18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1349E/2022 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Urdazubiko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 4. poligonoko 74. lurzatiari eragiten dio eta Jose Luis Gómez Sernak sustatu du.

Honen bidez, Urdazubiko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten da, 4. poligonoko 74. lurzatiari eragiten diona, Jose Luis Gómez Sernak sustaturik.

Udalak 2022ko irailaren 30ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean jarri zen iragarki bat argitaratuz 2022ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ekoan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren helburua hiri-lurzoru finkatua handitzea da, 4. poligonoko 74. lurzatiari 566,51 m² gehituz, lurzati mugakidean dagoen eraikinaren beheko solairua handitu ahal izateko (Nikolaurena etxea).

Aldaketak berekin dakar eremu horren sailkapena aldatzea, produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatua izatera igaroko baita, eta UC2 izeneko arean sartzea. Eremu horretan ez da ingurumen balio garrantzitsurik identifikatu.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Urdazubiko Udal Planaren aldaketa egituratzaile baten gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten da, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 4. poligonoko 74. lurzatiari eragiten dio, eta Jose Luis Gómez Sernak sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Urdazubiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 22an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2217562