179. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko UC-83 unitatean. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2023ko abuztuaren 10ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Tafallako hiri-antolamenduko plan orokorreko UC-83 unitatean, zeina aurkeztu baitzen 2023ko martxoaren 13an (erregistro-sarrera: 1217), xedea izanik betearaztea 6. apartatua ("Beste determinazio batzuk"), Tafallako hiri-antolamenduko plan orokorreko 72. artikuluan deskribatutakoa, eta ezartzea lerrokadura gehienekoa eta nahitaezkoa. Ondoren argitaratzen dira ukitutako hirigintzako arauak, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2023ko abuztuaren 22an.–Jarduneko alkatea, Gonzalo Ibarrola Inchusta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2312123