178. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

UE-5B unitatearen bereizketa eta borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onarpena

2023ko abuztuaren 8ko udal akordio bidez, behin betiko onartu zen Goizuetako Udal Plan Orokorreko UE-5B unitatea bereizi eta borondatezko birpartzelazio proiektua, Xumar Bakero Olaizolak eta Ignacio Loiarte Escuderok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatutakoa beteaz, aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten akordio honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Goizuetan, 2023ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2312105