1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
793E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez, 3692, 7751 eta 4904 zenbakiak dituzten basozainak izendatzen baitira Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeko droneen talde espezializatuko kide.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 287E/2023 Ebazpenaren bidez, Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeko langileen artean droneen talde espezializatuko kide izanen direnak hautatzeko prozedura onetsi zen. Deialdi hori 2023ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ekoan.
Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 30eko 2E/2023 Ebazpenaren bidez, Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeko langileen artetik droneen talde espezializatuko kide izanen direnak hautatzeko behin betiko zerrenda onetsi zen, eta Foru Komunitateko Administrazioaren Zerbitzuen Katalogoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 30ean.
Prozedura hori behin bukaturik, deialdiaren 7. oinarriak xedatzen duen bezala, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko zuzendariak espediente osoa igorriko dio Ingurumeneko zuzendari nagusiari, zerrendako lehenbiziko hiru tokietan dauden izangaiak droneen talde espezializatuan sartzeko proposamenarekin.
Horrenbestez, arestikoa kontuan harturik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeko langileen berariazko araubidea arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organo batzuetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.1 a) artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 3692, 7751 eta 4904 zenbakiak dituzten basozainak izendatzea Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeko droneen talde espezializatuko kide. Talde hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 25eko 297E/2022 Foru Aginduaren bidez sortu zen.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak droneen talde espezializatuan sartzeak.
3. Ebazpen hau Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko Ingurumena Zaintzeko Atalari eta interesdunei jakinaraztea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 11n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.
Iragarkiaren kodea: F2311826