2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Borondatezko birzatiketa, Dantxarineko UE-4 unitatean (1. poligonoko 68. lurzatia). Hasierako onespena
Urdazubiko Udalak, 2023ko uztailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Dantxarineko UE-4 unitatearen borondatezko birzatiketa (1. poligonoko 68. lurzatia), "Castro Iribarren SA"k sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan 74. artikuluari buruz xedatua aplikatu beharrez.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Urdazubin, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.
Iragarkiaren kodea: L2311664