2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena, Ondarria industrialdeko hobekuntza jarduketak direla-eta
Altsasuko Udaleko alkateak, abuztuaren 10ean, honako ebazpen hau eman du:
Alkatetzaren abuztuaren 10eko 1461/2023 Ebazpenak onetsi egiten du honako kontratazio espediente hau: "Ondarria industrialdea hobetzeko jarduketak (2. fasea)".
Altsasuko Udalak "Ondarria industrialdea hobetzeko jarduketak (2. fasea)" obrak egin nahi ditu, B kaleko harri-lubeta eraikitzeko (1. lotea) eta kaleak eta galtzadak berritzeko (2. lotea).
Horretarako, espedientea egin da, eta bertan sartu dira kontratazioa arautzen duten agiriak, kontratazio-espedientea hasteko beharrari buruzko txostena, udaleko arkitekto aholkulariak sinatua, bai eta kontu-hartzailetzaren fiskalizazio-txostena eta Udaleko Idazkaritzak emandako txosten juridikoa ere.
Alkatetzaren ekainaren 28ko 1157/2023 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion kontratazio arloko eskudantziak. Haleer, kasu honi dagokion administrazio-egintza emateko Tokiko Gobernu Batzarrak duen eskumena Alkatetzak bereganatzea komeni da eraginkortasunari lotutako arrazoiak direla eta. Izan ere, hobe da kide bakarreko organo batek edukitzea eskumen hori, bilkurarik eratu eta deitu behar ez duen organo batek, hain zuzen. Eskumenak bereganatzeko arrazoia kontratazio-espedientea ahalik eta lasterren hastea da, kontuan hartuta bertan jasotako obrek Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren finantzaketa dutela, eta hori lortzeko baldintzetako bat dela obrak 2023ko irailaren 30a baino lehen hasita egotea.
Horrenbestez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduren 43., 44., 45., 114.etik 118.era, 120. eta 121. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
EBAZTEN DUT:
1.–Tokiko Gobernu Batzordeari kontratazioaren alorrean eskuordetutako eskumena bereganatzea, "Ondarriako industrialdea hobetzeko jarduketak (2. fasea)" egiteko obren kontratazio-espedientea onesteko.
2.–Bere gain hartzea obra horien proiektua eta kontratazio-espedientea zein horretarako egin pleguak onesteko eskumena.
3.–Onestea 85.045,65 euroko gastua, Hori finantzatuko da Altsasuko Udalaren 2023. ekitaldiko aurrekontu orokorreko 1 4390 6190003 aurrekontu-aplikazioaren kontura, "Ondarria poligonoaren zolaketa, II. zatia" izenekoa.
4.–Agintzea lizitazio-prozedura hastea, eta dagokion lizitazio-iragarkia Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratzea.
5.–Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Betiere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da administrazio-egintza hau sinatzen den unetik.
6.–Udalbatzari bereganatzearen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
7.–Erabaki hau igortzea Udaleko hirigintzako eta katastroko alorrari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Altsasun, 2023ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2311867