179. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Estetika klinika

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko iragarki-taulan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua; foru lege horrek arautu zituen ingurumenean eragina duten jarduerak).

Kontsultatzeko esteka: https://sedeelectronica.berriozar.es/wp-content/uploads/2023/08/Proyecto-Consulta2.pdf

Sustatzailea: Natalia Butucea Butucea.

Tokia: Etxaburua kalea 19-21.

Jarduera: Estetika klinika.

Berriozarren, 2023ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2312060