18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKAKO KONTZEJUA

Deialdia, 2023an dirulaguntzak emateko hezkuntza gastuetarako eta kirol materialerako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 670322.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/670322).

Argitara ematen da dirulaguntzen deialdia, 2022-2023 ikasturtean (ikasturte osoa) eta 2023-2024 ikasturtean (2023ko abenduaren 15era arte) sortutako gastuetarako.

Deialdi honi dagokion aurrekontu-aplikazioa 2023ko aurrekontuetako 1 2318 48000 partida da (Osasun eta hezkuntza gastuak), eta 4.000 euroko zuzkidura du.

Ematen diren laguntza motak:

–18 urtetik beherakoentzako kirol-materiala erostea, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko 2022-2023 ikasturtean (ikasturte osoa) eta 2023-2024 ikasturtean (2023ko abenduaren 15era arte).

Diruz lagundu daitezkeen beste kontzeptu batzuk (adin guztiak):

–Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatzea 2022-2023 ikasturterako (urte osoa) eta 2023-2024 ikasturterako (irailetik 2023ko abenduaren 15era arte).

2.2.1.–Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatzea 2022-2023 ikasturtean (urte osoa) eta 2023-2024 ikasturtean (irailetik 2023ko abenduaren 15era arte).

Artikan, 2023ko urtarrilaren 12an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2300651