1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2337/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan osasun publikoko goi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 26ko 229/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi batzuk onetsi ziren Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zerbitzuko A eta C mailetako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Lanpostu horien artean osasun publikoko goi mailako teknikarien bi lanpostu daude. Deialdi hori 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 7ko 45/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 7an.
Merezimenduak baloratzeko fasea bukatuta, 2023ko ekainaren 6an deialdiaren web fitxan argitaratu zen deialdiko baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. José Ángel Ibáñez Salvatierra eta Nerea Álvarez Arruti jaun-andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan osasun publikoko goi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko.
2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoari jarraikiz.
3. Izendatutako izangaiek 2023ko irailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko ekainaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
IZENA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA |
IBAÑEZ SALVATIERRA, JOSE ANGEL | 71883 | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
ALVAREZ ARRUTI, NEREA | 68271 | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2310296