179. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2023ko abuztuaren 23ko ebazpen baten bidez, honako dekretu hau onetsi zuen:

2023ko abuztuaren 28tik irailaren 8ra, biak barne, udalerritik kanpo egonen naizenez, bidezko da eskudantziak eskuordetzea; beraz, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Lehena.–Edorta Beltzunegi Lopez lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzari berez dagozkion eskudantzia guztiak, 2023ko abuztuaren 28tik irailaren 8ra bitartean, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2023ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2312237