18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntean funtsezko aldaketa egiteko prozeduraren nahitaezko fasea. Sustatzailea Díaz Korachkina da.

Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da eskura dagoen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espediente mota

Jendaurreko informazioa eta kontsultak (ingurumen baimen bateratua eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa)

Espedientearen kodea

0001-0060-2022-000003

Hasiera eguna

2022/12/20

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 10.12 taldea

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / Zentroa ez dago sartua

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / Zentroa ez dago sartua

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 1.a) 3.a taldea

Instalazioa

Zerri-gizendegia

Titularra

DÍAZ KORACHKINA

Zentroaren zenbakia

3106709056

Tokia

14. poligonoa, 705. eta 710. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 631.683,000 eta Y: 4687671,000

Udalerria

ZARRAKAZTELU

Proiektua

Zerri-gizendegia (dagoen instalazioa handitzea, 1250 buru izatetik 2500 izatera)

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Ikusgai dagoen dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua

–Ingurumen inpaktuaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2022ko abenduaren 22an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2217560