2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Zurgindegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko iragarki-taulan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua; foru lege horrek arautu zituen ingurumenean eragina duten jarduerak).
Kontsultatzeko esteka: https://sedeelectronica.berriozar.es/wp-content/uploads/2023/08/Proyecto-web-carpinteria.pdf
Sustatzailea: Eneko Fernández de Aguirre Bengoetxea.
Tokia: Zortziko kalea 4, behea.
Jarduera: zurgindegia.
Berriozarren, 2023ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2312061