1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
380/2023 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Fontellasko "Argia Ikastola" eta Tuterako "San Francisco Javier" ikastetxe itunduen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hezkuntza-ituna zabaltzen duena 2023-2024 ikasturterako.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 125/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako eta Hezkuntza Bereziko unitateetako irakaskuntzen hezkuntza-ituna berritzea ebatzi zen, 2023-2024 ikasturtetik aurrera.
Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak, ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak egindako aldeko txostenak, txosten bat aurkeztu du, non adierazten baitu, 2023-2024 ikasturteari begira, beharrezkoa dela astero 8 ordu gehitzea Fontellasko "Argia Ikastola" ikastetxeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako itunari, eta curriculum dibertsifikazio mistoko unitate bat gehitzea Tuterako "San Francisco Javier" ikastetxeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunean (DBHko 3. eta 4. mailak). Horrenbestez, ikastetxe horrek 21 unitate itundu izanen ditu.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2023-2024 ikasturterako, Fontellasko "Argia Ikastola" ikastetxe itunduaren ituna zabaltzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan astero 8 eskola-ordu gehiago sartuz. Orobat, Tuterako "San Francisco Javier" ikastetxeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunean (DBHko 3. eta 4. mailak) curriculum dibertsifikazio mistoko unitate bat gehitzen da, eta, horrenbestez, ikastetxe horrek 21 unitate itundu izanen ditu.
2. Berritutako ituna zabaltzeak dakarren kostua onartzeko modukoa da, ituna berritzeko guztizko zenbatekoaren barruan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau ikastetxe interesdunari jakinaraztea. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Garapenerako Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 22an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.
Iragarkiaren kodea: F2312135