176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Dantxarineko UE-4 unitatean (1. poligonoko 68. lurzatia). Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2023ko uztailaren 28an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, espedientea hasteko baizik ez, Udalaren eta "Castro Iribarren SA"ren artean, kudeaketa-hitzarmena, Dantxarineko UE-4 unitateko (1. poligonoko 68. lurzatia) aprobetxamenduaren %10en ordezkapen ekonomikorako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztaileko 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Urdazubin, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2311665