177. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

269E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Lizarrako udal mugartean ardogintzako hondakinak prozesatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Agrupación Alcoholera de Bodegas Cooperativas Agralco da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 16ko 1503/2009 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 542E/2015 Ebazpenaren bidez eguneratu zena.

2023ko apirilaren 25ean, titularrak bere ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu du, zehazki, ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean, instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan, hondakin hauek sartzeko:

DESKRIBAPENA

EHZ KODEA

Beste disolbatzaile batzuk eta disolbatzaile halogenatuen nahasketak

14 06 02*

Ontzi nahastuak

15 01 06

Ekipoak desmuntatzean sortutako hondakinak: kobrezko kableak, aluminiozko kableak eta motorrak

Zehaztu gabea

Azidoak

20 01 14*

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez. Jakinarazpenaren data hauxe da: 2023/05/29. Ebazpen honen II. eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak. Titularrak aurkeztutako alegazioetan, zenbait ohar egin ditu, ingurumen baimenaren III. eranskineko hondakinen zerrenda egokitzeko aukera eman dutenak, jarraian adierazten diren hondakinak sartuz:

DESKRIBAPENA

EHZ KODEA

AZKEN KUDEAKETA

Beste disolbatzaile batzuk eta disolbatzaile halogenatuen nahasketak

14 06 02*

R2, R1, D10

Ontzi nahastuak

15 01 06

R3, R4, R1, D5

Kableak, 17 04 10 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak

17 04 07

R3, R4

Kobrea

17 04 01

R4

Aluminioa

17 04 02

R4

Kasu honetan, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritako inguruabarrak gertatzen direla uste da, eta, ondorioz, bidezkoa da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, artikulu horretan ezarritako administrazio prozedurarekin bat etorriz, eta ez da egokitzat jotzen aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Onartzea Lizarrako udal mugartean ardogintzako hondakinak prozesatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen I. eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Agrupación Alcoholera de Bodegas Cooperativas Agralco da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen diziplinako neurriak hartuko dira (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Agrupación Alcoholera de Bodegas Cooperativas Agralcora eta Lizarrako Udalera.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 11n.–Klima Aldaketaren Ataleko burua, Javier Vera Janín, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 291E/2019 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2311861