1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
796E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Pitillasko udal mugartean zerriak gizentzeko instalazio batentzako ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Agropecuaria San Fermín SL da.
2022ko apirilaren 22an, instalazioaren sustatzaileak ingurumen baimen integratua eskatu zuen, Pitillasen, 7. poligonoko 821. lurzatian, zerriak gizentzeko 7.200 tokiko instalazio bat jartzeko proiektua gauzatu ahal izateko.
Espedientea honako hauetan xedatutakoaren arabera tramitatu da: Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta hura garatzen duen Erregelamendua (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsia), eta Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamenduaren II. tituluko I. kapitulua eta 23. artikulua (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretu bidez onetsi zen). Halaber, prozeduran egin dira Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ingurumen ebaluazioari dagokionez aurreikusitako jarduketak.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 608E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen inpaktuaren aurkako adierazpena egin da Agropecuaria San Fermín SLUk sustatutako "Pitillasko 7. poligonoko 821. lurzatian zerriak gizentzeko 7.200 tokiko ustiategi berria" proiektuaren gainean, ebazpen haren azalpen zatian adierazitako arrazoiengatik, batez ere simaurrak/mindak kudeatzeko planak eremu batean duen eraginagatik; zehazki, eremu horretan nekazaritza-jatorriko nitratoek ura kutsatzeko arriskua dagoelako.
Ondorioz, bidezkoa da eskatutako ingurumen baimen integratua ukatzea.
Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.
Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Ukatzea Pitillasko udal mugartean zerriak gizentzeko instalazio batentzako ingurumen baimen integratua, helburua zuena Pitillasko 7. poligonoko 821. lurzatian zerriak gizentzeko 7.200 tokiko instalazio bat jartzeko proiektua gauzatzea. Instalazioaren titularra Agropecuaria San Fermín SL da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Agropecuaria San Fermín SLUra, Pitillasko Udalera, Greenpeacera, Abeltzaintza Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Biodibertsitatearen Zerbitzura, Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldera eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura. Jendaurreko epean alegazioak aurkeztu dituzten interesdunei Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinaraziko zaie ebazpena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 11n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.
Iragarkiaren kodea: F2311840