2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkateak, 2023ko abuztuaren 21eko 2023/274 Ebazpenaren bidez, Mariano Iribarren Irigoien lehen alkateordearen esku utzi ditu dagozkion eginkizunak 2023ko abuztuaren 30etik irailaren 1era arte, biak barne.
Eskuordetze horrek ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.
Araudi aplikagarria: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia.
Baztanen, 2023ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2312149