179. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Jarduera lizentzia ematea.
Produktu metalikoen fabrikazioa

Bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta hura garatzeko onetsitako Erregelamendua (onetsi zen 26/2022 Foru Dekretuaren bidez), aditzera ematen da jarduerarako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena:

Lizentzia eman den eguna: 2023ko abuztuaren 17a.

Sustatzailea: Ankapodol SL.

Jarduera: produktu metalikoen fabrikazioa.

Tokia: Mendikur Cruz Blanca industrialdea (1. poligonoko 1577. lurzatia), Orkoien.

Orkoienen, 2023ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2312066