2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Eraikuntza eta eraispenetako hondakinen gaineko fidantzak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2023ko apirilaren 27an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen eraikuntza eta eraispenetako hondakinen gaineko fidantzak arautzen dituen ordenantzaren 2. eta 7. artikuluen eta I. eranskinaren aldaketa.
Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egunez, 2023ko maiatzaren 16ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bai eta Arantzako Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurreko epean ez dira erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.
Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin bat etorriz, behin betiko onetsi da eraikuntza eta eraispenetako hondakinen gaineko fidantzak arautzen dituen ordenantzaren 2. eta 7. artikuluen eta I. eranskinaren aldaketa.
Arantzan, 2023ko abuztuaren 17an.–Jarduneko alkatea, Dabid Iturria Almandoz.
Eraikuntza eta eraispenetako hondakinen gaineko fidantzak arautzen dituen ordenantza
2. artikulua. Xedea.
Ordenantza honen xedea da arautzea Arantzako Udalak eska ditzakeen fidantzak, eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrerari eta kudeaketari dagokienez etxeetako eraikuntza edo konponketako obra txikiak direnean.
7. artikulua. Kudeaketa arauak.
1. Obra baimena jasotzean, eraikuntza eta eraispenetako hondakin-sortzaileek banku-fidantza edo abal bat gordailutu beharko dute, I. eranskinarekin lotua, ebazpena jakinarazi eta 15 eguneko epean.
2. Obrak bukatu ondoren, hondakin-sortzaileak Arantzako Udalari fidantza itzultzeko eskaera aurkeztu beharko dio. Eskari horrekin batera hondakinak behar bezala kudeatu izanaren ziurtagiria/faktura aurkeztu beharko du. Halaber, norberak egindako obren kasuetan, baldin eta ez bada hondakinik sortu, honako hau egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko du hondakin-sortzaileak.
3. Udalak fidantza gehienez 15 eguneko epean itzuliko du, egindako obrari dagozkion EEHak kudeatzaile baimendu bati behar bezala entregatu izanaren egiaztagiriak/fakturak edo hondakin sortu ez izanaren erantzukizunpeko aitorpena aurkezten denetik zenbatuta. Itzulketa hori osorik edo zati batean egiten ahalko da, sortutako hondakinen zati bat behar bezala kudeatu dela justifikatzen bada. Onar liteke hasieran gordailatu dena baino fidantza txikiagoa gordailatzea.
I. ERANSKINA.–Fidantzak
Orokorra: | Obraren edo eraispenaren kostu materialaren %3 |
Gutxienez ere: | 200,00 euroko fidantza |
Gehienez ere: | 1.000,00 euroko fidantza |
Iragarkiaren kodea: L2312004