176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea), 2023ko ekainaren 22ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, Ultzamako balorazio txostenaren proiektua hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Ultzamako Udalaren bulegoetan, kontsulta dezaten, bai eta Udalaren web-orrian edo egoitza elektronikoan ere (https://ultzama.eus/eu/atala/iragarki-taula/2023ko-balorazio-txostenaren-errebisioa-1), eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2311735