.–Aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaera bat aurkeztuko da jarduketa bereiz bakoitzeko, 7. oinarrian zehazten diren esku-hartze mota desberdinen arabera.

Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) Tramiteen Katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/17324/Subvenciones-a-ayuntamientos-y-concejos-para-proyectos-de-obras-de-centros-educativos-publicos-2023).

Tramitazio elektronikoa nahitaezkoa da prozeduraren fase guztietan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta aipatutako fitxa erabiliz telematika bidez aurkezten ez direnak ere.

6.–Dokumentazioa.

a) Eskaerak toki erakundeen legezko ordezkariek aurkeztu beharko dituzte; beraz, hezkuntza komunitatearen barnean (ikastetxeetako zuzendariak, irakasleak, gurasoen elkarteak, besteak beste) sustatzen den edozein eskaera ordezkari horien bidez bideratu behar da.

b) Dirulaguntzak eskatzeko aurkezten diren eskabideak Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, agiri hauek erantsita:

b.1) Dirulaguntzaren xedeko obren proiektu tekniko eguneratuaren ale bat, memoria baloratuarena edo aurrekontuarena, aurrekontua partidaz partida xehakatua.

Proiektua edo memoria baloratua jada deialdi honen aurretik aurkeztu bada, eta eguneratuta badago, aski izanen da inguruabar hori eskabidean adieraztea, frogagiriarekin batera.

Proiektatu diren obren izaera dela eta, faseka egin daitezkeenean, espresuki adieraziko dira hobespenak edo lehentasunak.

Proiektuak, memoria baloratuak edo aurrekontu independenteak ere eskabide bereizietan aurkeztuko dira, esku-hartze bereiziak badira, 7. oinarriko esku-hartze moten arabera.

Eraikin mistoen kasuan (bertan haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza ematen denean), aurrekontu independenteak aurkeztu beharko dira, deskribatutako jarduketa alde baten edo bestearen eremuan dagoen kontuan hartuta.

b.2) Instalazioa nola dagoen eta dirulaguntzaren xedeko esku-hartzea noraino den presakoa baloratzeko, txosten bat erantsiko da, esku-hartzearen xedeko instalazioen edo eraikinaren oraingo egoerari buruzkoa, egoera eraberrituari buruzkoa eta lortu gogo den helburuari buruzkoa, eta argazkiak ere aurkeztuko dira. Balorazio horretan, kontuan hartuko da erantsitako dokumentazioa.

c) motako jarduketetarako, balorazioak barnean hartuko du jarduketak sortuko dituen irisgarritasun-ekarpenak deskribatzen dituen memoria bat, egungo arazoak eta aldaketek nola konponduko dituzten azalduta.

b.3) Udal erabakia honakoetarako:

–Obrak onesteko, diruz laguntzeko eskatu den inbertsioaren zenbateko osoa adierazita.

–Oinarri hauek betetzeko.

b.4) Idazkariaren ziurtagiria, non agertuko baita udalaren edo kontzejuaren konpromisoa, aurrekontuetan behar adinako zuzkidura ekonomikoa egon dadin dirulaguntzaren xedeko obraren kostua ordaintzeko, eskatzen den dirulaguntzaren adjudikaziodun izanez gero. Kreditu nahikorik ez badago, dirulaguntzari uko egin zaiola jakinarazi beharko zaio Hezkuntza Departamentuari, dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean.

b.5) Adierazpena, hauei buruzkoa (I. eranskineko ereduaren arabera):

–Dirulaguntzaren xedeko lokalak irakaskuntza publikoari lotuko zaizkio obra amortizatzeko bide emanen duen epean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluari jarraikiz.

–Deialdi honen xedea finantzatzeko eskatu edo lortu diren beste dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.

–Toki erakundearen konpromisoa, adierazten duena bere gain hartuko dituela dirulaguntzaren xede diren eskola instalazioen geroko funtzionamendu eta mantentze gastuak.

–Toki erakundearen konpromisoa, adierazten duena bere gain hartuko dituela ikastetxe ukituen berezko erabiltzaileak (irakasleak eta ikasleak) behin-behineko lokaletara lekualdatzeko gastuak, obrek dirauten bitartean, baita, beharrezkoa balitz, horien alokairuaren gastuak ere.

b.6) Obrak egin nahi diren eraikin edo lurren jabetza frogatzen duen agiria edo errentamendu kontratua, obra amortizatzeko aukera ematen duen epearekin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikulua betez.

b.7) Dirulaguntzaren xede den eraikinaren edo eraikin zatiaren antzinatasuna frogatzen duen agiria.

b.8) Obren xede den ikastetxeko zuzendaritzak emandako aldeko txostena.

b.9) Kasua bada, udaleko idazkaritzaren ziurtagiria, adierazten duena udalak ezin dituela berreskuratu edo konpentsatu eskatutako dirulaguntzari dagozkion zeharkako zerga ordainduak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.8 artikuluan xedatutakoaren arabera.

b.10) Erakunde eskatzaileak bere eskaera sendotzeko interesgarritzat jo dezakeen beste edozein dokumentazio, baldin eta oinarri arautzaileetan adierazi diren lehentasun edo irizpideekin lotuta badago.

Eskaerak adierazitako baldintzak betetzen ez baditu, organo eskudunak interesdunari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko dio ezen, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio. Halaber, eskatutako zuzenketa aurkeztu ondoren zuzena ez bada, ez onartutzat joko da, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.

c) Eskaera aurkezteak berekin dakar toki erakundeek deialdi honetan adierazitako oinarri arautzaileak betetzea.

7.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Deialdi honen xedetzat hartuko diren jarduketak:

a) Ikastetxearen eguneroko funtzionamendu egokia bermatzeko nahitaezko instalazioak izateagatik presako eta nahitaezko esku-hartzea eskatzen duten obrak egitea, zehazki hauek:

a.1) Eraikinaren segurtasuna.

a.2) Eraikina irazgaiztea.

a.3) Berokuntzaren instalazioa.

a.4) Elektrizitatearen instalazioa.

a.5) Iturgintzaren eta saneamenduaren instalazioa.

b) Espazioak eta instalazioak egokitzeko edo birmoldatzeko obrak egitea, eta zehazki hauek:

b.1) Espazioak eta instalazioak egokitzea segurtasunaren arloko indarreko araudira (suteen aurkako babesa eta detekzioa, segurtasuna erabileran eta abar), lehenbailehen egin beharrekoa denean eta ikastetxearen titularra den toki erakundeak bere gain ezin har dezakeenean, entitatearen egoera ekonomikorako inbertsio handiegia delako edo ohiz kanpoko beste edozein gorabehera gertatu delako, ebaluazio batzordeak baloratuko duena.

b.2) Energia aurreztu eta efizientziaz erabiltzeko jarduketak, eraikinaren inguratzailean (estalkiak, fatxadak, kanpoko arotzeria) eta instalazioetan (berokuntza eta argiztapena).

b.3) Espazioak egokitzea eta birmoldatzea ikastetxearen funtzionamendua hobetzeko.

c) Hezkuntza espazioak irisgarritasun unibertsalaren arloko indarreko araudira egokitzeko obrak eta moldaketak.

c.1) Eskola eremuko eta/edo ikastetxeko sarbideek, batez ere sarbide nagusiak, arkitektura-oztoporik ez izatea eta osatzen duten elementuetan EKTaren DB SUA betetzea lortzen edo hobetzen duten jarduketak.

c.2) Ikastetxeko solairuak igogailu irisgarriak instalatuz edo moldatuz bertikalki komunikatzen dituzten jarduketak.

c.3) Ikastetxea osatzen duten eraikinetako ikasgelak, eremuak eta espazioak horizontalki modu irisgarrian komunikatzen dituzten jarduketak. Bai irakaskuntzako erabilera publikokoak bai irakaskuntzako erabilera murriztukoak.

c.4) Ikastetxeko komunen erreforma. Unisex kabinak izan daitezke.

c.5) Aldageletan moldaketak egitea, kabina, komun edo dutxa irisgarri bat egokitzeko.

c.6) Eskaileren segurtasuna hobetzeko jarduketak, EKTak eskatutako lerradurarekiko erresistentzia betetzen dutela bermatzeko. Horretarako, eskailera-mailetan bandak instalatuko dira, ikusiz edo ukituz detektatzeko modukoak izan daitezen, eta solairuetako eskailera-buruetan seinaleztapen-bandak; eskudelak eskailerari aplikatu beharreko araudira egokituko dira edo eskailera-mailak eta atalak berriro diseinatuko dira, araudiarekin bat etor daitezen.

c.7) Ebakuazio-kasuan abisu-sistemaren irisgarritasuna hobetzea, eraikinaren erabilera publiko eta pribatuko eremuetatik argi-abisuak jarriz, gorrentzat ere irisgarria izan dadin. Irteerak eta ebakuazio-bideak adierazten dituzten ebakuazio-seinaleak birdiseinatzea eta aldatzea, bide irisgarriak ere kontuan har ditzaten. Eta suteen aurka babesteko eta lehen sorospeneko seinale adierazgarriak eta eskuzko bitartekoak birkokatzea edo aldatzea, gurpil-aulkitik eskuratzeko modukoak izan daitezen eta makila zuria erabiltzen duten itsuentzat detektatzeko modukoak.

c.8) Ikastetxe barruko seinaleak moldatzea, irisgarritasun-irizpideak kontuan hartuta: direktorioak, kolorearen erabilera eremuka, braillea, erliebe altua, piktogramak eta irakurgarritasun handia.

c.9) Patioan eta beste josteta-eremu batzuetan arkitektura- eta zentzumen-oztopoak kentzea.

c.10) Atezaindegietan eta idazkaritzetan mostradore irisgarria instalatzea (altuera bikoitza; gainalde baxua, azpiko hutsunearekin; edo begizta magnetikoa). Irakurgarritasun handiko seinaleak jartzen ahalko dira.

Jarduketa bat baino gehiago gauzatuz gero, proiektu, memoria baloratu edo aurrekontu independenteak aurkeztuko dira, eskaera bereizietan, aurreko zerrendako esku-hartze moten arabera.

8.–Deialdiaren 7. oinarria betetzen duten eskaerak baloratzeko irizpideak.

8.1. Aurreko oinarriko a) eta b) epigrafeetako eskaeren artean lehentasuna ezartzeko, honako irizpide eta puntuazio hauen arabera baloratuko da esku-hartze bakoitza. 40 puntu gehienez, honela banaturik:

a) Esku-hartzea presakoa izatea eta instalazioaren aldez aurreko egoera. Kontuan hartuta dirulaguntzaren xede den obra zenbateraino den beharrezkoa ikastetxearen funtzionamendu egokirako. Esku-hartzeei puntu gehiago emanen zaizkie baldin eta, egin ezean, bereziki ukitzen badituzte ikastetxearen funtzionamendurako funtsezko alderdiak eta segurtasunerako arriskuren bat ekartzen badute. (25 puntu gehienez).

a.1) Eraikinaren segurtasuna: eraikinaren egiturazko segurtasuna bermatzeko behar diren konponketak baloratuko dira, eraikinaren egonkortasuna kolokan jartzeko arriskuaren arabera. Halaber, erabiltzaileen edo hirugarrenen segurtasunerako arriskuak saihesteko behar diren esku-hartzeak baloratuko dira, eraikinaren egitura ukitzen ez badute ere. (25 puntu gehienez).

a.2) Eraikinaren iragazgaiztea: nagusiki eraikinaren estalkitik datozen hezetasun eta iragazteak baloratuko dira, eraikinaren bizigarritasunean eragiten duten ukipen mailaren arabera. (24 puntu gehienez).

a.3) Berokuntzaren instalazioa: berokuntzaren instalazioaren konponketak edo aldaketak baloratuko dira eraikinaren bizigarritasuna kolokan dagoenean, mantentze-lanak alde batera utzita. (23 puntu gehienez).

a.4) Elektrizitatearen instalazioa: instalazioaren konponketak edo aldaketak baloratuko dira instalazioaren segurtasunaren arabera, mantentze-lanak alde batera utzita. (20 puntu gehienez).

a.5) Espazioak eta instalazioak segurtasunaren arloko indarreko araudira egokitzeko obrak (suteen aurkako babesa eta suteen detekzioa, erabilera-segurtasuna, etab.): erreferentziazko araudia noraino ez den betetzen eta esku-hartzea presakoa den kontuan hartuta baloratuko dira. (17 puntu gehienez).

a.6) Iturgintzaren eta saneamenduaren instalazioa: iturgintza eta saneamenduko instalazioaren konponketak eta aldaketak baloratuko dira, nagusiki osasungarritasun gaiei lotutakoak, mantentze-lanak alde batera utzita. (9 puntu gehienez).

a.7) Energia aurreztu eta efizientziaz erabiltzeko jarduketak: energia aurreztu eta efizientzia hobetzeko proposatutako neurri guztiak baloratuko dira, eraikinaren inguratzaileari (estalkiak, fatxadak, kanpoko arotzeria) eta berokuntza eta argiztapen instalazioei lotuak. (6 puntu gehienez).

a.8) Beharrezko jarduketak espazioak egokitzeko eta moldatzeko, ikastetxearen funtzionamendua hobetzearren. (3 puntu gehienez).

b) Berritu beharreko eraikinaren zati den instalazioaren antzinatasuna. Eraikinaren adinaren arabera puntuatuko da. (5 puntu gehienez).

I. 100 urte baino gehiago: 5 puntu.

II. 3 urtetik 100 urtera: 0tik 5 puntura.

III. 3 urtetik behera: 0 puntu.

c) Ikasle kalteberak eskolatzea. 5 puntu emanen zaizkie ikasle kalteberen ehunekoa ikastetxean eskolatutako ikasle guztien %40 edo gehiago duten ikastetxeei, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak emandako datuen arabera (Educaren errolda eta ikastetxe-indizea kontuan hartuta). (5 puntu).

d) Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako egituren kopurua. 5 puntu emanen zaizkie hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako egituraren bat (CBU, AA, UT, etab.) duten ikastetxeei. Datu horiek ofizioz emanen ditu Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak (5 puntu).

8.2. Lehentasuna ezartzearren hezkuntza espazioen irisgarritasun unibertsala hobetzeko neurriekin lotutako eskaeretan (aurreko oinarriko c) epigrafean sartuta daude), esku-hartze bakoitza baloratuko da ondotik heldu diren irizpide eta puntuazioen arabera. 40 puntu gehienez, honela banaturik:

a) Esku hartzeko beharra, egungo irisgarritasun-gabeziaren larritasunagatik, eta jarduketak pertsona guztientzat ekarriko lukeen erosotasunagatik, segurtasunagatik eta autonomiagatik. (25 puntu gehienez).

a.1) Ikastetxeko sarrera nagusiak, gutxienez, oztopo arkitektonikorik ez izatea eta osatzen duten elementuetan (ateak, eskailerak, arrapalak, zoladurak eta gailuak) EKTaren DB SUA betetzea lortzeko edo hobetzeko jarduketak. (25 puntu gehienez).

a.2) Igogailu/jasogailu bat instalatzea, ikastetxeko solairuak bertikalki komunikatuko dituena, kabina eta ezaugarri irisgarriekin, eraikineko eremuetan barnako ibilbide irisgarriekin konektatuta, EKTren DB SUA betez. (25 puntu gehienez).

a.3) Ikastetxea osatzen duten eraikinetako irakaskuntza erabilera publiko eta pribatuko ikasgela, gune eta espazioak horizontalki modu irisgarrian komunikatzen dituzten jarduketak. Bereziki, ateen zabalerak birdiseinatzea eta egokitzea, oztopo irtenak ezabatzea, arrapalak irisgarri jartzea eta eskailera-maila isolatuak ezabatzea, kontraste kromatikoak egitea hormen eta zoruen artean eta hormen eta ateen artean, eta gida-zerrendak jartzea, beharrezkoa izanez gero, 100 m²-tik gorako espazioetan. (24 puntu gehienez).

a.4) Ikastetxeko komunen moldaketa. (22 puntu gehienez).

a.5) Aldageletako moldaketak. (21 puntu gehienez).

a.6) Eskaileren segurtasuna hobetzen duten jarduketak. (18 puntu gehienez).

a.7) Abisu sistemaren irisgarritasuna hobetzea ebakuazio kasuetarako, irteerak eta ebakuazio bideak adierazten dituzten ebakuazio seinaleak birdiseinatu eta aldatzea bide irisgarriak barne hartzeko, eta suteen aurka babesteko eta lehen sorospeneko seinale adierazgarriak eta eskuzko bitartekoak birkokatzea edo aldatzea, gurpil-aulkitik eskuratzeko modukoak izan daitezen eta makila zuria erabiltzen duten itsuentzat detektatzeko modukoak. (15 puntu gehienez).

a.8) Oztopo arkitektonikoak kentzea eskola eremuko sarbideetan, patioan eta beste josteta-eremu batzuetan. (12 puntu gehienez).

a.9) Ikastetxearen barruko seinaleztapena aldatzea, irisgarritasun-irizpideak kontuan hartuta. (9 puntu gehienez).

a.10) Mostradore irisgarria jartzea (6 puntu gehienez).

b) Desgaitasun-ziurtagiri ofiziala duten hezkuntza-komunitateko pertsonak: ikasleak, ikastetxeko irakasleak eta irakasle ez direnak (5 puntu).

I. Ikasleak, irakasleak eta irakasle ez direnak: 5 puntu.

II. Ikasleak eta irakasleak edo irakasle ez direnak: 3 puntu.

III. Ikasleak edo irakasleak edo irakasle ez direnak: 1 puntu.

c) Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako egituren kopurua. Balorazioa emanen zaie hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako egituraren bat (CBU, AA, UT, etab.) duten ikastetxeei. Datu horiek ofizioz emanen ditu Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak (10 puntu).

I. 3 egitura edo gehiago: 10 puntu.

II. 2 egitura: 6 puntu.

III. 1 egitura: 3 puntu.

IV. 0 egitura: 0 puntu.

7. oinarrian ezartzen den bezala, hainbat dirulaguntza eska daitezke, esku-hartze moten arabera, eta, kasu horretan, eskaera, proiektu, memoria baloratu edo aurrekontu independenteak aurkeztuko dira.

Esku-hartze bakoitzaren puntuazioa kalkulatzeko, a), b), c) eta d) azpiatalak batuko dira, 8.1 ataleko jarduketen kasuan, eta a), b) eta c) azpiatalak batuko dira, 8.2 ataleko jarduketen kasuan.

Ikastetxe bakoitzak guztira ezin ditu 60.000 euro baino gehiago eskuratu, dirulaguntza guztiak zenbatuta (8.1 eta 8.2 atalak), BEZa barne.

Ikastetxe batek aurkeztutako eskaera guztien dirulaguntzen zenbateko osoa 60.000 eurotik gorakoa bada (BEZa barne), lehenengo eta behin helduko zaie hezkuntza espazioen irisgarritasun unibertsalaren baldintzak hobetzearekin lotutako jarduketei (8.2 atala), eta bigarrenik 8.1 atalean sartutakoei, non ez den, Hezkuntza Departamentuaren iritzi teknikoaren arabera, alderantziz egin behar, irisgarritasun unibertsaleko jarduketak direnean, presako esku-hartze saihestezin baten ondorio ez direnak, eraikineko segurtasunari dagozkion jarduketen aurretik. Apartatu bakoitzaren barnean, puntuaziorik handiena lortu dutenak lehenetsiko dira, gehieneko zenbatekora iritsi arte.

Guztirako puntuazioan berdinketa gertatuz gero, ordenatuko dira ikastetxean jardun eta %33tik gorako desgaitasuna dutenen kopuruaren arabera, handienetik txikienera, kopuru horretan sartuz ikasleak, irakasleak eta irakasle ez direnak.

Berdinketak iraunez gero, lehentasuna 2022-2023 ikasturtean matrikula handiena izan duen ikastetxeari emanen zaio.

9.–Ebaluazio Batzordea.

Aurkeztuko diren eskaerak aztertu behar dituen batzordeak kide hauek izanen ditu: Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu lana eginen duena, Obren Ataleko burua, Obren Ataleko teknikari bat eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikari bat (arlo juridikokoa).

10.–Deialdia ebaztea.

Deialdia norgehiagokako araubidearen bidez ebatziko da, 8. oinarriko baremoak erabiliz lortutako puntuazioaren arabera, aurrekontuko dirua agortu arte 8. oinarriko bi ataletako bakoitzean.

Laguntzak eman eta jakinarazi ondoren, uko egiten bazaie edo frogatutako gastuaren zenbatekoa diruz lagundutako inbertsioa baino txikiagoa bada, soberakina azken onuradunari onetsitako eskaerarako izanen da lehenik, behar adinako kreditua egotera legokiokeena baino laguntza txikiagoa esleitu bazaio.

Bigarrenik, lehentasunen hurrenkeran, onetsita egon arren aurrekontuan diru nahikorik ez egoteagatik diruz lagundu ezin izan diren eskaeretarako, baldin eta obrak 2023ko irailaren 30ean bukatuta badaude (egun hori barne) eta dagokien gastua 2023ko urriaren 20a baino lehen justifikatu bada (egun hori barne).

Ikastetxeen irisgarritasun unibertsala hobetzeko aurkeztutako eskaerei (8.2 atala) heltzeko aurrekontuko kontsignazioa agortzen ez bada, zenbateko erabilgarria deialdiaren 8. oinarriko 8.1 atalean aurkeztutako gainerako eskaerei heltzeko erabiliko da, eta alderantziz.

Dirulaguntzak emateko eta eskaerak ezesteko ebazpena Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak onetsiko du, aurrez ebaluazio batzordeak proposaturik. Ebazpen hori eskaerak aurkezteko adierazi den epea bukatu eta hurrengo hiru hilabetean emanen du. Emandako dirulaguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian argitaratuko dira (www.nafarroa.es/eu/), adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

11.–Dirulaguntzen ordainketa.

Dirulaguntza hauek 2023rako gastu aurrekontuan "Obrak udal jabetzako ikastetxeetan" kontzepturako ezartzen den partidaren kargura ordainduko dira, kreditu nahikoa baldin badago, modu hauetako batean:

1. Ordainketa bakarra obrak bukatzen direnean.

2. Ordainketa partzialak, eskema honen arabera:

• %25, kontratistari ordaindu zaizkion obra ziurtagiriek aurreikusitako aurrekontuaren %25 gainditu dutenean.

• %50, kontratistari ordaindu zaizkion obra ziurtagiriek aurreikusitako aurrekontuaren %75 gainditu dutenean.

• Gainerako %25a, obrak bukatutakoan, justifikatu ondoren.

Ematen diren kopuru horiek guztiak jasotzeko nahitaezkoa izanen da obrak bukatuta egotea 2023ko irailaren 30ean (egun hori barne) eta frogagiriak aurkeztea 2023ko urriaren 20a baino lehen (egun hori barne). c.2 puntuan aurreikusitako jarduketetan, salbuespen gisa eta igogailua/jasogailuaren kontratazioa eta emateko epea justifikatu ondoren, instalazioa 2023ko azaroaren 15era arte egiten ahalko da (egun hori barne) eta frogagiriak 2023ko azaroaren 24ra arte aurkezten ahalko dira (egun hori barne).

Dokumentazioa Nafarroako Gobernuko Justifikazio Erregistroan aurkeztu beharko da, esteka honen bitartez:

https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2003247

Dirulaguntzaren ordainketari ekiteko ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. Ordainketa bakarraren ordainketa tramitatzeko dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Egin den esku-hartzearen faktura edo fakturak.

b) Obren ziurtagiriak, zuzendaritza fakultatiboak –halakorik badago– eta enpresa adjudikaziodunak sinatua.

c) Egindako ordainketaren frogagiria.

d) Udal edo kontzejuko idazkariaren ziurtagiria, honako honi buruz:

d.1) Obrak funts berekien bidez finantzatzeari buruz (edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuen bidez); hor, zenbatekoak eta funtsen jatorria jasoko dira, eta nola aplikatu diren, eta hala badagokio, horien bateragarritasunari eta kostua edo baimendutako gehieneko intentsitatea ez gainditzeari buruzko erabakia. (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 16.3 eta 27.4 artikuluak).

d.2) Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak betetzeari buruz, obra gauzatzeagatik izandako gastu diruz lagungarria 40.000 eurotik gorakoa bada, edo emandako aholkularitza 15.000 eurotik gorakoa bada (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1.ñ eta 28.3 artikuluak).

d.3) Obren amaierari buruz, edo, hala ez bada, dirulaguntzaren xedeko aurreikusitako zatia amaitzeari buruz. Horren ordez, harrera-akta ere aurkezten ahalko da, honako hauek sinatua: zuzendaritza fakultatiboa, halakorik balego, jabea (udala edo kontzejua) eta enpresa adjudikazioduna.

e) Teknikari eskudun batek sinatutako ziurtagiria, egindako obrak gauzatzean arlo horretako indarreko araudia bete dela egiaztatzen duena. 8.2 atalaren babesean egindako jarduketetan, aurkeztu beharko da teknikari eskudun batek sinatutako ziurtagiria, irisgarritasun unibertsalaren arloko indarreko araudia bete dela egiaztatzen duena, araudi hori betetzeko hartutako neurriak behar bezala arrazoituta.

f) Egindako jarduketaren azken planoak eta argazkiak, bai eraikuntza prozesuarenak, bai amaierakoak.

g) Adierazpena honi buruz (II. eranskineko ereduaren arabera):

g.1) Onuradunak azpikontrataziorik egin duen ala ez, deialdiaren 12. oinarriko 1. puntuarekin bat, eta azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoarekin bat.

g.2) Publizitate betebeharrak bete izana, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta deialdi honen 12. oinarriko 1. puntuan ezarritakoaren arabera.

g.3) Gardentasun betebeharra betetzea, 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 22. artikuluan araututako publizitate aktiboari dagokionez; jasoko da Interneteko zer helbidetan argitaratu den emandako dirulaguntzari dagokion dokumentazioa.

2. Ordainketa zatitua tramitatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) %25eko eta %50eko ordainketaren kasuan, zuinketa-akta aurkeztu beharko da, zuzendaritza fakultatiboak, halakorik badago, jabeak (udala edo kontzejua) eta enpresa adjudikaziodunak sinatua, edo, halakorik ezean, udalak emandako agiria, obrak hasi direla ziurtatzen duena. Horrez gain, aurreko puntuko a), b), c), d.1), d.2) eta e) ataletan adierazitako agiriak ere aurkeztu beharko dira.

b) Gainerako %25a ordaintzeko, a, b), c) eta d.3) ataletan adierazitako agiriak.

12.–Onuradunek bete beharrekoak.

12.1. Obrak gauzatzea.

Obren finantzaketaren berri emanen da obretan publizitate kartel bat jarriz. Kartelean finantzaketa publikoa dela adierazi beharko da.

Erakunde onuradunek dirulaguntzaren xede diren obrak osorik egiteko azpikontratazioa egin dezakete hirugarrenekin. Nolanahi ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.

Obrek hasita egon beharko dute 2023ko irailaren 1a baino lehen. Data horren aurretik hasi ez badira, toki erakundeek Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari adierazi beharko diote espresuki uko egin dietela kasuan kasuko dirulaguntzei, eta horren arrazoiak eman.

Dirulaguntzaren xedeko inbertsioen gaineko kostu-gehikuntzak toki erakunde onuradunak hartuko ditu bere gain.

Obren azken kostua diruz lagundutako aurrekontua baino txikiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa murrizketaren arabera gutxituko da.

Oinarrietan xedatuta ez dagoen guztirako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio eta, onuradunaren betebeharrei dagokienez, haren 9. artikuluan xedatutakoari.

12.2. Gardentasun betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek, baldin eta gardentasun betebeharra konplitu behar badute Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 2. artikulua aplikatu beharrez, 11. artikuluan ezarritako gardentasun betebeharrak konplitu beharko dituzte, foru lege horren 22. artikuluan araututako publizitate aktiboari dagokionez.

13.–Bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Deialdi honetan arautzen diren laguntzen onuradun diren toki erakundeek beste administrazio, erakunde eta organismo (publiko edo pribatu) batzuen dirulaguntzak hartzen ahalko dituzte, edonolakoak eta helburu edo xede berekoak izanik ere, guztira proiektu bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100 gainditzen ez badute, BEZa barne.

Deialdi honen kargura jasotako ekarpena, beste organismo publiko edo pribatuetatik datozen laguntzei gehituta, inbertsioaren kostu osoa baino handiagoa bada, lehenbizikoa murriztuko da, kostu horrekin bat etorri arte.

14.–Ikuskapen bisitak.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko teknikariek bidezkotzat jotzen dituzten ikuskapen guztiak egin ditzakete, hala obra horiek egiten ari direnean nola bukatu ondoren. Dirulaguntzen onuradun diren toki erakundeak beharturik daude obretan sartzen uztera eta eskatzen zaizkien obrei buruzko agiriak ematera.

15.–Deialdi honen oinarri arautzaileetan ezartzen dena ez betetzea.

Datuen faltsukeria frogatuak, datuak ezkutatzeak edo dirulaguntzaren helburua aldatzeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan ezarri diren zehapenak ekar ditzake.

Formazko alderdiak ez betetzeak ekar dezake dirulaguntzaren zati bat itzuli behar izatea. Funtsezko alderdiak ez betetzeak, berriz, ekar dezake dirulaguntza osorik itzuli behar izatea, hori guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoenaren arabera.

Nafarroako toki erakundeei ordaindutako dirulaguntzak itzuli behar direnean, itzuli beharreko kopurua banaketa kontuan kargatzen ahalko da.

I. ERANSKINA

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDUA,
ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTEKOA

........................................................................................................................ jaunak/andreak ........................................................... NAN/IFZ ..........................................................., zeina baita ........................................................... eta honako udal edo kontzeju (ezabatu behar ez dena) honen ordezkaria den aldetik: ...................................................................................................................... (Nafarroa).

Jarduketa hau gauzatzeari dagokionez:

.........................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

BERE ERANTZUKIZUNPEAN HONAKO HAU ADIERAZTEN DU:

a) Dirulaguntzaren xedeko lokalak irakaskuntza publikoari lotuko zaizkio obra amortizatzeko bide emanen duen epean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluari jarraikiz.

b) Toki erakundeak konpromisoa hartzen du bere gain hartzeko dirulaguntzaren xede diren eskola instalazioen geroko funtzionamendu eta mantentze gastuak, dagokion neurrian.

c) Toki erakundeak konpromisoa hartzen du ikastetxe ukituen berezko erabiltzaileak (irakasle eta ikasleak) behin-behineko lokaletara lekualdatzeko gastuak bere gain hartzeko, obrek dirauten bitartean, baita, beharrezkoa balitz, horien alokairuaren gastuak ere bai.

d) Toki erakundeak eskatu edo lortu ditu deialdi honen xedea finantzatzeko bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak............. BAI □ EZ □

Baiezkoan, aipatu behar da zer erakunderi eskatu edo zer erakundetatik lortu diren deialdi honen xedea finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideak, baita haien zenbatekoa ere.

.........................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

………………..(e)n, ……….(e)ko ………............…. aren ………(e)(a)n

ESKATZAILEAREN SINADURA

Eskaera aurkezteak berekin dakar toki erakundeek deialdi honetan adierazitako oinarri arautzaileak betetzea

OBREN ATALA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDUA,
DIRULAGUNTZA ORDAINTZEKO AURKEZTEKOA

........................................................................................................................ jaunak/andreak ........................................................... NAN/IFZ ..........................................................., zeina baita ........................................................... eta honako udal edo kontzeju (ezabatu behar ez dena) honen ordezkaria den aldetik: ...................................................................................................................... (Nafarroa).

Jarduketa hau gauzatzeari dagokionez:

.........................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

BERE ERANTZUKIZUNPEAN HONAKO HAU ADIERAZTEN DU:

a) Onuradunaren azpikontratazioari dagokionez, bete egin dela deialdiaren 12. oinarriko 1. puntuan ezarritakoa, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez.

b) Publizitate betebeharrak bete direla, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta deialdi honen 12. oinarriko 1. puntuan ezarritakoaren arabera.

c) Gardentasun betebeharra bete dela, 11. artikuluan ezarritakoaren arabera publizitate aktiboari dagokionez, zeina arautu baita Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 22. artikuluan. Interneteko helbide honetan argitaratu dela emandako dirulaguntzari dagokion dokumentazioa:

.........................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

……………….. (e)n, ………. (e)ko …………. aren ……… (e)(a)n.

ESKATZAILEAREN SINADURA

OBREN ATALA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F2300282