1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen lanpostuetan (OOLT - LZB - LZA - Laguntza) sartzeko izendapenen aurka.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi batzuk onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetan sartzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, eta lanpostu horien artean dago, hain zuzen, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen lanpostua (OOLT - LZB - LZA - Laguntza). Hala, bada, Cecilia Villafranca Buñuelek, Cesar Adolfo Ángel Daniel Blázquez Castellanosek, María Lourdes Sanz de Galdeano Villamayorrek, María Rosario Buisan Aguirrek, María Jesús Hernández Sanzek, María Luisa Errea Erreak, Santos Vicente Irigoyen Arak eta José Daniel Mateo Bacigalupek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute ebazpen honen aurka: 778/2023 Ebazpena, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen lanpostuetan aritzeko (OOLT - LZB - LZA - Laguntza), eta lanpostua esleitzen diena.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F2312050