179. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

108/2023 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio-baimena ematen baita "Reponteciación Montes del Cierzo II" haize-parkea izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako, Tuterako udal-mugartean, eta onura publikokoa zehazki deklaratzen baita.

1.–Eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera, bai eta onura publikokoa zehazki deklaratzekoa ere.

Aplikatuz Nafarroako haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 3. eta 14. artikuluetan xedatutakoa, Eólica Montes de Cierzo SLUk, 2023ko maiatzaren 17an, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikokoa zehazki deklaratzea eskatu zuen "Repotenciación Montes de Cierzo II" haize-parkerako eta haren transformazioko eta energia ateratzeko azpiegituretarako, Tuterako udal-mugartean. Haize-parkea bost haize-sorgailuk osatuko dute (bakoitza 6,6 MW-eko potentziakoa) eta guztira 33 MW-eko potentzia izanen du.

Eskaerarekin batera emandako dokumentazio teknikoaren arabera, honako hauez osaturik dago "Repotenciación Montes de Cierzo II" haize-parkearen exekuzio proiektua:

–SG 6.6-170 modeloko bost haize-sorgailu, 170 metro diametroko errotorea, 105 m-ko altuea abatzaaino eta bakoitzak 6,6 MW-eko potentzia dutenak; hau da, guztira, 33 MW-eko potentzia izanen dute instalatuta.

"Repotenciación Montes de Cierzo II" haize-parkea

UTM ETRS89 30 N Eremua Koordenatuak (EPSG:25830)

Izena

x

y

MCII-01

604.126

4.659.193

MCII-02

604.447

4.659.439

MCII-03

604.574

4.659.694

MCII-04

604.885

4.659.897

MCII-05

605.234

4.660.034

–Sarbideak eta haize-sorgailuen eta "Pedro Gómez" 20/66 kV-eko transformazio azpiestazio elektrikoaren arteko lurpeko linea elektrikoak, 20 kV-ekoak.

–Lehendik dagoen "Pedro Gómez" transformazio azpiestazio elektrikoa, 20/66 kV-ekoa, egokitu eginen da, "Repotenciación Montes de Cierzo II" haize-parkean sortutako energia ateratzeko.

–Energia ateratzeko 66 kV-eko lurpeko linea, 5.700 metroko luzera daukana gutxi gorabehera. "Pedro Gómez" transformazio azpiestazio elektrikoa eta zentro kolektorea lotzen ditu.

–GIS teknologiako zentro kolektore bat, 66 kV-ekoa, lehendik dagoen "La Cantera" transformazio azpiestazio elektrikoaren inguruan (promotore-azpiestazioa). "Repotenciación Montes de Cierzo II" eta "Volandín" haize-parkeetan sortutako energia biltzen du.

–Energia ateratzeko 66 kV-eko lurpeko linea, 150 metroko luzera daukana gutxi gorabehera. Zentro kolektorea eta "La Cantera" transformazio azpiestazio elektrikoa lotzen ditu.

Orobat, haize-parkea instalatzeko, beharrezkoa izanen da "Montes de Cierzo I" eta "Montes de Cierzo II" haize-parkeetako zenbait azpiegitura eraistea. Horregatik, sustatzaileak aurkeztu duen dokumentazioaren barnean dago dagokion eraispen plana. Parke horietako gainerako azpiegiturek komertzialki jarduten jarraituko dute harik eta horiek erabat eraitsi arte. Hain zuzen, "Repotenciación Montes de Cierzo I" eta "Repotenciación Montes de Cierzo" haize-parkeak eraikitzearekin bat eraitsiko dira.

2.–Ingurumenaren arloko eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei egindako kontsultak.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 46/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eman zitzaion Eólica Montes de Cierzo SLUri energia elektrikoa ekoizteko "Repotenciación Montes de Cierzo II" haize-parkearen instalaziorako (32 MW-koa) eta haren transformazioko eta energia ateratzeko azpiegituretarako, Tuterako udal-mugartean (ebazpena 2023ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16kan). Dena den, baimena eman zen honako xedapen hauetan ezarritako baldintzak betetzearen menpe: Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpena (ondoren, irailaren 9ko 915E/2022 Ebazpenaren bidez zuzendua) eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 14ko 148E/2023 Ebazpena.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluko 1. apartatua betez, 2023ko maiatzaren 19an maiatzaren 17an jasotako dokumentazioaren kopia igorri zitzaien ingurumenaren eta lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duten organoei, egiazta zezaten proiektuak betetzen zituela ingurumen tramitearen eta hirigintza baimenaren gaineko ebazpenak, aurretiazko administrazio-baimena dela-eta emandakoak.

Hona hemen bi kontsulta horiei emandako erantzunen edukia eta analisia.

–Ingurumen Eraginaren Atala.

Ingurumen Eraginaren Atalak 2023ko ekainaren 8an emandako txostenaren arabera, aurkeztutako proiektuak bete egiten du Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpenean (ondoren, irailaren 9ko 915E/2022 Ebazpenaren bidez zuzendua) ezarritakoa. Dena den, honako hau dio 3. baldintzaren gainean ("Hegaztiak detektatzeko sistema automatikoak instalatzeko betebeharra"): "Aurkeztutako Ingurumena Zaintzeko Planean eta parkearen exekuzio proiektuan, sustatzaileak baldintza hori betetzeko konpromisoa hartu du, eta 3Dobserver gailua aukeratu du horretarako. Sustatzaileak, haize-sorgailuak eraiki eta martxan jartzearekin batera, aurreikusita izan beharko du talken aurkako sistemen hornikuntza eta instalazioa. Ingurumenaren zaintza eta jarraipen planean, besteak beste, zenbait neurri sartu beharko dira, instalatutako talken aurkako sistemaren inplementazioa kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko eta eraginkorra den ebaluatzeko".

–Eólica Montes de Cierzo SLUren erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenean jasotakoarekin. Orobat, jakinarazi du haize-sorgailu guztietan jarriko duela monitorizazio sistema automatiko bat, haize sorgailuak geldituko dituena hegaztiren batek haien kontra talka eginez gero. Horretarako, bada, hegaztiak detektatzeko gailuak instalatuko dira (haren eraginkortasuna frogaturik egonen da, Ingurumena Zaintzeko Planean adierazitakoarekin bat), xedatutakoa betetzeko behar bezainbeste gailu instalatu ere. Izan ere, ez da nahitaez bat jarri behar haize-sorgailu bakoitzean, taldean lan egiten dute eta.

–Lurraldearen Antolamenduaren Atala.

2023ko ekainaren 20ko idazkian, Lurraldearen Antolamennduaren Atalak hau jakinarazi zuen: "Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 14ko 148E/2023 Ebazpenak babesten du proposamena".

3.–Jendaurreko informazioa eta kontsulten tramitea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoa betetze aldera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen, 30 egun baliodunez, Eólica Montes de Cierzo SLUren eskaera eta dagokion dokumentazioa (dokumentu teknikoa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda), iragarkia argitara emanda honakoetan: 2023ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6koan, eta 2023ko ekainaren 7ko Diario de Navarra egunkarian. Era berean, Tuterako Udalari ere bidali zitzaion eskaera, ediktuen taulan jar zezan.

Ez da alegaziorik jaso.

Era berean, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluko 2. apartatuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako erakunde hauei kontsulta egin eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

ZK.

DATA

Tuterako Udala

-

Ondare Arkitektonikoaren Atala

1

2023-05-22

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

2

2023-05-22

Enagás Transporte SAU

7

2023-06-29

Nafarroako Ubidea SA (CANASA)

3

2023-05-23

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

-

Red Eléctrica de España SAU

6

2023-06-19

Enel Green Power España SLU

-

Río Ebro Renovables SL

-

Molinos de la Rioja SAU

4

2023-05-26

Opdenergy Holding SA

5

2023-06-14

Eólica Cascante SL (Grupo Enhol)

-

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Eólica Montes de Cierzo SLU enpresari helarazi zizkion jasotako txostenak, hamabost eguneko epean oniritzia eman ziezaien edo egokitzat jotzen zituen eragozpenak jar zitzan.

Txosten horien edukia eta analisiak eta haiei emandako erantzunak ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.

4.–Eraikitzeko administrazio-baimena emateko eta onura publikokoa zehazki deklaratzeko proposamena.

Aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondotik, eta Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala bete dela, eta proposatzen du Eólica Montes de Cierzo SLU enpresari eraikitzeko administrazio-baimena ematea "Repotenciación Montes de Cierzo II" haize-parkea izeneko energia elektrikoa ekoizteko 33 MW-eko instalaziorako, eta onura publikokoa zehazki deklaratzea.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Eraikitzeko administrazio-baimena ematea Eólica Montes de Cierzo SLUri energia elektrikoa ekoizteko "Repotenciación Montes de Cierzo II" haize-parkearen instalaziorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Tuterako udal-mugartean. Instalazioa 33 MW-koa da, eta bost haize-sorgailuk osatzen dute.

2. Ixteko administrazio-baimena ematea Eólica Montes de Cierzo SLUri , azpiegitura zehatz batzuk eraisteko "Montes de Cierzo I" eta "Montes de Cierzo II" haize-parkeetan, bat etorriz sustatzaileak aurkeztutako eraispen planean jasotakoarekin.

3. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

4. Obrak egiteko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea.

5. Aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira instalazioak, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Proiektua gauzatu ondoren, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du, eta Nafarroako haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu.

7. Instalazio hori onura publikokoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ebazpen honen II. eranskinean ageri da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera eta Ondare Historikoaren Zerbitzura.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Eólica Montes de Cierzo SLUri, Enagás Transporte SAUri, Nafarroako Ubidea SAri (CANASA), I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Enel Green Power España SLUri, Río Ebro Renovables SLri, Molinos de La Rioja SAUri, Opdenergy Holding SAri, Red Eléctrica de España SAUko lineen zaintzarako eta sareko sarbiderako departamentuei eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Tuterako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 17an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. txostena.–Ondare Arkitektonikoaren Atala.

2023ko maiatzaren 22ko txostenean, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi du "ez dagoela ukipenik" atal horri dagokionez.

2. txostena.–Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.

2023ko maiatzaren 22ko txostenean, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak, instalazioak ukitzen ahal dituen aztarnategi arkeologikoei dagokienez, adierazi du jarraipen arkeologikoa egin behar dela lur azpikoa kentzea ekartzen duten obra guztietan "El Portillo II" (09-31-232-0031 kodea) eta "Valdecuco" (09-31-232-0034) aztarnategietan, eta baldintza zehatz batzuk ezarri ditu.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin.

3. txostena.–Nafarroako Ubidea SA (CANASA).

2023ko maiatzaren 23an, Nafarroako Ubidea SAk (CANASA) adierazi du ez diola inolako eragozpenik jartzen proiektuari.

4. txostena.–Molinos de la Rioja SAU.

2023ko maiatzaren 26ko txostenean, Molinos de la Rioja SAUk adierazi du "LAAT Alcarama-La Serna 220 kV" goi-tentsioko linea elektrikoaren titularra eta jabea dela. Hain zuzen, proiektu honetako ebakuazio linearekin gurutzatzen da lur azpian, eta horregatik eskatzen du azpiegitura berriak bete dezala Goi-tentsioko linea elektrikoetako erregelamenduaren ITC-LAT 06 jarraibidean ezarritakoa. Orobat, eskatzen du linea eraikitzen hasi aurretik sustatzailea haiekin jar dadila harremanetan, onetsitakoa bete den ikusteko, lanak nola planifikatu diren gainbegiratzako eta, amaieran, lanak nola gauzatu diren egiaztatzeko.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin, eta bete eginen dituela jarritako baldintza teknikoak.

5. txostena–Planta Solar OPDE 40 SL (Opdenergy Holding SA).

2023ko ekainaren 14ko idatziaren bidez, Planta Solar OPDE 40 SLk 2023ko martxoaren 2an emandako erantzuna berretsi du (maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa aplikatu beharrez egindako kontsulten harira emandako erantzuna), hots, ados dagoela izapidetzen ari den gurutzatzearekin (proiektuaren ebakuazioa linea eta "SET Sangorrín - SET La Serna Promotores" 220 kV-eko goi tentsioko lurpeko linea gurutzatuko dira), baldin eta ezarritako baldintzak betetzen badira. Hain zuzen, baldintza horiek gogorarazi ditu aipatu idazkian.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin, eta bete eginen dituela jarritako baldintza teknikoak.

6. txostena.–Red Eléctrica de España SAU

2023ko ekainaren 19ko txostenean, Red Eléctrica de España SAUk adierazi du ez diela inolako eragozpenik jartzen haize-parkeari, 20 kV-eko lur azpiko lineari eta 66 kV-eko zentro kolektoreari. Aitzitik, 66 kV-eko lur azpiko lineari dagokionez, zenbait baldintza ezarri ditu, kanalizazioa hurbil baitago etorkizuneko "La Serna-Magallón" 400 kV-eko linearen 10. euskarritik (linea hori proiektu fasean dago).

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin eta berretsi du baldintzak beteko dituela. Hortaz, linearen trazadura ahal den neurrian egokituko du, bi azpiegituren arteko distantzia ahalik eta handiena izan dadin lortzeko.

7. txostena.–Enagás Transporte SAU.

2023ko ekainaren 29ko txostenean, Enagás Transporte SAUk sustatzaileak bete beharreko zenbait baldintza orokor eta partikular adierazi ditu. Baldintza horiek lotuta daude lur azpiko ebakuazio linea "Bartzelona-Bilbo-Valentzia" gasbidearekin gurutzatzeak eragin ditzakeen ukipenekin.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin, eta bete eginen dituela jarritako baldintza teknikoak.

II. ERANSKINA.–"REPOTENCIACIÓN MONTES DE CIERZO II" HAIZE-PARKEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

HAIZE-PARKEA

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA

UKIPENAK (m²)

Jabari osoa

Bide-zortasuna

Garraioaren lurgain zort.

Haize-sorgailuaren lurgain zort.

Aldi baterako okupazioa

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Jabea

Zimenduak

Plataforma iraunkorra

Aldi baterako plataforma

Bidea

Zanga

Tutera

44

075

310000000001383322RI

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

1649,44

662,41

18212,94

1238,11

1934,86

Tutera

44

222

310000000002283198UZ

Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*)

851,27

2753,88

4617,55

2079,40

610,99

18720,17

1150,70

1963,90

Tutera

44

078

310000000001383325UA

Tuterako Udalaren herri-lurrak

116,15

913,30

4786,10

2378,89

1040,12

10368,22

1500,19

2983,21

Tutera

44

210

310000000001383455IS

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

996,38

37,95

0,00

18,17

31,86

7,82

Tutera

44

081

310000000001383328PF

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

942,17

19,10

0,00

158,08

55,89

Tutera

44

080

310000000002352235DJ

Tuterako Udalaren herri-lurrak

158,68

115,10

773,54

482,92

295,69

10605,66

305,42

1782,31

Tutera

44

217

310000000002283197YB

Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*)

455,89

1476,69

3644,64

1937,44

587,65

7876,94

644,12

1742,04

Tutera

44

079

310000000001383326IS

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

234,00

2914,00

2347,36

550,63

2490,70

1039,35

1673,98

Tutera

44

064

310000000001383312BQ

Tuterako Udalaren herri-lurrak

530,78

1754,12

2565,01

596,50

268,60

11159,94

326,08

782,67

Tutera

44

077

310000000001383324YP

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

949,20

183,80

111,92

3661,85

51,09

353,19

Tutera

44

230

310000000001383471KX

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

352,54

498,61

0,00

117,09

943,58

Tutera

44

218

310000000001383461AG

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

117,75

1879,83

370,74

245,94

3067,07

184,74

717,23

Tutera

44

076

310000000001383323TO

Tuterako Udalaren herri-lurrak

172,40

428,89

0,00

0,00

0,00

3584,54

0,00

24,31

Tutera

44

213

310000000001383458AG

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

658,69

189,60

0,00

338,08

569,11

Tutera

44

212

310000000001383457PF

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

653,23

716,99

219,74

0,00

298,95

658,62

Tutera

44

214

310000000001383459SH

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

478,65

150,21

0,00

156,55

450,81

Tutera

44

082

310000000001383329AG

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

405,91

134,03

0,00

266,45

405,85

Tutera

44

231

310000000001383472LM

Tuterako Udalaren herri-lurrak

77,13

152,12

814,33

170,43

96,03

2302,29

158,52

286,89

Tutera

44

219

310000000001383462SH

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

108,17

81,09

0,00

0,00

303,79

Tutera

44

228

310000000001383470JZ

Tuterako Udalaren herri-lurrak

185,39

404,29

0,00

228,65

20,12

1345,09

116,13

140,15

Tutera

44

084

310000000001383331PF

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

294,79

0,00

0,00

129,03

0,34

Tutera

44

229

310000000002370133SA

Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*)

0,00

0,00

0,00

14,03

0,00

0,00

0,19

2,74

Tutera

44

220

310000000001383463DJ

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

2,03

Tutera

44

085

310000000001383332AG

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

9,20

0,00

1321,13

22,73

0,00

Tutera

44

144

310000000001383390TO

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

246,76

0,00

0,00

87,51

0,00

Tutera

44

129

310000000001383375LM

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

24,32

0,00

0,00

77,21

0,00

Tutera

44

142

310000000001383388YP

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

0,36

0,00

0,00

5,76

0,00

Tutera

44

083

310000000001383330OD

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

622,32

0,00

0,00

214,91

0,00

Tutera

44

135

310000000001383381XE

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

17,36

0,00

0,00

47,02

0,00

Tutera

44

137

310000000001383383QT

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

1268,47

0,00

0,00

634,10

0,00

Tutera

44

233

310000000001383474ZW

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

158,82

0,00

0,00

140,89

0,00

Tutera

44

147

310000000001383393IS

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

921,44

0,00

0,00

421,21

0,00

Tutera

44

232

310000000001383473BQ

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

534,52

0,00

0,00

534,57

0,00

Tutera

44

134

310000000001383380ZW

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

121,71

0,00

0,00

52,73

0,00

Tutera

44

136

310000000001383382MR

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

142,85

0,00

0,00

67,44

0,00

Tutera

44

224

310000000001383466HB

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

29,82

0,00

1959,02

3,00

0,00

Tutera

44

133

310000000001383379MR

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

182,77

0,00

0,00

66,04

0,00

Tutera

44

140

310000000001383386RI

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

2,92

0,00

0,00

7,58

0,00

Tutera

44

148

310000000001383394OD

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

55,83

0,00

0,00

0,00

0,00

Tutera

44

223

310000000001383465GL

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

121,37

0,00

0,00

0,00

2975,81

0,00

0,00

Tutera

44

059

310000000001383307KX

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

4429,89

0,00

0,00

Tutera

44

063

310000000001383311LM

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

3403,79

0,00

0,00

Tutera

44

066

310000000001383314XE

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

2315,68

0,00

0,00

Tutera

44

087

310000000001383334DJ

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

477,25

0,00

0,00

Tutera

44

088

310000000001383335FK

Tuterako Udalaren herri-lurrak

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

53,08

0,00

0,00

Tutera

44

92380 (**)

2324492380001 (**)

108,48

216,69

34,63

652,83

126,74

3562,70

292,46

316,49

Tutera

44

92400 (**)

2324492400001 (**)

0,00

0,00

0,00

6594,05

15,99

0,00

5330,26

691,42

Tutera

44

92410 (**)

2324492410001 (**)

0,00

0,00

0,00

81,87

0,00

0,00

0,00

0,00

"PÉDRO GÓMEZ" TRANSFORMAZIOKO AZPIESTAZIO ELEKTRIKOA, 20/66 KV (EGOKITZAPENA)

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA

UKIPENAK (m²)

Jabari osoa

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Jabea

Azpiestazioa

Tutera

44

229

310000000002370133SA

Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*)

763,08

EBAKUAZIO AZPIEGITURAK: LUR AZPIKO LINEA (66KV) "LA CANTERA" TAEraino ETA ZENTRO KOLEKTOREA

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA

UKIPENAK

ZANGA

Lotune ganberak

Lurpeko zulatze horizontalerako sarrera eta irteerako putzuak

Lurpeko zulatze horizontalerako makineriaren eremua

Zentro kolektorea

Zentro kolektorerako sarbidea

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Lurzatiaren azal. (m²)

Katastroko erreferentzia

Jabea

Ukipen lineala (m)

Azalera (m²)

Zortasuna (m²)

Enum.

Behin betiko okupazioa (m²)

Azalera (m²)

Azalera (m²)

Azalera (m²)

Azalera (m²)

Tutera

44

92

111019

310000000001383339KX

Tuterako Udalaren herri-lurrak

3,98

7,96

23,92

Tutera

44

129

59319

310000000001383375LM

Tuterako Udalaren herri-lurrak

264,74

529,00

1584,39

Tutera

44

233

10855

310000000001383474ZW

Tuterako Udalaren herri-lurrak

36,29

72,57

217,9

Tutera

44

232

10237

310000000001383473BQ

Tuterako Udalaren herri-lurrak

22,15

31,91

117,32

C-06

27,70

Tutera

44

130

11272

310000000001383376BQ

Tuterako Udalaren herri-lurrak

21,54

43,09

129,28

Tutera

44

134

8234

310000000001383380ZW

Tuterako Udalaren herri-lurrak

98,92

197,84

593,59

Tutera

44

135

14065

310000000001383381XE

Tuterako Udalaren herri-lurrak

58,84

117,67

353,25

Tutera

44

132

29633

310000000001383378XE

Tuterako Udalaren herri-lurrak

91,25

182,50

490,89

2,56

500

Tutera

44

167

37618

310000000001383413QT

Tuterako Udalaren herri-lurrak

235,72

458,51

1291,76

C-07

27,70

5,12

1000,00

Tutera

44

9

3972

310000000001383274GL

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

7,67

15,36

Tutera

44

1

17890

310000000001383273FK

Autopista Vasco Aragonesa CESA

18,67

37,38

Tutera

41

27

21274

310000000001382628ZW

Autopista Vasco Aragonesa CESA

14,69

29,39

Tutera

41

300

56624

310000000001382858WY

Tuterako Udalaren herri-lurrak

206,07

411,88

1162,68

2,56

500,00

Tutera

41

305

28748

310000000001382863RI

Tuterako Udalaren herri-lurrak

184,25

355,38

1083,5

C-08

27,70

Tutera

41

317

36982

310000000001382874SH

Tuterako Udalaren herri-lurrak

66,27

132,44

397,16

Tutera

41

313

6186

310000000001496852AK

Tuterako Udalaren herri-lurrak

158,04

316,30

948,84

Tutera

41

309

77583

310000000001382867IS

Tuterako Udalaren herri-lurrak

13,52

28,09

93,85

Tutera

41

312

30933

310000000001382870IS

Tuterako Udalaren herri-lurrak

104,07

196,92

618,92

C-09

27,70

Tutera

41

283

136398

310000000001382841AG

Tuterako Udalaren herri-lurrak

536,57

1062,08

3223,78

C-10

27,70

Tutera

41

280

20117

310000000001382838AG

Tuterako Udalaren herri-lurrak

140,67

282,19

847,6

Tutera

41

279

4342

310000000001382837PF

Tuterako Udalaren herri-lurrak

51,62

104,02

311,8

Tutera

43

95

31888

310000000001383233OD

Tuterako Udalaren herri-lurrak

186,36

368,87

1102,34

C-11

27,70

Tutera

41

278

59027

310000000001382836OD

Tuterako Udalaren herri-lurrak

26,26

63,12

159,48

Tutera

42

262

31728

310000000002230455FY

Tuterako Udalaren herri-lurrak

187,58

450,22

1125,54

Tutera

42

264

16969

310000000001383123XE

Tuterako Udalaren herri-lurrak

45,67

109,62

274,06

Tutera

42

257

94238

310000000001383116KX

Tuterako Udalaren herri-lurrak

478,96

1130,15

2853,86

C-12

36,16

Tutera

42

255

7517

310000000001383114HB

Tuterako Udalaren herri-lurrak

35,64

84,95

212,36

Tutera

42

275

23525

310000000001383134UA

Tuterako Udalaren herri-lurrak

51,80

122,72

292,60

Tutera

42

252

41892

310000000001383111DJ

Tuterako Udalaren herri-lurrak

207,68

479,54

1223,95

C-13

36,16

Tutera

42

236

4904

310000000001383095QT

Tuterako Udalaren herri-lurrak

63,57

152,57

382,33

Tutera

42

235

7271

310000000001383094MR

Tuterako Udalaren herri-lurrak

151,02

362,37

895,7

Tutera

42

210

302699

310000000001383070TO

Tuterako Udalaren herri-lurrak

132,51

318,21

797,12

Tutera

42

234

6564

310000000001383093XE

Tuterako Udalaren herri-lurrak

124,98

280,83

732,7

C-14

36,16

Tutera

42

239

142662

310000000001383098RI

Tuterako Udalaren herri-lurrak

57,81

138,35

351,95

Tutera

42

231

111999

310000000001383090LM

Tuterako Udalaren herri-lurrak

232,85

558,83

1397,58

Tutera

39

145

84495

310000000001382356IS

Tuterako Udalaren herri-lurrak

200,81

462,76

1188,03

C-15

36,16

Tutera

39

144

5603

310000000001382355UA

Tuterako Udalaren herri-lurrak

14,68

35,22

87,96

Tutera

39

135

34520

310000000001382346QT

Tuterako Udalaren herri-lurrak

110

264,10

661,53

Tutera

39

136

22819

310000000001382347WY

Tuterako Udalaren herri-lurrak

40,95

98,18

244,17

Tutera

39

137

50764

310000000001382348EU

Tuterako Udalaren herri-lurrak

148,9

357,05

891,73

Tutera

39

138

23579

310000000001382349RI

Tuterako Udalaren herri-lurrak

101,33

235,99

384,7

418,38

251,78

Tutera

44

84

35952

310000000001383331PF

Tuterako Udalaren herri-lurrak

7,92

15,83

59,23

Tutera

44

83

22211

310000000001383330OD

Tuterako Udalaren herri-lurrak

369,21

725,74

2183,17

C-05

27,70

Tutera

44

82

3060

310000000001383329AG

Tuterako Udalaren herri-lurrak

15,81

31,61

97,64

Tutera

44

229

534

310000000002370133SA

Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*)

9,70

19,42

58,17

Tutera

42

250

96255

310000000001383109FK

Tuterako Udalaren herri-lurrak

55,62

133,58

337,16

Tutera

41

284

4563

310000000001382842SH

Tuterako Udalaren herri-lurrak

8,72

17,54

53,49

Tutera

41

307

2268

310000000001382865YP

Tuterako Udalaren herri-lurrak

27,79

55,19

165,81

Tutera

41

326

32081

310000000001382883KX

Tuterako Udalaren herri-lurrak

198,49

396,88

1190,45

Tutera

41

281

57532

310000000001382839SH

Tuterako Udalaren herri-lurrak

13,02

25,31

63,77

(*) Katastroko titularra, gaur egun, Eólica Montes de Cierzo SLU da, lurzatien desafektazioa egin baitzen "Montes de Cierzo II" haize-parkearen proiekturako. Haize-parkea eraisten denean, Tuterako Udala izanen da berriro herri-lurren titularra, eta Eólica Montes de Cierzo SLUk berriro eskatu beharko du desafektazioa "Repotenciación Montes de Cierzo II" haize-parkearen proiektu berrirako.

(**) Bide publikoak diren lurzatiak identifikatzeko, Nafarroako Katastroaren arabera ez baitago haientzako katastro erreferentziarik (ez poligonorik ez partzelarik), SigPac izendapena sartu da.

Iragarkiaren kodea: F2311950