179. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honako hau dekretatzen dut, jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez):

1. Mañeruko Udaleko bigarren alkateorde Asier Ruiz de Arcaute Urcelayren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2023ko irailaren 6tik 15era, Mañeruko udal-mugartetik kanpo naizen bitartean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Mañeruko Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea ediktu bidez; hori dena, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua.

3. Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen, jarraikiz azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluari, ni ordezten nauen bitartean ezin izanen dituela errebokatu lege beraren 43. artikuluaren bidez nik egindako eskuordetzeak.

4. Aipatutako errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran."

Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikulua, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Mañerun, 2023ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L2312273