179. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Akats zuzenketa, hiri-jarduketarako plan berezian, Arraitzako 4. poligonoko
48. eta 109. lurzatietan

2021eko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13koan, argitara eman zen Arraitzako 4. poligonoko 48. eta 109. lurzatien hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespena.

Zabaltzako Udalak, 2023ko abuztuaren 9an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Akats materialen zuzenketa onestea hiri-jarduketarako plan bereziaren planoetan, Arraitzako 4. poligonoko 48. eta 109. lurzatietan (Zabaltzako udalerria), Zabaltzako Udalak berak sustatuta.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.

Argitara ematen dira onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa.

Arraitzan (Zabaltza), 2023ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Arraitzako hiri-jarduketarako plan berezia zuzentzea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311964