2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTZE
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Sartzeko Udalak, 2021eko uztailaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Sartzeko udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.
Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea). Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian (https://docsend.com/view/nsxu8cxzwqd6mx5y), aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Sartzen, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Tomás Sarriés Cabodevilla.
Iragarkiaren kodea: L2311332