176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

154C/2023 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Planiger SA enpresaren Iruñeko lantokietarako (Oblatas, Argaray eta Mutiloa) Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Paritarioaren Akordioa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen duena.

Planiger SA enpresaren Iruñeko lantokietarako (Oblatas, Argaray eta Mutiloa) Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Paritarioaren Akordioaren testua ikusi da (31101741012020 kodea). Akordio hori 2023ko ekainaren 28an sartu zen erregistro honetan, enpresa-ordezkaritzak eta sindikatuen ordezkaritzako zati batek 2023ko ekainaren 2an sinatu ondoren. Bertan adierazten denez, soldatak berrikusteko 2023ko martxoaren 15eko akordioaren aktan ez da sartu "farmaziako teknikaria" lanbide-taldea, eta akordio honetan jasotzen da, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko uztailaren 29an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

PLANIGER SA ENPRESAREN IRUÑEKO LANTOKIETARAKO
(OBLATAS, ARGARAY ETA MUTILOA) HITZARMEN KOLEKTIBOAREN
BATZORDE PARITARIOAREN AKORDIOA

Iruñean, 2023ko ekainaren 2an.

BILDURIK:

Marian Bautista andrea, Jose Manuel Piquer jauna, Carmen Iglesias andrea, Belén Orcaray andrea eta Virginia Bañales andrea, guztiak Planiger SA enpresaren Iruñeko lantokietarako (Oblatas, Argaray eta Mutiloa) Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Paritarioko kideak.

ADIERAZTEN DUTE:

Bertaratuek aipatutako Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Paritarioa osatzen dutela, 8. artikuluaren arabera eratua eta gaur egun aurreraeraginez indarrean dagoena, Hitzarmen Kolektiboaren 4. artikuluarekin bat etorriz, hura salatu baitzen 2021eko urriaren 21ean (kodea: NQ 31101741012020), haren funtzionalitatea eta eskumena 2024ko ekainaren 30era arte luzatuta.

Aldeek, guztien adostasunarekin eta interesarekin erabaki dute hartzea honako

AKORDIO BAKARRA:

Planiger SA enpresak, Iruñeko lantokietarako (Oblatas, Argaray eta Mutiloa), bere eraginpeko langileen oinarrizko soldata %5,35 igotzea erabaki zuen, 2022ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Era berean, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta oinarrizko soldata arestian adierazitako ehunekoan igo ondoren, soldata-kontzeptu horren bigarren igoera bat izanen da, %0,58koa.

Bi igoera horiek oinarrizko soldataren gainean ezarri ziren, eta atzerakinak eta nominaren eguneratzea 2023ko apirileko soldatan gauzatu ziren.

Egiaztatu da aurtengo martxoaren 15eko akordioaren aktan eta erantsitako tauletan ez zirela azaltzen farmaziako teknikariari dagozkion lanbide-taldea eta soldata.

Honako zenbateko hauekin gehitu da:

LANBIDE-TALDEA

2021

(eurotan)

2022

(eurotan)

2023

(eurotan)

IGANDE ETA JAIEGUNAK EGUNA (eurotan)

ANTZINATASUNA

HILABETEA 
(eurotan)

Farmaziako teknikaria

1.191,05

1.254,77

1.262,05

15,00

18,03

Aztertzeko beste ezer ez dagoenez, akordio-akta hau egin da, eta bertaratuek sinatu dute, goiburuan adierazitako tokian eta egunean, ados daudela adierazteko.

Iragarkiaren kodea: F2311280