176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Smurfit Kappa Navarra SAren autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Zangozako udal mugartean, 5516-CE espedientea.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean jartzen da espediente hau:

–Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko.

–Instalazioen deskribapena: Smurfit Kappa Navarra SAren autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 7.750 kW-eko potentzia instalatua duena, eta haren transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak, Zangozako udal mugartean.

–Eskatzailea: Smurfit Kappa Navarra SA.

–Organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/autokontsumo-eguzki-planta-fotovoltaikoa-espediente-5516-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente kodea zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 10ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2311772