178. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Lekunberriko Udalak, 2023ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2023-2027 legealdirako honako ordainsari hauek ezartzea udalkideentzat:

1. Alkatetzaren dedikazio partzialeko araubiderako (%75ekoa), 21.000 euroko ordainsari gordina ezartzea; hamalau ordainketatan banatuko da, eta aplikatuko zaio pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araberako atxikipena, indarreko legediarekin bat.

Halaber, Gizarte Segurantzari ordainduko zaio Udalari dagokion enpresa kuota.

Gainerako udalkideek dietak hartuko dituzte Udaleko kide anitzeko organoetara joateagatik, haietako kide diren aldetik, baldintza hauen arabera:

–Osoko bilkuretara joateagatik: 60 euro.

–Informazio batzordeetara joateagatik: 0 euro.

–Gehienekoa, osoko bilkuretara eta informazio batzordeetara joateagatik: 900 euro.

2. Alkatearen eta gainerako udalkideen ordainsariei buruzko erabaki hau indarrean sartuko da 2023ko ekainaren 17tik aurrera.

3. Aipatutako zenbatekoak urtero eguneratuko dira, 20/2012 Foru Legearen 4.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4. Iragarki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bat etorriz uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Lekunberrin, 2023ko uztailaren 20an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2311870