178. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Alkateordeen eta zinegotzi ordezkarien izendapenak

Añorbeko Udaleko alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak emandako eskudantziak erabiliz, Udalbatzako jarraian adierazitako kideak alkateorde eta zinegotzi delegatu izendatu ditu.

–115/2023 Ebazpena, ekainaren 22koa, eskuordetze berezia egiten duena barne-zuzendaritzan eta jarraian adierazitako arloetako kudeaketan, horien arduradun izango diren zinegotziak ere aipatzen direlarik:

Hezkuntza eta kultura: Katia Neves Nascimento.

Gizarte eskubideak eta berdintasuna: Cristina Yoldi Torres.

Jaiak eta kirolak: Miguel Luquin Urmeneta.

Abeltzaintza, ingurumena eta gazteria: Javier Lizarraga Martínez.

–116/2023 Ebazpena, ekainaren 22koa: Luis Rafael Azparren Erviti, bigarren alkateordea eta hirigintza eta etxebizitzako zinegotzi ordezkaria.

–118/2023 Ebazpena, ekainaren 23koa: Jorge Ardanaz Urricelqui, lehen alkateordea eta abeltzaintza eta herri-lurretako zinegotzi ordezkaria.

Añorben, 2023ko abuztuaren 14an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2311847