18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Guardian" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta bere ebakuazio-azpiegiturak, Corellako udal-mugartean. Espedientea: 5005-CE.

Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Eskatzailea: Suno Energía 5, SL.

–Xedea: Jendaurreko informazioa, proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratzea lortzeko.

–Instalazioen deskribapena: "Guardian" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 37,17 Mw-ekoa, eta bere ebakuazio-azpiegiturak, Corellako udal-mugartean.

–Organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-opd-5005-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

"GUARDIAN" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA ETA BERE
EBAKUAZIO-AZPIEGITURAK (5005-CE espedientea)

Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda

Corellako udal-mugartea.

TITULARRA

JABETZA

KATASTROKO DATUAK

LURZATIAK

EUSKARRIAK

LURGAINA

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erref.

Lur mota /
Laborea

Euskarri

zk.

Okupazioa

(m²)

Linearen

luzera

(m)

Lurgaineko azalera

(m²)

Aldi baterako okupazioa

(m²)

Sarbide

zortasuna

(m²)

Bodegas Ontañon SL

17

188

310000000001151216WF

19,1

160,79

Corellako Udala

17

189

310000000001151217EG

1A

42,285

84,13

643,45

500

73,65

Bodegas Ontañon SL

17

190

310000000001474426OZ

2B

49,065

172,28

1424,11

500

121,95

Iragarkiaren kodea: F2300463