18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

162/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zer lanpostutan sartzeko eskatuko den Espainiako nazionalitatea izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2022ko lan publikoaren eskaintza partzialean, zehazki, 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokion lan eskaintzan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen du Europar Batasuneko beste estatuetako kide diren herritarrak espainiarren baldintza berberetan sartzen ahalko direla lanpostu publiko guztietan, salbu eta aginte publikoan zuzenean edo zeharka parte hartzea eratxikita dutenetan eta Estatuaren edo Administrazio Publikoen interesak gordetzeko helburua duten funtzionarioen kasuan. Nafarroako Administrazio Publikoek finkatuko dute, nork bere eskumenen esparruan, zer lanpostutan ezin izanen diren sartu Europar Batasuneko beste estatuetako herritarrak.

Hori dela eta, abenduaren 14ko 114/2022 Foru Dekretuaren bidez, 2022ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horrek, bere 4. artikuluan, ahalmena ematen dio Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ebazpen baten bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautaproben deialdiak onetsi baino lehen, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

Adierazitakoarekin bat, bidezkoa da zehaztea, lan publikoaren eskaintza partzial horri dagokionez, zer lanpostutan sartzeko eskatuko den Espainiako nazionalitatea izatea, kontuan harturik ahal publikoak betetzea eratxikita dutela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren interesak zaintzeko helburua duten eginkizunak direla.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zehaztea ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2022ko lan publikoaren eskaintza partzialari dagokionez, zehazki, 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokion lan eskaintzari dagokionez, lanpostu hauetan sartzeko beharrezkoa izanen dela Espainiako nazionalitatea izatea:

–Nafarroako Foruzaingoko agentea.

–Suhiltzailea.

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.

–Ogasuneko teknikaria.

–Basozaina.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2300767