2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CASTEJÓN
23-00936 gora jotzeko errekurtsoa, kalifikazio epaimahaiaren erabakien aurka, oposizio-lehiaketaren bidez zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza eta hilerriko egitekoak barne) lanpostu bat betetzeko hautapen-prozesuaren emaitzei dagokienez
Honen bidez, jakinarazten da 23-00936 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Alkatetzaren 2023ko martxoaren 29ko Ebazpenaren aurka; izan ere, ebazpenak ezeztu egiten zituen kalifikazio epaimahaiaren erabakien aurka aurkeztutako alegazio ega gora jotzeko errekurtsoak, oposizio-lehiaketaren bidez zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza eta hilerriko egitekoak barne) lanpostu bat betetzeko hautapen-prozesuaren emaitzei dagokienez.
Era berean, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen (Iturrama kalea 10 –sarrera, Eskirotz kalean–, 31007 Iruña), hamar egun balioduneko epean, epatze dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Castejonen, 2023ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2311875