1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
159C/2023 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Zangozako Udaleko funtzionarioendako akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Zangozako Udaleko funtzionarioendako akordioaren testua aztertu da (kodea: 31008522012006), 2023ko ekainaren 7an sartu zena erregistro honetan, eta udaleko eta sindikatuetako ordezkariek 2023ko martxoaren 10ean sinatu zutena.
2023ko ekainaren 20an zuzenketa-errekerimendua egin zen, eta 2023ko uztailaren 26an jaso zen errekerimenduari emandako erantzuna.
Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen arloko lan-agintaritzak akordioaren testuaren kontrol formalaren eskumena baino ez du, Langileen Estatutuaren 85.3 artikuluan hitzarmen kolektiboetarako ezarritako gutxieneko edukia betetzen duela egiaztatzeko.
Aurrekoa gorabehera, ohartarazi behar da toki erakundeak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren eta hura garatzeko erregelamenduen aplikazio-eremuaren mende daudela, eta haietan jasotako arauak aginduzkoak direla, eta ez gutxienekoak.
Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84.3 artikuluarekin, baita Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuekin eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin ere.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak.
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan-Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Zangozako Udaleko funtzionarioendako hitzarmena edo akordioa (kodea: 31008522012006).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 9an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Zangozako Udaleko funtzionarioendako akordioa, 2022., 2023., 2024. eta 2025. urteetarako (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F2311876