176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Gazteriaren Kontseilu Sektorialaren Erregelamendua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2023ko urtarrilaren 26ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gazteriaren Kontseilu Sektorialaren Erregelamendua.

Onetsitako erregelamendua Zizur Nagusiko Udalaren iragarki -taulan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik zenbatzen hasita. Epe horretan, interesdunek agiria azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2023ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2311814