2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
2023ko abuztuaren 11n, Alkatetzaren 171. Ebazpena eman nuen. Hona hemen haren testu osoa:
"2023ko abuztuaren 14tik 27ra bitartean herritik kanpo egonen naizenez.
Ikusirik ezartzen dena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat datozenetan.
EBAZTEN DUT:
Lehena.–José Manuel Armendariz Catalán udal honetako lehen alkateordeari eskuordetzea Alkatetzaren eskumen eta funtzioak abuztuaren 14tik 27ra bitarte, biak barne.
Bigarrena.–Eskuordetzea lehen eta bigarren alkateordeei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Eskuordetze honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan argitaratzea.
Olaztin, 2023ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2311831