1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
223E/2023 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, "Nazioarteko lankidetzan I+Gko proiektuak egiteko laguntzak, medikuntza pertsonalizatuaren esparruan. PerMed 2020" deialdiaren 12. eta 13. oinarriak aldatzen dituena. DDBN identifikazioa: 545659.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 3E/2021 Ebazpenaren bidez, "Nazioarteko lankidetzan I+Gko proiektuak egiteko laguntzak, medikuntza pertsonalizatuaren esparruan. PerMed 2020" izeneko deialdia onetsi zen (2021eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 9koa).
PerMed (2018-2022) ERA-NET bat da, Europako Batzordeak Horizonte 2020 programaren barruan kofinantzatua, eta Nafarroako Komunitateko Administrazioak parte hartzen du horretan erakunde finantzatzaile gisa.
Europako ERA PerMed 2020 deialdiaren Zuzendaritza Batzordeak, 2023ko ekainaren 2an, deialdi horren babesean Nafarroan diruz lagundutako proiektua gauzatzeko epea luzatzeko eskatu zion administrazio honi.
Eskaera eta 2024rako konprometitutako aurrekontu-kreditua ikusita, egokitzat jo da diruz lagundutako proiektua gauzatzeko epea 2024ko urriaren 31ra arte luzatzea. Horretarako, deialdiaren 12. eta 13. oinarriak aldatu behar dira, horietan ezarririk baitzegoen gauzatzeko epea 2024ko martxoaren 31n bukatzea.
Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkit 32. artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak,
EBAZTEN DUT:
1.–"Nazioarteko lankidetzan I+Gko proiektuak egiteko laguntzak, medikuntza pertsonalizatuaren esparruan. PerMed 2020" deialdiaren oinarri hauek aldatzea:
1.1. 12. oinarria, "Diruz lagundutako proiektuaren aldaketak". 2. ataleko a) letrak testu hau izanen du aurrerantzean:
"2. Aldaketa hauek baimentzen ahalko dira: a) Proiektua gauzatzeko epea, luzapena eskatzen ahalko baita, betiere 2024ko urriaren 31ra arte."
1.2. 13. oinarria, "Diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko epea eta modua". 1. ataleko c) letrak testu hau izanen du aurrerantzean:
"c) 2024ko urriaren 31ra arte (egun hori barne):
Azken justifikazioa: dokumentazio tekniko ekonomikoa, hirugarren urtean egin eta 2024ko urriaren 31ra arte ordaindutako gastua jasoko duena.
Azken justifikazioarekin batera, 16. oinarriko lehenbiziko ataleko a) eta b) letretako dokumentazioa aurkeztuko da."
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2023ko uztailaren 31n.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F2311619