177. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Udalaren ordezkarien izendapena batzorde mistoan, balorazio txostena berrikusteko

Ziraukiko Udalak, 2022ko apirilaren 11n egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ziraukiko balorazio txostena, Servicios de Catastro de Navarra SL enpresak idatzitakoa. Balorazio txostena berrikusteko izapidetzeari jarraipena egiteko, batzorde misto bat eratuko da eta honako udalkide hauek izendatu ziren batzordeko kide: Julio Laita Zabaltza alkatea, eta Oihane Delgado Zabala eta Iván Cuellar Urdiáin zinegotziak. Hori guztia argitaratu zen 2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28koan, baita Ziraukiko Udalaren egoitza elektronikoan ere.

Joan den 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeen ondoren, aipatu batzorde mistoko Udalaren ordezkari batzuek Ziraukiko Udaleko zinegotzi izateari utzi diote.

Hori dela eta, Ziraukiko Udalak, 2023ko uztailaren 26an egin bilkura berezian, aho batez erabaki zuen Udalaren ordezkari berriak izendatzea balorazio txostena berrikusteko izapidetzeari jarraipena egiteko eratuko den batzorde mistoan. Zehazki, honako hauek izanen dira batzordeko kideak: Pedro María Apesteguía Arraiza, Juan Manuel Jarauta Ganuza eta Iván Cuellar Urdiáin.

Ziraukin, 2023ko abuztuaren 16an.–Alkate udalburua, Pedro María Apesteguía Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2311898