178. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

283E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Tuterako udal mugartean hondakinen tratamendu zentro bat eta hondakin ez-arriskutsuen hondakindegi bat hartzen dituen instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Erriberako Mankomunitatea da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak abenduaren 13ko 2549/2007 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 73E/2015 Ebazpenaren bidez eguneratua.

2022ko urriaren 5ean titularrak ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu zuen, eta, zehazki, honako hau: zentroaren jardunean sortzen diren beste zenbait hondakin sartzea instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan (zerrenda hori ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean jasota dago). Eskatu du, orobat, zenbait hondakin sartzea instalazioan kudeatzen diren hondakinen zerrendan (zerrenda hori ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean dago); izan ere, hondakin horiek zentroan kudeatzeko baimena eskatuta dago.

Zenbait hondakin zentroan sortutako hondakinen zerrendan (III. eranskina) sartzeko aurkeztutako dokumentazioari dagokionez, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak ondorioztatu du egindako eskaera bat datorrela instalazioak ingurumenaren aldetik izan behar duen funtzionamendu egokiarekin eta eskuragarri dauden teknika onenak aplikatzearekin; hori guztia, honako hondakin hauei dagokienez:

PROZESUA

EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDA

HONDAKINAREN DESKRIBAPENA JATORRIA

Zerbitzu orokorrak

190805

Hiriko hondakin-uren lohiak, instalazioko komunetatik datozenak

160115

Izotz-kontrakoa, 160114* EHZn zehaztutakoaz bestelakoa. Tailerra eta garbigunea.

160103

Balio-bizitzaren bukaeran dauden pneumatikoak, tailerretik, garbigunetik eta errefusa sailkatzeko instalaziotik datozenak

R13

080317*

Toner-hondakinak, erabilera propioetatik eta garbigunetik datozenak

R1201

191203

Ontziak tratatzeko instalazioetatik, errefusetik eta industria-hondakin solidoetatik datozen burdinarik gabeko metalak

Zenbait hondakin etxeko hondakinen garbigunearen transferentzia-zentro gisa kudeatutako hondakinen zerrendan (III. eranskina) sartzeko aurkeztutako dokumentazioari dagokionez, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak ondorioztatu du egindako eskaera bat datorrela instalazioak ingurumenaren aldetik izan behar duen funtzionamendu egokiarekin; hori guztia, honako hondakin hauei dagokienez:

EHZ KODEA

HONDAKINAREN DESKRIBAPENA

060404*

Merkurioa duten hondakinak

080318

Inprimatzeko tonerren hondakinak, 080317* kodean zehaztutakoez bestelakoak

090107

Zilarra edo zilarraren konposatuak dauzkaten filmak eta argazki-papera

090108

Zilarrik edo zilarraren konposaturik ez duten filmak eta argazki-papera

130205*

Motor-olio mineral kloratu gabeak, transmisio mekanikokoak eta lubrifikatzaileak

150110*

Substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten ontziak, edo haiekin kutsatuak daudenak

150111*

Matrize solido eta porotsu arriskutsua (adibidez, amiantoa) duten metalezko ontziak, presio-ontzi hutsak barne

160103

Balio-bizitzaren bukaeran dauden pneumatikoak

160107*

Olio iragazkiak

160115

Izotz kontrakoak, 16 01 14* kodean zehaztutakoez bestelakoak

160401*

Munizioen hondakinak

160504*

Substantzia arriskutsuak dauzkaten presio-ontzietako gasak (haloiak barne)

160505

Presio-ontzietako gasak, 16 05 04 kodean zehaztutakoez bestelakoak

160601*

Berunezko bateriak

170107

Hormigoiaren, adreiluen, teilaren eta material zeramikoen nahasketak, 17 01 06 kodean zehaztutakoez bestelakoak

200113*

Disolbatzaileak

200114*

Azidoak

200115*

Alkaliak

200117*

Produktu fotokimikoak

200119*

Pestizidak

200125

Olio eta koipe jangarriak

200127*

Substantzia arriskutsuak dauzkaten pinturak, tintak, itsasgarriak eta erretxinak

200128

Pinturak, tintak, itsasgarriak eta erretxinak, 20 01 27 kodean zehaztutakoez bestelakoak

200199

Beste kategori batean zehaztu ez diren bestelako frakzioak

200201

Parke eta lorategietako hondakin biodegradagarriak

200399

Beste kategoria batean zehaztuak ez dauden udal hondakinak (aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak ez diren jostailuak)

Zenbait hondakin instalazioan kudeatutako hondakinen zerrendan (III. eranskina) sartzeko aurkeztutako dokumentazioari dagokionez, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak ondorioztatu du egindako eskaera bat datorrela instalazioak ingurumenaren aldetik izan behar duen funtzionamendu egokiarekin, honako hondakin hauei dagokienez:

PROZESUA

EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDA

HONDAKINAREN DESKRIBAPENA JATORRIA

D5

190999

Ur-iragazkiak eta -kartutxoak. Giza kontsumorako ura iragaztetik datozenak

R3

020107

Basogintzako hondakinak. Digestoaren bioegonkortze aerobikorako egituratzailea

R3, R12

020702

Alkoholak destilatzearen ondoriozko hondakinak. Mahats-bilketako txortenak. Digestore-lohietarako egituratzailea

Aurkezturiko dokumentazioari dagokionez, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak uste du ezin dela baimendu, egungo baldintzetan, jarraian aipatzen diren hondakinak kudeatzeko eskaera, ez baitu bat egiten instalazioak ingurumenaren aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin. Hona hemen hondakin horiek eta ez onartzeko emandako arrazoiak:

PROZESUA

EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDA

HONDAKINAREN DESKRIBAPENA EZESPENAREN JUSTIFIKAZIOA

D5

070212

Na2SO4 kristalizatua. Oinarrizko karakterizazioa eskatu ondoren, egiaztatu da lixibiatuek ez dituztela betetzen 646/2020 Errege Dekretuaren II. eranskinean ageri diren onarpen irizpideak

020299

Arrainak gazitzea eta inkubazio-prozesuaren hondarrak. Ez du justifikatzen betetzen duela 646/2020 Errege Dekretuan ezarritako lixibiazio-balioa

191204

Plastikoa eta kautxoa. Titularrak atzera egin du, errekerimendua egin ondoren

200203

Ekorkinak, biodegradagarriak ez diren beste batzuk. Titularrak atzera egin du, errekerimendua egin ondoren

191207

Birziklatze- eta fabrikazio-instalazioetatik datorren zura. (Paletak eta enbalajeak). Ez da behar bezala justifikatzen ezin dela balorizatu, eta hondakindegian utzi behar dela

R0508

101208

Adreilu, teila eta zeramika hondarrak. Instalazioak ez dauka baimenduta material ez-organikoak balorizatzeko prozesua betelanetan (backfilling-a)

R13/D15

020199

Beste kategoria batean zehaztuak ez dauden hondakinak. Nekazaritzako manta termikoa. Instalazioak ez dauka baimenduta R13/D15 prozesua, etxeko hondakinen garbigunerako izan ezik

R04

170405

Metalak (burdina). Titularrak atzera egin du, errekerimendua egin ondoren

191202

Birziklatze-enpresetatik datorren metalen errefusa. Titularrak atzera egin du, errekerimendua egin ondoren

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Partez onartzea Tuterako udal mugartean hondakinen tratamendu zentro bat eta hondakin ez-arriskutsuen hondakindegi bat hartzen dituen instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horrenbestez, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen I. eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Erriberako Mankomunitatea da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Erriberako Mankomunitateari eta Tuterako Udalari igortzea.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 21ean.–Klima Aldaketaren Ataleko burua, Javier Vera Janín, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 291E/2019 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2312125