18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2023ko urtarrilaren 13ko 13/2023 Ebazpenaren bitartez, onetsi da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere arituko dena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako (2022ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa).

Izangaiei jakinarazten zaie azterketa 2023ko urtarrilaren 30ean eginen dela, 10:00etan, Castejongo Kultura Etxeko 6. aretoan (Julián Gayarre kalea z.g.; sarrera, oinezkoendako atetik).

Castejonen, 2023ko urtarrilaren 13an.–Alkateordea, Julia Manrique España.

Iragarkiaren kodea: L2300727