2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Beraskoaingo Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Beraskoaingo udal-mugarteko balorazio txostena.
Balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, hala betez azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulua (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).
Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bai eta udal egoitza elektronikoan ere: https://sedeelectronica.belascoain.net/default.aspx, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.
Beraskoainen, 2023ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.
Iragarkiaren kodea: L2311951