177. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

83/2023 FORU AGINDUA, abuztuaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Lucía Eraso Goñi andrea, NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Lucía Eraso Goñi andreak, NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoko buruak, uko egin dio burutza betetzeari. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 21eko 54/2022 Foru Aginduaren bidez izendatu zen bitarteko izaeraz.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Lucía Eraso Goñi andrea, NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, departamentuko Langileria Bulegoari eta Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendariari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 10ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2311810